Kaleratze kolektiboa Mercedeseko suhiltzaileetan
Mercedesek Previnsa subkontratarekin duen kontratua etetea erabaki du eta azpikontrataturiko 27 suhiltzaileak kaleratu ditu, hiru hilabeteko greba mugagabearen ostean
Mercedes lantegiko suhiltzaile industrialek joan den urtarrilaren 15ean hasi zuten greba mugagabea, euren lan eta segurtasun baldintzak hobetzeko asmoz eta hitzarmen duin baten alde. Lanuztea hiru hilabetez luzatu eta gero, Mercedes enpresak Previnsa subkontratarekin duen kontratua etetea erabaki du, eta ondorioz, 27 suhiltzailek osatutako plantilla osoaren kaleratze kolektiboa abiatu du.
Plantilla osoa kaleratzeko erabakia gatazka konpontzeko negoziazioen erdian hartu du enpresak. ELAk jakinarazi duenez, azken egunetan aurreakordio bat lortzeko negoziazioetan aurrerapausoak eman dira.
Mercedesek kontratuaren etetea zerbitzuaren ustezko ez betetzeetan justifikatu du, langileen oinarrizko eskubideen kontra eginez. Suhiltzaileek gatazkaren hasieratik salatu dute euren greba eskubidea urratua izan dela: “Greba egunetan, gure lana zerbitzutik kanpoko langileek betetzen dute, eta horrek edukirik gabe uzten du gure eskubidea, eta lan gatazkaren garapen normala aldatzen du.”. Lan Ikuskaritzak “oso larritzat” jo ditu enpresak izandako zenbait jardunbide.
Beharginek enpresaren jarrera salatu dute. Izan ere, azkenengo hiru hilabeteetan plantillak elkarrizketarako borondatea adierazi dio Mercedes-Benz enpresari, baina azken hauen partetik ez dute inolako erantzunik jaso, harremanetarako eta negoziaziorako aukera guztiak baztertuz.
ELAren arabera, kaleratze honekin Mercedesek gainerako azpikontratak beldurtzea bilatzen du. “Hartutako erabakiek grebarako eta negoziazio kolektiborako eskubideak urratzen dituzte”, adierazi du sindikatuak, eta langileen eskubideak ekintza sindikalaren eta bide juridikoen bidez defendatuko dituela adierazi du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
