#ZureTxuteaBeharDugu

    Egoera pandemikoa dela eta Hala Bedirentzat oso garrantzitsuak diren iturri ekonomikoak galdu ditugu. Covid-19ak sortutako krisi sanitarioak gogor kolpatu gaitu herri komunikabideoi eta herri mugimenduko dozenaka eragileoi. Gogor kolpatu gaituen moduan dagoeneko kronikoa bilakatu den sistemaren krisi honek.

    Aurten ere, Hala Bediren, eta beste hainbesteren, diru iturri nagusiak bertan behera geratu dira: Txosna, azoka, ikuskizun kulturalak … Baina ez dago gure lana zapuztuko duen birusik, txertoa aspaldi aurkitu genuelako: Halabelarriak.

    Halabelarriek, bazkideek, eutsi diote proiektuari urte guzti hauetan: Arabarentzako ahots libre eta ozen baten aldeko apustua egin duten ehunka eta ehunka lagunek. Halabelarriak izan dira Hala Bediren bihotz eta erregaia, eta errgai hori ezinbestekoa izango da motorrak martxan jarraitu dezan. Ezinbetsekoa zara zu …

    … eta orain ere ezinbestekoa dugu zure txutea. Halabelarriak behar ditugu. Behar zaitugu. Zu, Hala Bedi babesten duzun hori, Hala Bedin sinisten duzun hori, orain da unea urrats berri bat eman eta bazkide egiteko

    Hori dela eta «EGIN ZAITEZ HALABELARRI! ZURE TXUTEA BEHAR DUGU!» kanpaina martxan jartzen dugu.

    Hala Bedi babestu nahi baduzu baina ezin bazara hilabeteroko kuota batera konprometitu, ekarpen ekonomiko puntuala egiteko aukera dago, kontu honetara egin dezakezu transferentzia, mila mila esker Arabako Komunikabide Librea posible egiteagatik!

    IBAN: ES28 3035 0222 17 2220061902