A desalambrar : M-12 EUROPAR BATASUNA HILTZAILEA!

Gaurko elkarrizketa etxe hontako beste irratsaio batean izan da emitituta, Hizpiden hain zuzen. ‘Gizaki sakratuak, gizaki baztertuak’ izenburupean Humanitarismoak gizatasunarekin duen harremanaz tiraka migranteen egoeraraiono joko du Aitor Bikandik.

Abestiaren erradiografian Amparo Ochoa mexikarraren kantu mitikoa izango dugu entzungai, ‘Se va la vida’.

Amaitzeko ezinbesteko analisi bikaina. Europako migrazio politikak aitzaki sistema kapitalista-inperialistaren azterketa sakona eta kritika zorrotza eskeiniko digu Shaila Fernandez Askapenako kideak ‘Las políticas racistas y coloniales de la UE: el caso del Frontex’ izenburupeko kolaborazioan.

A desalambrar : M-5 Maputxe preso politikoak askatu!

Gaurko irratsaioari hasietra emateko Wallmapura joko dugu Txilek bahitutako maputxeen egoera aztertzeko, azken asteetan lau preso izan baitira gose greban, laurak ‘Coordinadora Arauco-Malleco’-ko kideak. Preso eta grebalarietako bat gure gonbidatuaren neba ere izanik, gurekin egoerari buruz hitz egiteko, Mery maputxe eta militantea izango dugu.

Abestiaren erradiografian 1937ko Matxitxakoko bataila gogora ekarriko dugu Su Ta Gar talde eibartarraren ‘Eskertza’ abestia soinu-banda izanik.

Silvio Rodriguez izango dugu gaur mintzagai liburu bat aitzaki, ‘Silvio: memoria Trovada de una revolución’. Bidean Joseba Sanz idazleari ere omenaldi txiki bat eskeiniko dio Iñigo Bilbaok pasa den abenduan zendu zen ameslari bilbotarrari kolaborazio honetan.

A desalambrar : O-27 Brigadak!

‘Elkartasun internazionalista antolatu’ lelopean eman dio hasiera Askapenak aurtengo brigada kanpainari. Erakunde internazionalistak herrien arteko joan etorriko elkartasunean ekiteko parada berria eskeintzen dio brigadista izan nahi duenari eta email helbide bat erraztu dute apirilaren 9rarte izena emateko, brigadak@askapena.eus. Azalpen zabalagoa entzuteko aukera gaurko elkarrizketan izango dugu, Askapenako kide den Marixeren eskutik.

Brigadak betiere artefaktu antifaxista bat ere izan direlako abestiaren erradiografian Christy Moore kantautore irlandarraren ‘Viva la Quinta Brigada’ entzungo degu ondoren elkarrekin.

Irratsaioari amaiera emateko marxismoren pedagogian lan ikaragarria egin zuen emakume bati eskeiniko diogu ‘Marta Harneceker, mundu berri bat eraikitzeko’ izenburupean. Pinocheten kolpearekin Kubara ihesean marxismora gerturatu zen soziologo, pentsalari, kazetari eta militante txiletarraren inguruan arituko zaigu Jhasna Artola.

A desalambrar : O-13 Odolaren usaina, biolentziaren erresumena

Aste hontako elkarrizketan Al Yudur gazte palestinarren kolektiboko kide den Taher Alirekin mintzatuko gara Palestinaren egoeraz.

Abestiaren erradiografia Palestinari eskeini nahi diogu ere eta horretarako Xiberoots musika taldeak abesten duen ‘Palestina’ kantua izango dugu entzungai. Hitzak soberan daudelako, Gazan egoera latzagoa ezin delako izan, palestinarren erresistentziari miresmen eta babes osoa eskeini nahi diogulako. Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoari sua!

Azkenik, gaurko kolaborazioan Ukraniako egoerari tarte bat egin nahi izan diogu. Azken berriak eta eraginak aztertzeko Geopolitikaz ikerketa lantaldeko kidea den Nahia Sanzo kazetari eta soziologoa izango dugu gurean.

A desalambrar : O-06 Memoria etorkizunerako arma

30 urte pasa dira Montevideon gose greba baten ondorioz hospilatean ziren euskal presoen alde burutatuko mobilizazioetan bi gazte tiroz erahil zituela poliziak. Hospitale haren izena hartu eta ordutik El Filtroko gertakariak bezala ezagutzen dugu elkartasun internazionalistaren adibide duin eta krudela. Urteurrena aitzaki gertakari haietara gerturatzen gaituen dokumentala estreinatu berri dute eta honen inguruan sakontzeko iaz Askapenarekin Uruguayn brigadista izan zen Aitor Juaristirekin mintzatuko gara.

Uruguayn geratuko gara abestiaren erradiografian gaur Daniel Vigliettik 1971an idatzi ta abestutako kantuan. Neska gazte tupamaro baten atxilotzearen notiziarekin etorri zaitzaion abesti osoa burura kantautoreari, ‘Muchacha’ jarri zion izena.

Ta emakume borrokalarietaz ari garela osteko kolaborazioan Leila Khaled palestinarraren izena eta bereziki izana dakarkigu Itsaso Lekuonak gogora. Gure miresmen osoa Palestinar erresistentzian atzo gaur eta beti izan diren borrokalari guztiei. Sionismoari sua!

A desalambrar : U-30 Komuna edo ezereza!

Hasteko Abya Yalara joko dugu Venezuelako prozesuaren jarraipena egiteko aukera izan baitugu azken egunotan Roberto Longa Venezuelako El Panal izeneko komunako kidea izan baita Euskal Herrian barrena eta bera elkarrizketatzeko aukera ere izan dugu.

Hegoafrikarrek ondo dakite zer den apartheid egoeran bizitzea eta horren kontra borrokatzea, ziurrenik abesti hau sortu zutenean ez zuten sinistuko egoera modu ezin krudelago batean errepikatuko zenik munduaren beste txoko baten hamarkada ugariren ostean. Palestinar herriak sionisten triskantzaren aurrean borrokan dirauten honetan gaurko abestiaren erradiografian Ndodemnyama izeneko kantua “hemen dago herri beltza” Vuyusile Minik idatzitakoa Miriam Makebaren ahotsean.

Iaz Vía Campesina nazioarteko erakundeak Bogotan ospatutako VIII. Konferentziaz arituko zaigu Bionekazaritzako kidea den Janire gaurko kolaborazioan ‘Agroekologian eta nekazarien mugimendua borrokatzen duten herriekin’ izenburupean.

A desalambrar : U-23 Sionismoarekin konplizitaterik ez!

Ehun egun baino gehiago igaro dira Palestinar herriak erresistentzia ekintza antolatuak aurrera eraman zituenetik, ehun egundik gora ere Israelgo estatu sionista genozidak errepresio mekanismo guztiak gogortu eta herri oso bat anikilatu nahian darabiltzala. Gaur gaurkoz 25.000 palestinar erahildako eta 30.000tik gora desagertu dira Gazan. Egoeraren analisi sakonago bat jasotze aldera Palestinarekin elkartasuna ekimeneko kidea den Ester elkarrizketauko dugu.

Abestiaren erradiografian ‘Invasores de Angola’ 70.hamarkadako abesti angolar herrikoia entzuteko aukera izango dugu. Angolaren inperialismoaren aurkako borroka oroitzearekin batera kapitalismoaren ezinbesteko zapalkuntza mekanismo konplizea, krudela bai baina gaindiezina ez dela oroitu dezagun.

100 urte bete dira 1923ko urtarrilaren 21an Lenin zendu zenetik. Pentsalari eta borrokalari boltxebikeak historian utzitako inpronta eta bereziki herri langileon eta proletargoaren askatasunerako askabideak arakatu eta burutu zituenaren bizitzaren inguruko laburbilduma txukuna eskeiniko digu Walter Wendelinek gaurko kolaborazioan.

A desalambrar : U-16 Independentziaren beharrezkotasuna eta bere mugak

2024ari hasiera emateko Karibeko itsasargi izan denari eskeiniko diogu gaurko elkarrizketa. Kubako iraultzaren garaipenak 65 urte bete dituen honetan prozesu iraultzaile honen analisian sakontzeko Euskadi-Kuba elkarteko kidea den Jose Manzaneda elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografia ere Kubari eskeintzea erabaki dugu. 1959an bertan sorturiko ‘Los barbudos’ kantuaz gozatzeko aukera izango dugu René Touzet y su Orquesta-ren eskutik.

Karibea utzi gabe Kuba ondoko beste irla batera joko dugu. Haitik indepentzia lortu zuenetik 220 urte igaro diren honetan kolonia frantsesa izan zenaren historia eta gaur egungo egoeraren azterketa interesgarria dakarkigu Jhasna Artolak gaurko kolaborazioan. Abya Yalan ustezko independentzia lortu zuen lehenengo herrialdearen errealitateak ondo baino hobeto azaltzen du independentzia ez dela, gaur gaurkoz, askatasun edota justiziaren adibide.

A desalambrar : A-12 Otsoa hemen da!

Argentinara joko dugu gaur pasa den hauteskundeetako emaitzen zergaitia hausnartu eta Milei presidente faxista boterean egonda eragin ditzakeen ondorioak aurreikusteko asmoz. Horretarako solaskide paregabea dugu, Negro Soares abokatu argentinarra eta ‘Convocatoria II.Indepencia’ erakundeko kidea.

Abestiaren erradiografian El carrao de Palmarito musika taldeak 1993an grabatutako ‘Guayana Esequiba’ kantua izango dugu entzungai. Historian zehar kolonialismoak utzitako zaurien beste adibide bat.

Burgesia boterearekin batzutan bozka bidez egiten dela eta besteetan indarrez gogoraraziko digun kolaborazioa dugu gaurkoan. Txilen militarrek emandako Estatu kolpetik 50 urte igaro diren honetan ‘La batalla de Chile’ izeneko trilogia dokumetala aurkeztu eta gomendatuko digu Iñigo Bilbaok.

A desalambrar : A-21 Maputxe herria erresistentzian!

Azken irratsaioan kolaborazioaren tartea bete zuen Maputxe herriaren egoerak latzak. Gaurkoan gaian sakondu nahi izan dugu Gabi, EH-Wallmapu elkarteko kidea zuzenean elkarrizketatuz. Komunero maputxeen espetxeratze etengabeak eta Txileko estatuak herri maputxeari ezartzen dizkion neurri errepresiboak azaldu eta salatuko ditu.

Abestiaren erradiografian esklabutza eta kolonialismoaren aurkako ereserkia izan zitekeena, 80. hamarkada hasi berri zegoela Bob Marley jamaikarrak erditutako ‘Redemtion song’ abestiak zera dio: esklabotza mentaletik burujabetu gaitezen.

Amaitze aldera, ‘Lurra eta lurraldea’ izenburua duen kolaborazioa mardula, Bionekazaritzako kidea den Janireren ahots eta hitzetatik.

A desalambrar : A-07 Konplizeak begi puntuan

Gaurko irratsaioan ere Palestinar erresistentzia babestea dagokigu. Pasa den urriaren 28an Bilbon “Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoa Genozida” lelopean burututako manifestazio nazional jendetsuaren balorazioa zein datorren azaroak 11, lelo berdinak batuta, burutuko diren mobilizaioetan parte hartzeko deialdia zabaltzeko asmoz Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigor edo BDZ-ko kidea den Alaitz Amondarain izango dugu solaskide.

Abestiaren erradiografian Palestinarekin elkartasunean sortutako abestia izango dugu baitare: ‘Boiccot Israel’. Gazan sarraskiak aurrera darrai, Iñakiren hitzetan kupidagabe ari dira sionistak. Baina herri Palestinarraren triskantza hilabeteko kontua ez dela gogorarazi eta herri borrokalari honek erresistitu, izan eta antolatzeko duen gaitasuna adieraztera ere bagatoz 2014an sortutako rap honen bitartez. Gora Palestinar Erresistentzia.

Kolaborazioan Abya Yalara joko dugu, ‘Wallmapu Euskal Herria’ eragileak esateko dituenak entzuteko asmoz. Salaketaz beteriko adierazpen hauetan komunero maputxeen espetxeratze etengabeak nabarmendu eta Txileko estatuak herri maputxeari ezartzen dizkion errepresio forma ezberdinak ezagutaraziko dituzte.

A desalambrar : E-27 Altxa Abya Yala!

Kurtsoko azken programa honetan luze eta zabal hitz egin dugu Carlos Aznarezekin AbyaYalako egoeraren inguruan.

A desalambrar : E-20 Inperialismoari tripak ateratzen

Kurtxo hasieran bezla, Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Sara Frioni, cambiare rotta, gazte antolakunde comunista italiarreko kidea izango dugu mintzalagun.

Ostean abestiaren erradiografian Al Namrood-en “Xenofobia” izango dugu entzungai.

Azkenik kolaborazioan 70-80ko hamarkadetan zehar Hego Amerikan milaka pertsona izan ziren erahilak, atxilotuak edota desagertuak AEBetatik gidatutako Condor Operazioa zeritzon horretan. Sarraski honetan ofiziala ez den OTANen partehartze eskutuaz mintzatuko da Shaila Fernandez gaurko kolaborazioan.

A desalambrar : E-13 Guerra hotsak ekialdetik!

Gaurko elkarrizketa etxe hontako magazina den Hizpide saioan izan da emititua beraz esker mila zuoi aurrena. Bertan Askapenako kidea den Ainhoa Alberdi internazionalista izan dute gonbidatu Ekialde Hurbileko egoeraz mintzatzeko.

Ostean abestiaren erradiografian Banda Bassotti, 1989an sortutako rock, ska eta punk talde italiarraren ‘Un altro giorno d’amore’ izango dugu entzungai.

Azkenik kolaborazioan humanitarismoaren humanitate faltaz aritu zaigu besteak beste Aitor Bikandi hausnarketa eta ekintza politikorako gonbite gisa.