Zaballako espetxean gazte bat hil zela salatu dute
Elkarretaratzea egin dute gaur Andra Maria Zuriaren plazan joan den ostiralean Zaballako espetxean gertatutako heriotza kasua salatzeko. Hilik agertu zen gizon gazte laudioarra astelehenean atera behar zen aske.
Salhaketa eta Katearen Loturak elkarteek gogor salatu dute egungo espetxe sistema. Apirilaren 10eko heriotza hau Hego Euskal Herrian ematen den hirugarren heriotza da dagoeneko. Zaballako espetxean bi pertsona hil dira eta Iruñean 80 urteko pertsona bat. Gainera, hainbat autolesio kasu eman direla aipatu dute. Bi elkarteek egungo espetxe sistemaren egoera “larria eta egiturazkoa” dela diote, batez ere patologia duala duten pertsonentzat (osasun mentaleko arazoak eta adikzioak konbinatuta).
Elkarteek salatu dutenez patologia duala duten pertsonak “espetxean sartzen dira, espetxe eremutik kanpo laguntza baliabide egokirik ez dagoelako”. Heriotza eta autolesio kasu hauek, Salhaketa eta Katearen Loturak-en arabera, agerian uzten dute ez daudela baliabide terapeutiko nahikorik. Elkarteen hitzetan kasu hauek ez dira egoera isolatuak, egiturazko arazo bat direla diote. Horregatik baliabide espezifikoak sortu behar direla diote eta espetxeak eta eredu polizial eta judiziala ezin direla egoera zaurgarrian aurkitzen diren pertsonentzako erantzun bakarra izan.
Patologia duala duten pertsonak sarritan gizarte baliabideetatik kanporatuak izaten direla salatu dute eta ondorioz ezin dituztela beraien beharrak programa egokietan asetu. Jarduera polizial eta judizialaren ondorioz espetxean bukatzen dutela aipatu dute. Gaineratu dute espetxe sistema “existitzen ez diren edo nahikoak ez diren osasun eta gizarte dispositiboen ordezko baliabide gisa” funtzionatzen dagoela. Horrenbestez, pertsonen tratamendu ibilbideak hautsi egiten direla eta ondorioz bazterketa eta deskonpentsazio arriskuak handitzen direla diote.
Kartzela ez da patologia duala duen pertsona batentzako inguru terapeutiko egoki bat eta horrek pertsonen egoera klinikoa larriagotzen duela diote elkarteek. Espetxeratzeak egoera klinikoa larriagotzen duela eta bertan “nork bere burua zauritzeko edo bere buruaz beste egiteko arriskua areagotzen duela” diote.
Suizidioen aurkako protokoloak eta familiei eta gizarteari informazioa emateko protokoloak “zorrotz” bete behar direla salatu dute. Gertuko pertsonen eskakizunak kontuan izan behar direla gehitu dute gainera.
Espetxeetan gertatzen diren kasuak ez direla kasu pribatu bezala ulertu behar diote, erakunde publikoen zaintza eta ardurapean dauden pertsonak direlako. Ez hori bakarrik, “lehen mailako gertakari sozialak” direla aipatu dute eta “informazioa eta erantzun soziala” eskatzen dutela.
Bukatzeko gizarte osoari dei egin diete espetxeetan gertatzen diren gertakari oro salatzeko eta honelako kasuak ez daitezen inoiz eremu pribatuan geratu familiak babesik gabe utziz.
Arartekoari eskaerak
Arartekoaren esku hartzea eskatu dute Salhaketa eta Katearen Loturak elkarteek. Azken hilabeteetako gertakariak aztertu eta espetxeetan patologia duala duten pertsonen egoera ebaluatzeko eskatu diote. Halaber, pertsona hauek “drogarik gabeko ingurune batean arreta integral eta jarraitua” izateko premiazko neurriak sustatzea eskatu diote, gaur egungo espetxeetan drogaren presentzia ugaria delako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
