Greba eta mobilizazioak Arabako esku hartze sozialean
Langile eta sindikatuek patronalaren “borondate falta” hainbatetan salatu dute, eta urtarriletik greba eta mobilizazio ezberdinak egin dituzte. Apirilaren 22rako beste greba egun bat deitu dute, eta maiatzean mobilizazioak eta grebak areagotuko dituztela adierazi dute.
Arabako Gizarte Esku-hartzearen IV. Hitzarmenak 1.000 langile baino gehiagori eragiten die, eta ondorioz, baita milaka erabiltzaile artatzen dituzten dozenaka zentro eta zerbitzuei ere; zerbitzu hauen gehiengoa Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren ardurapekoak dira. Negoziazio mahaia duela hamalau hilabete eratu zen, eta ordutik AISA patronalak “jarrera onartezina” izan duela salatu dute ELA, LAB, CCOO eta ESKk.
Prentsaurrekoan, sektore publiko eta pribatuaren artean existitzen den arrakala mahaigaineratu dute adibide zehatzen bitartez: sektore publikoko hezitzaile batek 48.000 euro baino gehiago kobratzen ditu, eta sektore pribatuan, funtzio berberak betetzen duen lanpostu bateko hezitzaileak 31.800 euroko soldata jasotzen du. Sindikatuek lan baldintzak hobetzeko aldarrikapena berretsi dute, eta sektore pribatuko beharginen baldintzak sektore publikoko lankideen baldintzekin parekatzea exijitu dute berriz ere, “lan berak, eskubide berberak” defendatuz.
Aipatutako arrakalarekin amaitzea da sindikatuek patronalari egindako eskaera nagusia, baina AISA patronalaren erantzuna ez da nahikoa izan. Izan ere, joan den otsailean patronalak egindako eskaintza 2025eko uztailean egindakoa baino okerragoa zen. Sindikatuen arabera, horrelako proposamen bat ez da “inondik inora onargarria”, eta ez du islatzen Arabako Foru Aldundiaren 2026ko aurrekontuek 850.000 euroko partida bat jasotzen dutela, hitzarmenean adostutako hobekuntzetarako.
Sindikatuek instituzioen jarrera ere kritikatu dute, eta zerbitzuen azpikontratazioa erakundeen erabaki kontziente bat dela ohartarazi dute, “lan baldintzak prekarizatzea eta sektoreko soldatak beren lanak merezi dituenak baino askoz baxuagoak izatea bilatzen duena”. Gizarte Politiketarako foru diputatua den Gorka Urtaran eta Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotzi Lucho Royero seinalatu dituzte, eta konponbidean euren esku dagoela adierazi dute.
Negoziazioak eta mobilizazioak
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, langileak mobilizazio egutegia adosten ari ziren bitartean patronalak bilera bat egitea proposatu zien, eta apirilaren 21ean elkartuko dira. Dena den, langileak eta sindikatuek mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute. Negoziazio bileraren biharamunerako, apirilaren 22rako, greba eguna iragarri dute eta maiatzean mobilizazio ezberdinak egingo dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
