HALA BIDEO | «Gerrei ezetz» esan diete Gasteizen Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean
Maiatzaren 24ean, asteazkenez, Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean, kalera irten ziren Emakumeok Gerraren Aurka taldeko kideak, «gerrei ezetz» esateko. Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan bildu ziren, eta bertan adierazi zuten «haiekin jai dutela» gizarte militarizatu, patriarkal eta kapitalista honi eusteko.