Alokabidek familia bat etxegabetu du
Gaur goizean Alokabidek familia zaurgarri bat etxegabetu du Salburuan. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak desalojoaren kontra mobilizatu da eta Ertzaintzak manifestarien kontra oldartu da.
Gehiago…
Gehiago…
Gaur goizean Alokabidek familia zaurgarri bat etxegabetu du Salburuan. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak desalojoaren kontra mobilizatu da eta Ertzaintzak manifestarien kontra oldartu da.
91 urte zituela hil da Xabier Sánchez Erauskin kazetaria. 1950eko hamarkadan apaiz izana Okinan (Araba), Ternuako (Kanada) uretan arrantzale aritua gero, kazetaritza ikasketak eginda Posible, Cuadernos para el diálogo eta Egin agerkarietan egin zuen lan. Punto y hora aldizkariko zuzendaria ere izan zen eta, hain justu, 1983ko apirilaren 15ean 18 hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten, bertan plazaratu ziren bi artikulurengatik. “Uste dut Sánchez Erauskinen biografiak zalantza asko erantzuteko aukera eskaintzen duela, baita hainbat galdera egiteko ere”, zioen Joxe Felix Azurmendik, Egin eta Deia egunkarietako zuzendari izandakoak, 2023an ARGIAk egindako elkarrizketan. “Garai bat azaltzeko gizon eredugarria da: zer zen apaiz izatea? Zer zen konprometitua egotea Trantsizio garaian?”
EHKSk eta IASek, Euskadi-Cuba elkartearekin batera, elikagaiak, produktu sanitarioak eta kirol materiala batuko dituzte Kubara bidaltzeko.
Gracias a la facilitación de Entrepueblos-Herriarte, hemos hablado con Alexandra Almeida, miembro de la organización ecologista ecuatoriana Acción Ecológica. Entre otras luchas, Acción Ecológica trabaja para acabar con las explotaciones mineras y petroleras, tanto en Ecuador como en el resto de territorios. Alexandra es la coordinadora de la campaña contra el petróleo. Hemos hablado con ella sobre las consecuencias de la extracción de petróleo, los interés que hay detras de esta y el contexto actual.
Urteurrenaren astean egitarau oparoa antolatu du asanbladak, gaztetxeari bizitza ematen dioten kolektibo zein norbanakoei espazio bat emateko asmoz.
Prisa eta Vocento taldeko egoitzak markatu dituzte eta “estatu kapitalistaren makinariaren parte” direla salatu du Jarki antolakundeak.
Enviserrek lorezain bat bota zuen urrian, greba bukatu eta gutxira. Orain, epaile batek kaeratzea nuloa izan zela adierazi du.
Elkarretaratzea egin dute gaur Andra Maria Zuriaren plazan joan den ostiralean Zaballako espetxean gertatutako heriotza kasua salatzeko. Hilik agertu zen gizon gazte laudioarra astelehenean atera behar zen aske.
La plataforma ciudadana para la defensa de la sanidad pública exije el cese de propaganda política y medias verdades electorales que vulneran el derecho a la sanidad.
Langile eta sindikatuek patronalaren “borondate falta” hainbatetan salatu dute, eta urtarriletik greba eta mobilizazio ezberdinak egin dituzte. Apirilaren 22rako beste greba egun bat deitu dute, eta maiatzean mobilizazioak eta grebak areagotuko dituztela adierazi dute.
Ostalaritzako Langile Asanbladatik (OLA) Salburuan kokatuta dagoen Iceberg tabernako zerbitzarien “legez kanpoko” kaleratzeak, lan baldintza “abusiboak” eta lan jazarpena salatu dute.
Landa eremuko osasun langileek greba deitu dute aste honetan, apirilaren 13tik 17ra bitartean. Aste osoan zehar larrialdi eta emergentziek bakarrik artatuko dute.
Dinamika honen 3. urtea daukagu, zeinetan antzerki edo dantza pieza laburrak Gasteizko salmenta puntu anitzetan aurkezten diren.
Mercedesek Previnsa subkontratarekin duen kontratua etetea erabaki du eta azpikontrataturiko 27 suhiltzaileak kaleratu ditu, hiru hilabeteko greba mugagabearen ostean