Faxismoaren aurka mobilizatuko da Gasteizko Gaztetxea

Gutxienez lau aldiz erasotu dute faxistek Gasteizko Gaztetxea azken hilabeteetan. Faxismoaren adierazpen txikiena ere borrokatzeko deia egin du Gaztetxeak, eta kutxipasa antolatu du “Faxismoa suntsitu!” lelopean, ostiral honetarako 20:00etan.

Kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko etxebizitza mugimenduak

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatzeko deialdi bateratua aurkeztu dute Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuen Sareak ostiral honetarako. “Espekulazioaren aurka, etxebizitza denontzat” lemapean mobilizatuko dira. Gasteizen 19:00etan abiatuko da manifestazioa Andra Mari Zuriaren plazatik.

Elkarretaratzea egin dute makroproiektuen ugaritze “itogarria” salatzeko

Erriberabeitia eta inguruko herrietako biztanleek elkarretaratzea egin zuten irailaren 26an makroproiektuen presentzia eta ugaritzea salatzeko. Bertan irakurri zuten komunikatuan herritarrek makroproiektuen presioaren aurrean duten kezka azaldu zuten, eta lurraldea defendatzeko deia egin zuten.

Aniversario de la muerte de Anuk, el primer caso de guerra sucia que implicó a la Ertzaintza

La versión oficial habló de suicidio. En una carta escrita por él mismo aseguraba que en agosto había sido detenido, drogado y, posteriormente, liberado por la Ertzaintza para ser utilizado como “señuelo”. El 26 de septiembre de 1993, fallecía en Bilbo Xabier Kalparsoro, tras caer por una ventana desde la comisaría de Indautxu, en manos de la policía española. Días antes fue visto en Gasteiz, en una situación desesperada y bajo un intenso cerco policial que consiguió burlar. ¿Qué ocurrió durante aquellos días previos a su muerte?

Bi adingabe dituen familia bat etxegabetzeko arriskuan dago Alde Zaharrean

Biharko ezarrita dagoen etxegabetzea gelditzera deitu du Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak. Familiak hamalau urte daramatza Nueva Fuera kaleko etxebizitzan, eta 2021etik kaleratze arriskuan dago.

Rompiendo el binarismo desde lo bisexual

El 23 de septiembre es el Día Internacional de la Bisexualidad. A raíz de esta fecha, nos hemos reunido con Migue del colectivo bisexual Bihurri de Gasteiz. En la entrevista hemos hablado sobre la realidad que viven las personas bisexuales y ha puesto sobre la mesa una serie de reivindicaciones del movimiento.

Datorren astean ospatuko dute okupazioaren urteurrena Errekaleorren

Errekaleor Bizirik proiektuak 13 urte bete ditu irailean. Urteurrena ospatzeko hitzaldiak, kontzertuak, jolasak, bizikleta martxa, proiekzioak eta abar luze bat antolatu dituzte.

35 hotel berri eta etxebizitzak beheko solairuetan eraiki ahalko dira Alde Zaharrean

PERI berria adostu dute Udal Gobernuak eta PPk. Testuak 35 hotel berri eraikitzeko aukera emango du. Horrez gain, etxebizitza eta jarduera ekonomikoa uztartzen dituzten “lantegi etxebizitzak” baimenduko dira eraikinetako beheko solairuetan.

Gasteizko Udalak maliko asilo eskatzaileak kale gorrian utzi ditu

Gasteizko Udalaren mehatxuaren ondorioz, berriro geratu dira kalean azken sei hilabeteetan Salburuako auzo elkartearen lokalean lo egin duten Maliko asilo eskatzaileak.

EHUren azpifinantzaketa salatu dute sindikatuek

LAB, Steilas, ELA eta CGT-k elkarretaratzea egin dute Gasteizko Letren Fakultatean EHUren azpifinantzaketa salatu eta unibertsitate publikoa indartzearen premia azpimarratzeko.

Artxibatu dute Ertzaintzak 2024ko martxoaren 3ko manifestazioan egindako esku hartze bortitzaren kausa

Gasteizko sarraskiaren 48. urteurrenean, Ertzaintzak modu bortitzean kargatu zuen eraildako bost langileak oroitzeko manifestazioaren kontra. Poliziak lau lagun atxilotu eta hainbat zauritu zituen.

Tubacex Taylor enpresako langileek greba mugagabera joko dute bihar, 13 urtetan ez delako berritu euren lan hitzarmena

2013-2026 urteetan prezioek %26an gora egin dutela gogoratu dute beharginek, eta enpresak ez duela konponbidea bilatzeko asmorik ere azpimarratu dute.

25 urte Guardia Zibilak Unai Romano atxilotu eta torturatu zuenetik

Gaur 25 urte bete dira Guardia Zibilak Unai Romano atxilotu eta torturatu zuenetik. Bere argazkia zuten kartelak Euskal Herrian zehar ibili ziren salaketa gisa, baina kasua zigorrik gabe geratu zen. Guillermo Ruiz Polancok ez zituen tortura salaketak ikertu.

Kontramobilizazio antifaxistak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Ceutako egoera probestuta, eskuin muturreko alderdiek eta bestelako talde faxistek elkarretaratzeak deitu dituzte irailaren 2an. Deialdi arrazisten kontrako mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herriko eragile ezberdinek.

Archives by Month:

Archives by Subject: