Elkarretaratzea egin dute makroproiektuen ugaritze “itogarria” salatzeko
Erriberabeitia eta inguruko herrietako biztanleek elkarretaratzea egin zuten irailaren 26an makroproiektuen presentzia eta ugaritzea salatzeko. Bertan irakurri zuten komunikatuan herritarrek makroproiektuen presioaren aurrean duten kezka azaldu zuten, eta lurraldea defendatzeko deia egin zuten.
Pasa den larunbatean, elkarretaratzea egin zuten zenbait herritarrek makroproiektuen ugaritze “itogarria” salatzeko. Herritarren arabera, Erriberabeitia inguruak azpiegitura handiez inguratzen daude: AP-1, A-1, AP-68, Arasur, trenbideak eta Ekian planta fotovoltaikoa. Baina zerrenda ez da hor amaitzen: Ekieneak 200 hektarea nekazaritza lur hartuko ditu eta haren ebakuazio lineak udalerria zeharkatuko du tentsio altuko 27 dorrerekin. Solaria Zierbena Solar 2 ere mehatxutzat jo zuten, eta Arasurrek datu-zentro eta proiektu logistiko berriekin hazten jarraitzen duela ohartarazi zuten.
Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari eskatu zieten ez dezatela beste alde batera begiratu eta beren legeak betearaz ditzatela. Elkarretaratzean nabarmendu zuten “herri lurrak ez direla parte-hartzerik gabeko tamaina handiko azpiegiturentzako lur zati soilak”. Mendeetan zehar arbasoek eta aitona-amonek zaindutako ondarea direla gogorarazi zuten, eta orain seme-alabek gozatu eta babesten ikas dezaten kontserbatzea dagokigula diote.
Komunikatuan argi utzi zuten ez daudela progresuaren aurka, baina galdetu behar dela zer progresu nahi den eta zenbat galtzeko prest gauden. Herriak bizitzeko, seme-alabak hazteko eta kultura zein ohiturak transmititzeko gai izatea nahi dute. Erakundeei lurraldeari osotasunean begiratzeko eta bertan bizi direnen iritzia entzuteko eskatu zieten, makroproiektu bakoitza bakarka aztertu beharrean, Erriberabeitia inguruan pilatu egiten direlako.
Etorkizuneko belaunaldiei zuzendutako mezu batekin bukatu dute elkarretaratzea: “Gure atzetik datozen belaunaldiek gure bideak ibili ahal izatea nahi dugu; gure landa eremuak eta herri lurrak ezagutzeko aukera izatea, gure paisaiez, kulturaz, ohiturez eta herrietan bizitzeko moduaz gozatu ahal izatea; eta, batez ere, horiek guztiak defendatzen ikas dezatela.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
