Poeta madarikatuak | Luma moreen indarra [1×09]

Poeta madarikatuak | Luma moreen indarra [1×09]

 

    

Bederatzigarren saio honetan martxoaren 8an kaleak bete zituen mugimendu bati lotutako literatura landuko dugu, morez margotutako saiakera eta eleberri ugari izango ditugu eta Angela Davis, Silvia Federicci edo Caitlin Moran bezalako izenek protagonismoa edukiko dute, emakumeoi eskainitako saioa izango da! Bai, gaurkoan, literatura feministari saio oso bat eskainiko diogu, baina dakizuenez, saio guztietan literatura feminista edo emakumeen literatura sekzioa jorratzen dugu, beraz, ez da ekintza isolatu bat.

Eta zer da gaur jorratuko duguna? Ba, sarrera honetan literatura feministaren giltzarri izan diren autore eta obrak labur-labur landuko ditugu zuek nolabatiteko erreferentzia orokorrak izan ditzazuen. Ostean, atzerriko literatura sekzioan bi autoreez arituko gara, Angela Davis eta bere Emakumeak, arraza eta klasea saiakera indartsuaz eta Silvia Federiciren Kaliban eta sorgina saiakera garrantzitsuaz, hain zuzen ere.

Euskal literatura sekzioan Uxue Alberdiren zein Danele Sarriugarteren lanak aipatuko ditugu, haien artean Euli giro eta Jenis Joplin lehenengoarenak eta Erraiak eta Azala erre bigarrenarenak azpimarra ditzakegularik. Ostean, literatura feminista sekzioan, beno, Virginie Despentesen King Kong teoria lana jorratuko dugu Maialen Sobrinoren eskutik, hizkuntza sustatzailea dena eta Hala Bediko Kantoia saioan aritzen den kidea. Eta azkenik, Caitilin Moranen Nola izan emakume lana landuko dugu. Badago zer esana, ezta?

Abestien zerrenda:

  • I Am A Cliché – X-Ray Spex (Germfree Adolescents, 1978).
  • Arrakala – Kashbad (Arrakala, 2014).
  • Las victorias más bellas – Accidente (Amistad y Rebelión, 2014).

Liburuen zerrenda:

  • Le Deuxième Sexe (Bigarren sexua) – Simone de Beauvoir (1949).
  • Sexual Politics (Politika sexualak) – Kate Millett (1969).
  • Feminismo para principiantes – Nuria Varela (2005).
  • Women, Race, Class (Emakumeak, arraza eta klasea) – Angela Davis (1981).
  • Caliban and the Witch: Women, the Body and Primitive Accumulation  (Kaliban eta sorgina) – Silvia Federici (2004).
  • Euli-giro (2013) eta Jenis Joplin (2017) – Uxue Alberdi.
  • Erraiak (2012) eta Azala erre (2018) – Danele Sarriugarte.
  • How to be a woman (Nola izan emakume) – Caitlin Moran (2014).

Irudiak: saioan jorratuko diren liburuetako batzuk.

Poeta madarikatuak | Heroiak, binetak eta onomatopeiak [1×08]

Poeta madarikatuak | Heroiak, binetak eta onomatopeiak [1×08]

                

Irudiak: Paper Girls #1 – Brian K. Vaughan, Cliff Chiang eta Monstress – Marjorie Liu, Sana Takeda.

Ongi etorri berriz ere Poeta madarikatuak irratsaiora! Jada zortzigarren saioa! Hona hemen gaurkoan landuko duguna: Tintin bezalako pertsonaia ezaguna gurean edukiko dugu, edo gaurko arora hurbilduz, Paper Girls izeneko obra landuko dugu, eta Argentinatik eratorria den Liniersen lana ezagutuko dugu. Bueno, Tintin aipatuta, uste dut erraza dela gaurko mintzagaia asmatzea, ezta? Bai, ba! Komikigintzaz jardungo dugu igande honetan, izan ere, narratiba aski landu dugu, azpigenero askotan murgildu gara, baina beste generoak ere landu nahi ditugu, eta horrenbestez, ezin zaizkigu komikiak ahaztu.

Beno, gai hau gertuagokoa izango da entzule askorentzat, niretzat ere bai, izan ere, nork ez du bere bizitzan komikiren bat irakurri? Nire oroimenean beti geldituko dira txikitan irakurritako Mortadelo eta Filemón, Odio, 13 del Rue del Percebe, Tintinen abenturak edota Batmanen abenturak. Geroago, nerabezaroan eta helduagoa nintzela bestelako komikiak irakurtzen hasi eta gogoangarrienak Sandman, Maus, Persepolis, Ghost World, Transmetropolitan, Paper Girls, Saga edota Akira izan ziren.

Ba gaurkoan, horietako asko landuko ditugu, sarrera honetan sortu ziren lehenengo komikiak aipatuko ditugu, baita generoaren klasikotzat hartzen direnak ere. Atzerriko literatura sekzioan, Alan Mooreren V Vendetta eta Warren Ellisen Transmetropolitan lanak landuko ditugu, obra aski ezagunak generoaren maitale ororentzat. Ostean, euskal literatura atalean, Iñaki Martiarenaren Zarrakamalda eta Javier de Isasiren Baleak ikusi ditut lanak jorratuko ditugu.

Literatura feministan, esan beharra dago komikigintza ia gaur egun arte gizonen mundua izan dela baina, beti bezala emakumeen presentzia aldarrikatzera gatoz, hortaz, Marjane Satrapiren Persepolis, Brian K. Vaughanen Saga eta Paper Girls eta Marjorie Liu eta Sana Takedaren Monstress landuko ditugu. Azkenik, gomendio gehigarri batzuk emango dizkizuegu, haien artean Maus, Ms Marvel, Ghost World eta Liniersen obra daudelarik.

Abestien zerrenda:

  • Sonic reducer – Dead Boys (Young, Loud and Snotty, 1977).
  • Zu atrapatu arte – Kortatu (Kortatu, 1985).
  • Deceptacon – Le Tigre (Le Tigre, 1999).

Liburuen/pelikulen zerrenda:

  • Histoire de Monsieur Cryptogame -Rodolphe Töpffer (1830).
  • The Yellow Kid – R. F. Outcault (1898).
  • Tintinen abenturak – Georges Remi Hergé (1930-1970).
  • Watchmen – Allam Moore, Dave Gibbons (1986-87).
  • Akira – Katsuhiro Otomo (1982-1990).
  • V Vendetta – Allam Moore, David Lloyd (1982-88).
  • Transmetropolitan – Warren Ellis, Darick Robertson (1997-2000).
  • Zarrakamalda – Iñaki Martiarena (2016).
  • Baleak ikusi ditut – Javier de Isusi (2014).
  • Persepolis – Marjane Satrapi (2000).
  • Paper Girls, Saga (abian) – Brian K. Vaughan, Cliff Chiang, Fiona Staples.
  • Monstress (abian) – Marjorie Liu, Sana Takeda.
  • Maus – Art Spiegelman (1980).
  • Macanudo (abian) – Liniers.
  • Ghost World – Daniel Clowes (1997).

 

Irudiak: saioan landuko diren komikietako batzuk.

Poeta madarikatuak | Matryoshketan sartutako istorioak [1×07]

Poeta madarikatuak | Matryoshketan sartutako istorioak [1×07]

Irudiak: Enriqueta irakurtzen, Liniers.

Igande honetan idazle guztiek erabili duten genero bat landuko dugu eleberri laburrez osatua dagoena eta izen esanguratsu asko jorratuko ditugu, haien artean Anton Chejov, Virginia Woolf, Urt Zubiaurre edo Eider Rodriguez daudelarik. Lerro gutxi batzuetan betiko iraun duten istorioak gelditzen zaizkigu, amaiera itxia edo irekia dutenak, luzeagoak edo motz-motzak…ba al dakizue zein izango den aste honetako hizpidea?

Ipuingintza! Hori da! Genero aski landua ia idazle ororen aldetik, idazten hasi ginenetik aurki daitekeena eta idazle famatu zein ezezagunagoek jorratu dutena. Hortaz, gaur, nola landuko dugu ipuingintza? Ba, sarreran, ipuin garrantzitsuenen zerrenda labur bat eskainiko dizuegu eta atzerriko literatura sekzioan bi idazle klasikoen obrak aztertuko ditugu, Alice Munro eta Anton Chejovenak, hain zuzen ere.

Aspaldiko partez, euskal literatura sekzioa izango dugu, kolaborazioz betea gainera, izan ere, Iban Zaldua etorri zaigu Gasteizko Irakurle Klubean landu duten lan baten inguruan mintzatzera, Urt Zubiaurreren Izenik gabeko lurrak ipuin-bilduma, alegia. Horretaz gain, kolaboratzaile berria dugu, Ion Urionabarrenetxea, euskal literatura sekzioa girotzera etorriko dena hilean behin. Gaurko saioan euskal ipuingintzaren historia laburra kontatuko digu eta hainbat idazleren obraz arituko da eta Harkaitz Canon arreta berezia jarriko du. Azkenik, literatura feminista atalean Eider Rodriguez eta Virginia Woolfen ipuinak landuko ditugu.

Abestien zerrenda:

  • 21st Century Digital Boy – Bad Religion (Against the grain, 1990).
  • Ibiltzeko gertu – Napoka iria (Arnasten ikasteko berriz, 2013).
  • Identity – X-Ray Spex (Germfree Adolescents, 1978).

Liburuen zerrenda:

  • Mila gau eta bat gehiago – Abu Abd-Allah Muhammad el-Gahshigar (IX. mendea).
  • Maitagarri-ipuinak – Charles Perrault (XVI. mendea).
  • Alhambrako ipuinak – Washington Irving (1829).
  • Ipuinak – Anton Chejov (1880-1885).
  • Zorion handiegia – Alice Munro (2012).
  • Izenik gabeko lurrak – Urt Zubiaurre (2016).
  • Norbait dabil sute-eskaileran (2001), Neguko zirkua (2005), Twist (2011) – Harkaitz Cano.
  • Haragia (2007), Katu jendea (2010), Bihotz handiegia (2017) – Eider Rodriguez.
  • Relatos completos – Virginia Woolf (2012).

Saioan landuko diren liburuetako batzuk.

Poeta madarikatuak | Literaturaren lubakiak [1×06]

Poeta madarikatuak | Literaturaren lubakiak [1×06]

       

Argazkiak: soldaduak I. Mundu Gerrako lubakietan (Somme, France, 1916. Fototeca Storica Nazionale. / Getty Images) eta Ingalaterrako Royal Legioa.

Arratsalde on entzuleok…bueno on ez dakit izango den gaurko gaia ikusita…ederki berdinduta egotea eta etxean goxo-goxo egotea espero dugu, izan ere, gaur gai latz eta tristea tokatzen zaigu. Azpigenero indartsu eta oparo bati buruz hitz egingo dugu, tamalez, gai honen inguruan hainbat eta hainbat liburu argitaratu dira…Gerra literatura dugu hizpide tristea!

Metraila, zauritu, suntsiketa, bonba eta tiroen artean emango dugu saioa, ea onik atera gaitezkeen. Hortaz, zer landuko dugu gaurko saioan? Ba, sarreran, gerra literaturak ekoiztutako autore eta liburu gogoangarrienak aipatuko ditugu baita literatura azpigenero honen ezaugarri nagusiak. Atzerriko literatura atalean, Iban Ruiz de Gauna etorri zaigu, aurreko hilabetean, distopien inguruko saioan Margaret Atwoodez hitz egin zuen, eta gaurkoan, Svetlana Aleksievich bezalako izen garrantzitsuaz arituko da eta bere obra nagusienak komentatuko dizkigu.Horretaz gain, eta nola ez, Lev Tolstoiz arituko gara, ezin baita gerra literaturari buruzko saiorik egin bere “Guda eta bakea” obra aipatu gabe.

Literatura feminista sekzioan, Irène Némirovsky autore ukraniarra eta bere bizitza latzari buruz arituko gara, baita bere talentu izugarriaz. Horretaz gain, Mercè Rodoredaren “La plaza del diamante” eleberriaz jardungo dugu eta gertuagoko autore baten inguruko datu batzuk emango ditugu. Azkenik, bitxikerien atalean, Irène Némirovskyren heriotza bitxiaz eta bere lanaren aurkikuntza zorizkoaz hitz egingo dugu. Halaber, Lev Tostoiren bitxikeri ugariak aurkeztuko dizkizuegu. Prest gaurko saioaren lubakietan sartzeko?

 

Abestien/pelikulen zerrenda:

  • They walked in line – Warsaw (Warsaw, 1981).
  • War and Peace (telesaila) – BBC (2016).
  • Don´t wait – Barbie Army (Barbie Army, 1991).
  • Suite Française (pelikula) – Saul Dibb (2015).
  • Fight for your life – The Samples (Demos & Singles, 1981-82).

Liburuen zerrenda:

  • Iliada – Homero ( c. K. a. VIII. mendea).
  • Henry V – William Shakespeare (c. 1599).
  • Sin novedad en el frente – Enrich Maria Remarque (1929).
  • Gerrak ez du emakume aurpegirik – Svetlana Aleksiévich (1985).
  • Guerra y paz – Lev Tolstoi (1867).
  • Suite française – Irène Némirovsky (1942-…).
  • La plaza del diamante – Mercè Rodoreda (1962).

                         

Argazkiak: saioan landutako liburuetako batzuen azalak.

Poeta madarikatuak | Ileak tentetzeko literatura [1×05]

Poeta madarikatuak | Ileak tentetzeko literatura [1×05]

                 

Irudiak: La cámara sangrienta – Angela Carter, Alejandra Acosta (2014ko ed.) eta La condesa sangrienta – Alejandra Pizarnik, Santiago Caruso (2009ko ed.).

Bosgarren saio honetan, munstro bat gertutik ezagutuko dugu eta jorratu dugun idazle baten obra garrantzitsuena ezagutuko dugu, edota kontu handiz ibili beharko gara beste munstro batek bere haginak gure lepoan sar ez ditzan…edo kondesa baten hilketa anitz eta odoltsuak ezagutuko ditugu…azal gogorra beharko duzue saiorako, abisatuta zaudete…bihotzetik sufritzen dutenentzat gomendagarria ez den saioa izango da, literatura gotikoari buruzkoa, hain zuzen ere.

 

Literatura gotikoa XVIII. mendean Ingalaterran sortu zen, eta Erromantizismoaren korrontearen baitan sortu zen, Ilustrazioaren ideiekin apurtu nahi zuen korrontean, hain zuzen ere. XIX. mendera arte iraun zuen bere loraldiak, garaiko modak aldatu baitziren eta bestelako genero batzuek indar handiagoa hartu zutelako. Baina, gaur egunera arte oihartzuna izan du eta guztiok ezagutzen ditugun obra garrantzitsuak sortu ziren genero honen baitan. Aipagarrienak: “Frankenstein”, “Dracula”, “Kondesa odoltsua”, “Usher etxearen gainbehera” edota “Carmilla” dira.

 

Nola landuko dugu hori guztia? Atzerriko literatura atalean, munstroen inguruko obra ezagunenak landuko ditugu, “Frankenstein” eta “Dracula”, alegia. Ostean, literatura gotikoan oso erabilia izan den ipuingintzaz hitz egingo dugu, Edgar Allan Poeren eskutik. Literatura feministan, Angela Carterren ipuin beldurgarri eta odoltsuak gertutik ikusiko ditugu baita Alejandra Pizarnikek idatzitako eleberri zinez beldurgarri eta ahaztezina ere. “Carmilla” ipuin deserosoan ere, sartuko gara, nahiz eta Sheridan Le Fanuk idatzia izan, gizon batek, garairako ezohikoa den harreman-mota bertan garatu zuen, eta interesgarria delakoan gaude. Eta azkenik, Beñat Perez etorriko zaigu, berriz ere, literatura gotikoan oinarritutako abesti bitxiak eskaintzera.

Abestien zerrenda:

  • Golden Age – Union Carbide Productions (From influence to ignorance, 1991).
  • One beat – Sleater Kinney (One beat, 2002).
  • Human fly – The Cramps (Bad music for bad people, 1990).
  • Dracula ye, ye – Doctor Explosión (1996).

Liburuen/pelikulen zerrenda:

  • Frankenstein – Mary Shelley (1818).
  • Frankenstein (pelikula) – James Whale (1931).
  • Dracula – Bram Stoker (1897).
  • The fall of the house of Usher (Usher etxearen gainbehera) (1839), The Black Cat (Katu beltza) (1843) – Edgar Allan Poe.
  • The bloody chamber (La cámara sangrienta) – Angela Carter (1979).
  • The bloody countess (La condesa sangrienta) – Alejandra Pizarnik (1966).
  • The countess (pelikula) – July Delpy (2009).
  • Carmilla – Sheridan Le Fanu (1872).
  • Re-Animator – Stuart Gordon (1985).

                           

Irudiak: Frankenstein – Mary Shelley (1831ko ed.) eta Carmilla – Sheridan Le Fanu (1872).

Poeta madarikatuak | Ondinen abestien bila [1×04]

Poeta madarikatuak | Ondinen abestien bila [1×04]

   

Marrazkiak: Jules Verneren eleberriak, Henri de Montaut, Alphonse de Neuville.

Oraingoan, 80 egunetan munduari bira emango diogu, Mississippi ibaia itsasontziz zeharkatuko dugu edota munduaren erraietaraino helduko gara! Beno, gaurkoan nahiko erraz jarri dugu, ezta? Hizpidea literatura eta bidaiak izango da, eta beraz, autore andana jorratuko ditugu, eta baliteke bidaiei bigarren saiotxo bat eskaintzea, izan ere, hain da zabala gai hori…Horretarako, ibilaldi desberdinak jorratuko ditugu, izen klasikoak landuko ditugu, Jules Verne edo Mark Twain esaterako, izan ere, ezin zaizkigu fikziozko bidaiak ahaztu, Twainen Huckleberry Finn pertsonaiak Mississippin zehar egindakoa edota Nemo kapitainak Nautilus urpekarian egindakoak ere ez. Fikziotik errealitatera, eta gugandik gertuago dagoen garai batera hurbilduz, Ernesto Che Guevarak Hego Amerika motorrez gurutzatu zueneko bidaiaren inguruko zertzelada batzuk emango ditugu, askotan, errealitatea fikzioa baino interesgarriagoa izan daitekeelako.

Baina ez zaizkigu emakumeak ahazten, ez horixe, eta Mary Wollestonecraft eta Mary Shelley hementxe izango ditugu, eta esango duzue, Mary Shelleyk eta Mary Wollestonecraftek zer zerikusi daukate bidaiekin? Ezagunagoak dira, Wollestonecraft “Emakumeen eskubideen aldeko errebindikazioa” saiakeragatik eta Mary Shelley, haren alaba, “Frankenstein” eleberriagatik, baina, Eskandinaviara eta Italiara bidaiatu zuteneko istorioak interesgarriak direlakoan gaude, eta hori dela eta, bi autore hauen beste aurpegi berri bat aurkeztu nahi izan dizuegu.

Azkenik, bitxikeria gisa, eleberrietan oinarritutako mapak aurkeztuko dizkizuegu mapa horiek guztiak batzen dituzten bi eleberriren bidez. Ahalik eta gogotsuen Huckleberry Finn edo Jules Verneren eleberrien mapak deskribatzen saiatuko gara, baina onena, betiko moduan, esku artean edukitzea eta irakurzale onenen antzera, letrak banan-banan dastatzea da. Gozatu bidaiaz!

Irudia: Trazado, Un atlas literario. Andrew DeGraff, Daniel Harmon (2016).

Abestien/pelikulen zerrenda:

  • House Of Laughter – Blowfuse (Into the Spiral, 2013).
  • MIghty Man – Mark Knopfler (Tracker, 2015).
  • Diarios de motocicleta – Walter Salles (2004).
  • Cherry Bomb – The Runaways (The Runaways, 1976).
  • Robot Stop – King Gizzard & The Lizzard Wizard (Nonagon Infinity, 2016).

Liburuen zerrenda:

  • Into the wild (Hacia rutas salvajes) – John Krakauer (1996).
  • I Could Read the Sky (Sabía leer el cielo) – Timothy O’Grady, Steve Pyke (1997).
  • Voyages extraordinaires (Viajes extraordinarios) – Jules Verne (1828-1905).
  • Huckleberry Finn – Mark Twain (1884).
  • Notas de viaje – Ernesto Che Guevara (1951-52).
  • Cartas escritas en Suecia, Noruega y Dinamarca – Mary Wollestonecraft (1796).
  • Historia de una excursión de seis semanas – Mary Shelley (1817).
  • Trazado. Un atlas literario – Andrew DeGraff, Daniel Harmon (2016).
  • Maravillosos mundos literarios – AA.AA (2017).

 

Poeta madarikatuak | Kortseak, idazlumak eta emakumeen borroka [1×03]

Poeta madarikatuak | Kortseak, idazlumak eta emakumeen borroka [1×03]

Gaurkoan, Dalloway andrea hementxe izango dugu, Jane Eyreren abentura gorabeheratsuak ezagutuko ditugu edo fikzioa eta fantasia uztartzen dituzten eleberriek bere tartetxoa izango dute, izan ere, Ingalaterrako paisaia orlegi eta euritsuetara bidaiatuko dugu! Egun, Ingalaterrako XIX. eta XX. mendeko idazle kostunbristak landuko ditugu, haien artean aipagarrienak Virginia Woolf, Emily Brönte, Charlotte Brönte eta Anne Brönte direlarik. Soilik emakumeez mintzatuko gara, garai horretan euren lana goraipatzea eta balioan jartzea beharrezkoa ikusten dugulako eta sakonago sartu nahi dugulako bai haien biografia interesgarrietan bai haien lanen mamian.

 

Horrenbestez, Virginia Woolf eta Brönte ahizpen bizitzetan murgilduko gara eta haien obra gogoangarrienak komentatuko ditugu, eta Dalloway andrea bizitzara ekarriko dugu gure kolaboratzaileen ahots xarmagarrien laguntzaz. Horretaz gain, Virginia Woolfen ahotsa entzuteko abagunea izango dugu, Viktoriar Aroko berezitasunak ezagutuko ditugu eta Brönte ahizpek egurrezko soldadu batzuekin asmatutako mundu fantastikoak liluratuko gaitu. Ongi etorri soineko eder, kortse hilgarri, idazluma zorrotz eta emakumeon eskubideen aldarrikapenen garaira.

Abestien zerrenda:

  • Balones fuera – Accidente (S/T, 2011).
  • Craftsmanship – Virginia Woolf (BBC, 1937).
  • Say hello – Fuzz (Fuzz II, 2015).

Liburuen zerrenda:

  • Dalloway andrea (1925), Farorantz (1927), Orlando (1928), Gela bat norberarena (1929) eta Olatuak (1931) – Virginia Woolf.
  • Gailur ekaiztsuak – Emily Brönte (1847).
  • Jane Eyre – Charlotte Brönte (1847).
  • Agnes Grey – Anne Brönte (1847).
Poeta madarikatuak | 1984, urte madarikatua [1×02]

Poeta madarikatuak | 1984, urte madarikatua [1×02]

Marrazkiak: Anna eta Elena Balbusso (2012).

Gaurkoan, berriz, literaturaren bazterretako bat landuko dugu, genero berezia, iluna, apokaliptikoa…etorkizuna ote? Beharbada, bai, distopia baita jorratuko den gaia. Baina zer ote da distopia? Berez, etimologikoki “ez-leku txarra” esan nahi du, fantasiazko mundu beldurgarri eta saihestu beharrekoa.

Izan ere, distopiek etorkizuneko gizarte edo mundu bati erreferentzia egiten diote, inola ere ez desiragarriak direnak. Oro har, erregimen totalitario, ekologikoki jasanezin eta tradizionalak izan ohi dira. Eta, literaturan ideia horiek genero propioa garatu dute, literatura distopikoa, alegia.

Generoaren ikur izango diren autoreak, esaterako, Margaret Atwood, George Orwell, Ursula K. Le Guin, Aldous Huxley edo Joanna Russ dira. Obrarik famatuenak, eta ziur nago, entzule batek baino gehiagok irakurriko zituela, “1984”, “Neskamearen ipuina”, “Bai mundu berria” edo “Fahrenheit 451” dira.

Beraz, gaurkoan, mundu berri eta perfektu batetik, 1984. urtera igaroko gara, urte zinez madarikatura, eta hortik etorkizuneko Gilead errepublikara bidaiatuko dugu, non emakumeak koloreka, klaseka eta funtzioka sailkatzen diren. Azkenik, literatura distopikoan oinarritutako abestiak entzungo ditugu. Prest bidaia liluragarri eta durduzagarri honetan murgiltzeko?

Abestien zerrenda:

  • Another brick in the wall – Pink Floyd (The Wall, 1979).
  • One more hour – Sleater Kinney (Dig me out, 1997).
  • 1977 – The Clash (White riot single, 1977).
  • Testify – Rage Against the Machine (The Battle of Los Angeles, 1999).
  • Manifiesto Guernika – TNT (Manifiesto Guernika, 1983).

Liburuen zerrenda:

  • 1984 – George Orwell (1949).
  • Bai mundu berria (Un mundo feliz) – Aldous Huxley (1932).
  • The handmaid´s tale (Neskamearen ipuina) – Margaret Atwood (1985).
  • The male female (Gizon emea) – Joanna Russ (1975).
  • The power (Boterea) – Naomi Alderman (2016).
  • The left hand of darkness (Iluntasunaren ezker eskua) – Ursula K. Le Guin (1969).
Poeta Madarikatuak | Beat Generation probokatzailea [1×01]

Poeta Madarikatuak | Beat Generation probokatzailea [1×01]

Beat mugimenduaren zirrikituak landuko ditugu gaurkoan. Zirrikituak diogu Estatu Batuetako 50eko hamarkadako gizartearen zirrikitu ilun, probokatzaile eta lizuntzat hartua izan zelako, izan ere, idazle talde horrek, jendartearen erraiak astindu eta puritanismoa eta american dream delakoaren argi-itzalak agerian utzi zituen, droga, alkohola, askatasun sexuala eta espiritulitatea zutabe gisa aldarrikatzen zituelarik. Eta, ezin zaigu ahaztu jazz musika lazgarria bikote kide izan zutela mugimendu hori osatzen zuten hainbat idazlek, batez ere, haien poesia irakurketak girotzerako orduan.

Ibilbide azkarra, bat-batekoa izango da, Beat Generationaren sinbolo diren idazleen biografiak, poemak eta bitxikeriak jorratzen ditugun bitartean; Jack Kerouac, Diane di Prima, Elise Cowen, William S. Burroughs, Joyce Johnson eta Allen Ginsbergenak, alegia. Horretaz gain, gure kolaboratzaileen ahotsak bidai-lagun izango dira, idazle horien poemaren bat errezitatzen dutelarik. Hortaz, drogak, orgiak, poesia, jazza, budismoa edota adierazpen askatasunaren aldarrikapenez jositako saioa dugu! Goza ezazue bideaz.

Abestien zerrenda:

  • Lust for life – Iggy Pop (sintonia, Lust for life, 1977).
  • San Francisco – Jack Kerouac Jazz and Prose (The mad ones, brief history of the Beat Generation, 2009).
  • Nik ere – Napoka iria (Arnasten ikasteko berriz, 2013).
  • If you want the smoke be the fire – Maidavale (Tales of the wicked west, 2016).

Liburuen zerrenda:

  • On the road (1957), The Dharma Bums (1958), The Subterraneans (1958), Doctor Sax (1959), Big Sur (1962) – Jack Kerouac.
  • Ulua (1956), Kaddish (1961) eta The Fall of America (1973) – Allen Ginsberg.
  • Naked lunch (1959), Junkie (1953), Nova Express (1964) eta Queer (1985) – William S. Burroughs.
  • The floating bear (1973) eta Memoirs of a beatnik (1969) – Diane di Prima.
  • Minor characters (1983) – Joyce Johnson.
  • The ladder, Fuck you eta City lights (60ko hamarkada) – Elise Cowen.
Poeta madarikatuak | Barrenak hustu [1×00]

Poeta madarikatuak | Barrenak hustu [1×00]

                

Irudiak: Paul Verlaineren Les Poètes maudits (1884) liburua, poeten argazkia eta pairatzen zuten alkoholismoari buruzko marrazkia.

Literaturaren sator baten eskutik literaturaren satorrentzat bereziki egina…bueno agian ez gara hain esklusiboak, literaturaren zokoak xarmagarritzat dituen ororentzat egindako saioa izango da hurrengoa. Eta, bere izenak dioen moduan, gaurkoan barrenak hustuko ditugu zuon guztion aurrean, poeta madarikatuen biografia eta jatorriaren sakoneraino sartuko gara eta zuentzat biluztuko ditugu.

Eta, zergatik poeta madarikatuak ezizen hori? Literaturaren baztertuak izan zirelako, haien zorigaitza izan zelako eta isolamendura eraman zituelako, beno, hori eta pairatzen zituzten menpekotasunen zerrenda amaigabeak ere bai. Bart jorratuko ditgun idazleen izenak aipatzearren: Arthur Rimbaud, Marceline Desbordes-Valmore, Paul Verlaine edo Charlotte Perkins Gilman ditugu. Baina, euskal idazleek ere haien tartea edukiko dute, eta Jon Mirande edo Gabriel Arestiren ingurukoak landuko ditugu.

Azkenik, bitxikeria gisa, Patti Smith eta Arthur Rimbauden loturei buruz mintzatuko gara, Charlotte Perkins Gilmanek pairatu behar izan zuen krisialdia jorratuko dugu, Verlaine eta Rimbauden harreman toxikoaz arituko gara eta Jon Miranderen iragan beltzean murgilduko gara. Interesgarria ote? Aspertzeko astirik ez duzue edukiko, den-dena musika bizigarriaz girotua egongo baita!

Abestien zerrenda:

  • Lust for life – Iggy Pop (Lust for life, 1997).
  • I Am a Poseur – X-Ray Spex (Germ free adolescents, 1978).
  • Land – Patti Smith (Horses, 1975).
  • Ibiltzeko gertu – Napoka iria (Arnasten ikasteko berriz, 2013).
  • Madarikatua– Zurrapak (Ezerezean, 1988).
  • Dance song ´97 – Sleater Kinney (Dig me out, 1997).
  • What´s in my head – Fuzz (Fuzz, 2013).

Liburuen zerrenda:

  • Trainspotting – Irvine Welsh (1993).
  • Les Poètes maudits – Paul Verlaine (1884).
  • Les Fleurs du Mal – Charles Baudelaire (1857).
  • Illuminations – Arthur Rimbaud (1886).
  • Denboraldi bat infernuan – Arthur Rimbaud (1873, euskaraz, 1991).
  • Ilhun-argiak (1992) eta Haur besoetakoa (1970) – Jon Mirande.
  • Harri eta herri (1986) eta Euskal harria (1986) – Gabriel Aresti.
  • Damas oscuras – AA. AA (2017).
  • The yellow wallpaper (El papel pintado amarillo) – Charlotte Perkins Gilman (1892, gaztelaniaz, 2014).
  • Èlégies et Romances (1818), Elégies et Poésies nouvelles (1825), Poésies (1830) – Marceline Desbordes-Valmore.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies