Greba astea Añanako eskualdeko osasun zerbitzuetan
Landa eremuko osasun langileek greba deitu dute aste honetan, apirilaren 13tik 17ra bitartean. Aste osoan zehar larrialdi eta emergentziek bakarrik artatuko dute.
Valles I osasun-eremuan (Gesaltza-Añana, Lantaron, Uribarri Gaubea, Komunioi, Espejo, eta Bergonda) greba astea dute zerbitzu publikoetako murrizketen eta lan-baldintzen okertzearen aurka. Gutxieneko zerbitzuak martxan egongo aste osoan eta larrialdiek eta emergentziek artatuko dute soilik.
Apirilaren 13an, grebaren lehen egunean, kontzentrazioa egin zuten Lantarongo udaletxearen aurrean bailarako udal arduradunekin, administrazio batzarrekin eta kaltetutako herritarrekin batera. Ostiralean, apirilaren 17an, Eusko Legebiltzarrean bilduko dira eskaerak osasun arduradunei helarazteko eta greba asteari bukaera emateko.
Grebalariek salatu duenez, “onartezina da plantillan langile gehiago izanda, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak ez handitzea”. Gainera, erizaintzako zuzendaritzak aldebakarrean ezarritako lan egutegia gaitzetsi dute, astean 56 ordutik gorakoa dena eta ordu soberakinak konpentsatzen ez dituena.
Abuztuaren 31tik “jazarpen eta mehatxu” egoeran daudela salatu dute langileek, Arabako Osasun Erakunde Integratuaren (OSI Araba) zuzendaritzaren aldetik. Langileek aipatu dutenez zuzendaritzak proposamen bakarra jarri du mahai gainean eta ez dira horretatik mugitu. Beharginek aldiz, hiru proposamen egin dituztela eta negoziatzeko prestutasuna azaldu dutela diote. Zuzendaritzak “inposizioaren eta murrizketaren aldeko apustua” egin izana salatzen dute.
Herritar, sindikatu, alderdi politiko eta arduradunei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diete grebalariek. Diotenez, “zerbitzu publikoetan egiten ari diren murrizketen eta osasun-langileen lan-baldintzen okertzearen aurka altxatzeko garaia da”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
