No Fun(k) | Nostalgiaren trena I [01×12]

No Fun(k) | Nostalgiaren trena I [01×12]

 

1978tik abiatuko gara beste behin ere gaurkoan, eta hamarkada honen eta hurrengoaren artean saltoka ibiliko gara No Wavearen lehen aro honetako talderik adierazgarrienak ezagutzen jarraitzeko. Nostalgiaren trena hartuko dugu horretarako, saio honetako totum revolotumean murgiltzeko, zeinatan Theoretical Girls eta bere minimalismorako zaletasuna izango den gure lehen geltokia. Hartako kide izandako Glenn Brancaren pausoei jarraiki helduko gara bigarrenera: The Static hirukotea, eta Just Another Asshole fanzinea izango dugu hizpide honen harira. Beste hirukote batekin egingo dugu aurrera, Arto Lindsayk, Ikue Morik eta Robin Crutchfieldek osatutako DNArekin. Dena den, beste DNA bat ere entzungo dugu, azken kidea ordezkatu ostekoa, zehazki, taldearen soinuan bilakaera nabarmena eragin baitzuen honek. Saioaren bigarren zatian New Yorken segituko dugu, noski, baina nolabaiteko kutsu europarrak lagunduta, Lizzy Mercier Descloux paristarraren eskutik egingo dugulako hurrengo geldialdia. 1975ean iritsi eta handik gutxira sortu zuen egitasmoa entzungo dugu lehendabizi, Rosa Yemen izenekoa, eta bere bakarkako ibilbideari helduko diogu gero. Horretaz gain, Alemanian borroka armatuan jardun zuen talde bati buruz hitz egiteko aitzakia izango dugu Judy Nylon dela medio, eta honen “kartzelako rock” bereizgarriarekin No Wave-a den ariketa ikonoklasta borobilduta bukatuko dugu gaur. Trenera, bidaiariok!

 

Abestien zerrenda:

Theoretical Girls – You Got Me (1978)

The Static – Don’t Let Me Stop You (1979)

DNA – Not Moving (1978)

DNA – Blonde Red Head (A Taste Of DNA, 1981)

Rosa Yemen – Herpes Simplex (Live in N.Y.C. July 1978, 1978)

Lizzy Mercier Descloux – Torso Corso (Press Color, 1979)

Lizzy Mercier Descloux – Payola (Mambo Nassau, 1981)

Judy Nylon – Jailhouse Rock (Pal Judy, 1982)

Y Pants – Love’s A Disease (Beat It Down, 1982)

No Fun(k) | Crazy sax [01×11]

No Fun(k) | Crazy sax [01×11]

 

Instrumentu baten protagonismoa tartean, saxofoiarena, No Wavearen proposamen ikonoklasta aztertzen jarraituko dugu gaur. Dagoeneko ezaguna dugun James Chancek, The Contortions eklektikoaren gidariak, eskainiko dizkigu lehen haize-egur soinuak. Hauen managerra izandako Anya Phillipsen eskutik izango dugu joera honek mapan kokatutako antroen berri, besteak beste, berak 1978an irekitako Mudd Club taberna/areto/galeria. Hartara gerturatzen ziren artisten artean omen zegoen Kathy Acker idazle punka, zeinaren lanaren lagin bat entzungai izango dugun ezinbestean (“Dial A Poem” egitasmo bitxian agertutakoa, hain zuzen ere). Saxofoi zoroak tarte batez isilduko zaizkigu Policeband (adi izenari) pertsona bakarreko taldearekin, nahiz eta jarraian berreskuratuko ditugun 8-Eyed Spy laukotearekin, pertsonaia ezagun batek gidatutakoa hau ere: Lydia Lunch. Bukatzeko, The Lounge Lizards taldearen Jazz bereizgarriari eskainiko dizkiogu saioaren azken minutuak, The Raybeats taldearen “Tone Zone” abestiarekin itxi baino lehen.

“X Magazine Benefit” – DNA, James Chance and the Contortions eta Boris Policeband kontzertuan: https://vimeo.com/28997394#

 

Abestien zerrenda:

Contortions –Dish It Out (1978)

Kathy Acker – I Was Walking Down The Street (One Of The Fairytales The Whores Of Montmartre Tell Each Other To Put Each Other To Sleep After A Hard Nights Work In “The Adult Life Of Toulouse Lautrec”) (Sugar, Alcohol, & Meat, 1980)

James Chance & The Contortions – Contort Yourself (Buy, 1979)

James White & The Blacks – Almost Black (Off White, 1979)

Policeband – Tow Away (Stereo/Mono, 1979)

8-Eyed Spy – Love Split With Blood (8 Eyed Spy, 1981)

8-Eyed Spy – Ran Away Dark (8 Eyed Spy, 1981)

Lounge Lizards – Do The Wrong Thing (Lounge Lizards, 1981)

Lounge Lizards – Fatty Walks (Lounge Lizards, 1981)

The Raybeats – Tone Zone (Guitar Beat, 1981)

No Fun(k) | Rock ‘n’ Rolla hil da [01×10]

No Fun(k) | Rock ‘n’ Rolla hil da [01×10]

 

“Azkar bizi, gazte hil eta hilotz polita utzi”, horixe egin zuen Punkak, 1978-1979 tartean dagoeneko talde adierazgarri gehienek euren ibilbide motza eten baitzuten. Hala ere, ez dago hura erabateko heriotza izan zenik esaterik, Punkaren eraginpean osatutako joera berriak lekukoa hartu eta Behe Manhattango agertokia beste behin ere biziberritzeko prest agertu zirelako. Rock ‘n’ Rollari dagokionean, ordea, ezin dugu berdina esan, gaur hizpide izango dugun eta Punkaren oinordekoetako bat izan zen No Wave-ak erail baitzuen, baita ondo erail ere. Dena den, ohiko hamabi konpasen arrastorik gabeko soinuak hamarkada hasieratik entzun ziren, saioaren lehen ataleko protagonista izango diren Suicidenak, kasu. Hala, behin aurrekariak ezagututa, No Waveko bi talde goiztiar entzungo ditugu, Punkaren eztandaren garaian jaioak bi-biak, zein bere Rockaren erauzte-lan bereizgarriarekin: Mars eta Teenage Jesus & The Jerks Punkaren. Bukatzeko, azken taldeko kide izandako Lydia Lunchen bakarkako lanaren eskutik sartuko gara 80ko hamarkadan. Rockaren heriotzaren lekuko izateko prest?

 

Abestien zerrenda:

Ramones – Do You Remember Rock ‘n’ Roll Radio (End Of The Century, 1980)

Suicide – Ghost Rider (Suicide, 1977)

Suicide – Frankie Teardrop (Suicide, 1977)

Mars – Helen Fordsdale (No New York, 1978)

Mars – Hairwaves (No New York, 1978)

Teenage Jesus & The Jerks – The Closet (Pre Teenage Jesus and The Jerks, 1979)

Teenage Jesus & The Jerks – I Woke Up Dreaming (No New York, 1978)

Lydia Lunch – Atomic Bongos (Queen Of Siam, 1980)

Lydia Lunch – Spooky (Queen Of Siam, 1980)

No Fun(k) | New Wave eta bestelakoak [01×09]

No Fun(k) | New Wave eta bestelakoak [01×09]

 

Saio eklektikoa gaurkoa: ausaz topatutako talde bati egindako omenaldiarekin hasi, New Wave delakoaren garapenarekin jarraitu eta bukatzeko Punkaren hastapenetako talde bat berreskuratuko dugu. Mary Monday & The Bitches da lehenengo hori, Vermillion Sands pertsonaia misteriotsu zein indartsuak gidatutako Punk Rock taldea. Dena den, orain arte izandako soinu gogor horietatik apur bat aldenduko gara gaur, hamarkada amaierako New Wave izeneko joera dela medio. Punkean jatorri duten baina Rock leunagoa eta puntu Pop bat (Discoa ere, batzuek) darabiltzaten taldeak sartzen dira honetan, Blondie eta Talking Heads ditugu adierazgarrienak horien artean, eta Come On gutxietsia ere entzungo dugu. Hala, bilakaera honen ezaugarriei erreparatuko diegu: sintetizadoreen hedapena, soinu elektronikoagoak… Atzera egingo dugu jarraian eta gogortasun puntu bat berreskuratu Pere Uburen musika experimentalarekin, euren izenaren jatorriaren mailakoa. Suicidekin bukatuko dugu saioa, are atzerago eginda, baina aurrera egiteko aitzakiarekin, No Wavearekin lotuko baikaitu euren sintetizadoreen soinu Avant-gardeak.

 

Abestien zerrenda:       

Mary Monday & The Bitches – Popgun (Out Of The Alley, 1977)

Blondie – Kung Fu Girls (Blondie, 1976)

Eskorbuto – Mata La Música (Anti Todo, 1986)

Blondie – I Know But I Don’t Know (Parallel Lines, 1978)

Talking Heads – Psycho Killer (Talking Heads:77, 1977)

Talking Heads – Pulled Up (Talking Heads:1977, 1977)

Talking Heads – I’m Not In Love (More Songs About Food And Buildings, 1978)

Come On – Don’t Walk On The Kitchen Floor (1978)

Pere Ubu – Heart Of Darkness (1975)

Pere Ubu – Final Solution (1976)

Suicide – Rocket U.S.A (Suicide, 1977)

No Fun(k) | Bop! [01×08]

No Fun(k) | Bop! [01×08]

 

Hey! Ho! Let’s go hurrengo taldearen bila, Queens aldeko txima-luzedun laukotea: Ramones! Beste talde hasi berri asko bezala, aurreko saioan aurkeztutako CBGB antroan estreinatu ziren Ramones, baina inork ezin zuen imajinatu ere egin zeren lekuko izango zen gau hartan: aretoan txoko bakar bat ere bete gabe utzi ez zuen energia zurrunbiloa, 2 minutuko soinu-burrunbak; oinaztargi-gerra deklaratu zieten taldekideek han bildutakoei. Hori, eta hantxe bertan, euren inguruan zeozer gertatzen ari zenaren konfirmazioa, alegia, bizitzen ari zirena Punka zenaren behin betiko berrespena, haiek Punka zirenarena. Hala, hitz horixe izenburu zuen eta garai hartan agertoki honen dokumentazioaz arduratu zen aldizkariari buruz hitz egingo dugu, halaber, euren egileen zio eta kezkak, gustu eta zaletasunak ezagutzeko; izan ere, Ramonesenak ez ziren oso ezberdinak. Dena den, hau ez da gaurkoan entzungo dugun talde bakarra, Dead Boys boskoteari ere tartetxo bat eskainiko diogu, Iggy Popengandik ondo ikasitako Punk Rockaren soinua eta ikuskizun autosuntsikorrak muturreraino eraman zituztenak. Hala ere, gaurko protagonistekin bukatuko dugu saioa, ziur aski aho batez, “Bop!” oihukatzen.

 

Abestien zerrenda:

Ramones – I Wanna Be Sedated (Road To Ruin, 1978)

Ramones – 53rd & 3rd (Ramones, 1975)

New York Dolls – Chatterbox (Too Much Too Soon, 1974)

Ramones – Beat On The Brat (Ramones, 1975)

Ramones – Judy Is A Punk (Ramones, 1975)

The Dictators – California Sun (The Dictators Go Girl Crazy!, 1975)

Ramones – Teenage Lobotomy (Rocket To Russia, 1977)

The Heartbreakers – Chinese Rocks (L.A.M.F., 1977)

Dead Boys – Sonic Reducer (Young Loud and Snotty, 1977)

Dead Boys – All This And More (Young Loud and Snotty, 1977)

Ramones – Blitzkrieg Bop (Ramones, 1975)

Ramones – Go Mental (Road To Ruin, 1978)

No Fun(k) | Uplifting Gormandizers [01×07]

No Fun(k) | Uplifting Gormandizers [01×07]

 

Eszenatokiz aldatzeko garaia dugu: Max’s Kansas Citytik atera, Bowery etorbidea hartu eta… Ongi etorri “Country, Bluegrass, Blues” antrora! Ez, ez kezkatu, ez dugu Punka Country, Bluegrass edo Bluesagatik aldatuko. Izan ere, taberna honen izenak bigarren zati bat du: “& Other Music For Uplifting Gormandizers”, hala, kartelari justizia eginez, Punkaren zirkuituaren hedapenean ezinbesteko puntua dugu hau. Behin Television taldeak estreinatuta, konfiantza irabazi behar zuten talde lokalen aretoa bilakatu zen laster CBGB & OMFUG, hau da, oraindik beste aretoetan jotzerik ez zeukatenena. Televisioni eskainiko diogu, beraz, saioaren lehen zatia, eta haien Art-Punkaren eskutik murgildu bete-betean 1976ko “aro magikoan”. Taldearen baxu jolearen pausoak jarraituko ditugu jarraian, hots, Richard Hellenak. The Heartbreakers talderaino emandakoak, lehendabizi, Punk gordinago bati bide emanez. Richard Hell & The Voidoids osatzeraino emandakoak, bigarrenik, New Yorkeko Punkaren soinurik adierazgarrienekin amaituz saioa, Uplifting Gormandizer horienarekin!

 

Abestien zerrenda:

Television – Double Exposure (1974)

The Neon Boys – That’s All I Know Right Now (1975)

Television – Friction (Marquee Moon, 1977)

Television – Marquee Moon (Marquee Moon, 1977)

The Heartbreakers – It’s Not Enough (L.A.M.F., 1977)

Richard Hell & The Voidoids – Blank Generation (Blank Generation, 1977)

Richard Hell & The Voidoids – Another World (Blank Generation, 1977)

No Funk | Poetak eta idolatrak [01×06]

No Funk | Poetak eta idolatrak [01×06]

 

ADI! Orain arte irratsaio honetan egindako saioen artean dotoreena da hau. Arrazoia? Gaur estudioan nirekin dudan laguna eta bere etorriaren ekarpena. Patti Smith izango dugu ardatz, zeinaren poesiak eta idolatriak, idolatriak eta poesiak, denboran eta espazioan hara eta hona eramango gaituen. Hala, “Theatre of the Ridiculous” delakoa ezagutu eta Max’s Kansas Cityko giroaren berri izango dugu Jayne Countyrekin zuen harremana dela medio. Pattiren zaletasun lirikoari helduko diogu jarraian, Bertolt Brecht bera abesten entzungo dugu aitzakia honekin (saioko unerik punkena) eta bi olerki: Gloria musa duena batak eta idazle besteak, kolaboratzaileak errezitatzeko duen trebeziaren eskutik azken hau. Bukatzeko, txizaren kiratsa darion kronika bat entzungo dugu, nahiz eta kronika atseginago batekin borobilduko dugun saioa, “perfect day” baterako “perfect program” bat izan dadin.

OHARRA: podcast hau hain da ona, ezen galdu egin den, zenbait hamarkada barru “programa inedito” gisa itzulera arrakastatsua egiteko (bilatzen jarraituko dugu).

 

Abestien zerrenda:                             

Iggy Pop & The Stooges – I Need Somebody (Raw Power, 1973)

Patti Smith – My Generation (Live at The Agora, Cleveland, 1975)

Wayne County & The Backstreet Boys – Max’s Kansas City (Max’s Kansas City, 1976)

Bertolt Brecht – Mack The Knife

Patti Smith – Oath (1973)

Patti Smith – Gloria (Horses, 1975)

Patti Smith – Piss Factory (1974)

Patti Smith – Pissing In A River (Radio Ethiopia, 1976)

Patti Smith – Perfect Day (Two More, 2007)

No Fun(k) | Alde basatia, gurea [01×05]

No Fun(k) | Alde basatia, gurea [01×05]

 

70eko hamarkadan sartu ginen aurrekoan, baina iragana presente edukita beti ere; ezinezkoa bailitzateke bestela gaurko lehen taldeari buruz hitz egitea: The Modern Lovers. Izan ere, The Velvet Undergrounden fan porrokatuak izanik, minimalismoaren jaraunsle zuzenak dira hauek eta haren eragina ardatz dugun agertokiraino luzatuko dutenak, hortaz. Beste hainbeste gertatzen da New York Dollsekin, jaialdi batean eszenatoki berean aritu zirela aitzakia hartuta ezagutuko dituguak. Glam Rocka da, dena den, talde honek gogora ekarriko diguna: bere sinpletasun elektrikoa, distira eta gehiegitasun estetikoa. Hala, iraganarekin hautsi gabe baina aro berrian erabat murgilduta, hamaika dira gure istorioarekin jarraitzeko bideak, baina bi, bereziki, toki nagusiak: Max’s Kansas City eta CBGB. Dena den, batetik edo bestetik hasi, berdin zaigu, biek balio digutelako azkenean izenondorik gabeko Punkari behin betiko heltzeko, alde basatiari, hots, gureari…

 

Abestien zerrenda:

The Modern Lovers – Roadrunner (The Modern Lovers, 1976)

The Velvet Underground – Sister Ray (White Light/White Heat, 1968)

The Modern Lovers – She Cracked (The Modern Lovers, 1976)

The Modern Lovers – Pablo Picasso (The Modern Lovers, 1976)

New York Dolls – Trash (New York Dolls, 1973)

New York Dolls – Personality Crisis (New York Dolls, 1973)

Lou Reed – Walk On The Wild Side (Transformer, 1972)

The Dictators – Cars and Girls (The Dictators Go Girls Crazy!, 1975)

The Stooges – Search and Destroy (Raw Power, 1973)

No Fun(k) | Txakurkeriak [01×04]

No Fun(k) | Txakurkeriak [01×04]

 

Stoogesen ibilbidea jarraituko dugu gaurkoan: fan sutsu gisa edo ezin kaltegabeagoak diruditen mutil korbatadun taldeetan emandako lehen urratsetatik, biluzik eta odolez zipriztinduta edo uniforme nazia jantzita egindako emanaldietaraino. Tartean, Iggy Pop Chicagoraino jarraituko dugu inspirazio bila eta baita topatu ere, bueltan Stogeesak batzean mamitutakoa. Emaitza? Punkaren genealogia atzera-bueltarik gabe baldintzatuko zuten soinuen jaiotza (horren 15 minutuko froga eztabaidaezina entzungo dugu) eta, era beran, bere ondarea utziko zuen autosuntsipenerako grinen eszenaratze axolagabea. Hala, lau hankatan sartuko gara 70eko hamarkadan, taldearen txakurkerien eskutik aro berriaren gordintasunarekin zikintzeko. Bukatzeko, The Velvet Underground berreskuratuko dugu, norabide berria hartuta taldeak 70eko hamarkadari zer-nolako musikarekin heldu zion entzuteko. Horrela esango diogu agur 60ko hamarkada oparoari gure garairik gogokoenean sartzeko, azkenean ere!

 

Abestien zerrenda:

The Stooges – I Wanna Be Your Dog (Fun House, 1970)

Buzzcocks – Something’s Gone Wrong Again (Singles Going Steady, 1979)

Swell Maps – Blenheim Shots (Jane From Occupied Europe, 1980)

Vulpess – Me gusta ser una zorra (1983)

The Stooges – 1970 (Fun House, 1970)

The Stooges – Dirt (Fun House, 1970)

MC5 – Back in the USA (Back in the USA, 1970)

The Velvet Underground – Rock & Roll (Loaded, 1970)

No Fun(k) | 1969, another year? [01×03]

No Fun(k) | 1969, another year? [01×03]

 

Saio distiratsua izango da gaurkoa, elektrikoa! New Yorkeko dekadentziatik ihesi, bidaia trasatlantikoa egingo dugu lur britainiarretara pertsonaia argitsuen bila. Han izango ditugu zain T. Rex eta David Bowie Glam Rockaren xarmak lagun, gu limurtzeko prest. Hala, purpurina artean ezagutuko ditugu Londreseko Punkaren aurretiko agertokiaren berezitasunak. Gaurkoan ere, heteroaraua kolokan jarriko dugu aitzakia honekin, arlo estetikoari dagokionean, behintzat. Ez gara luze geratuko, ordea, Estatu Batuetara bueltatuko garelako MC5 taldearen eskutik bertako Proto-Punkaren agertokian sakontzen jarraitzeko eta baita kontrakulturaren beste alderdi batzuetan ere. Detroiteko taldearekin lotuta, hiri berean 1967an jazotako istiluak izango ditugu aipagai, jazoera gakoa gure istorioan; izan ere, honek lotuko du MC5en patua The Stooges taldearenarekin. Horrexegatik, Stoogesek diotena diotela, guretzat 1969 ez da “another year” soila.

 

Abestien zerrenda:

David Bowie – All the Madmen (The Man Who Sold The World, 1970)

T. Rex – Get It On (Electric Warrrior¸1970)

David Bowie – Andy Warhol (Hunky Dory, 1971)

David Bowie – Queen Bitch (Hunky Dory, 1971)

MC5 – Kick Out the Jams (Kick Out The Jams, 1969)

MC5 – Starship (Kick Out The Jams, 1969)

The Stooges – 1969 (The Stooges, 1969)

The Stooges – Real Cool Time (The Stooges, 1969)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies