Kafe Expreso : 2023/03/22: Gaurkoan saltsa irratsaioa egin dugu!

Gaurkoan mezu gutxi, baina beharrekoak. Bestalde, pasa den astean Zaballan irratsaioa entzuteko aukerarik ez zenez egon, mezu berezi bat berbidali dugu. Azkenik, gaurkoan denbora sobera genuenez, aspalditik egin nahi genuen kartzelako-saltsaren inguruko irratsaio berezia burutu dugu. Goza ezazue!

Kafe Expreso : 2023/03/15: Gaurkoan Emiliri elkarrizketa, presoen eskubideen aldeko aktibista

Gaurkoan beti bezela, maitusunez beteriko mezuak banatu ditugu. Bestetik Emiliri egindako elkarrizketa entzun ahal izan dugu, presoen eskubideen aldeko aktibista eta gurearen antzeko irratsaio bat egiten du estatu fratsesean. Aupa zuek!

Kafe Expreso : 2023/03/08: Mezu goxo feminista ugari!!!!

Gaurkoan Martxoak 8 izanik, mezu hunkigarri ugari jaso ditugu. Mila mila esker denoi! Gora borroka feminista. Aupa zuek!!!

Kafe Expreso : 2023/03/01: Danele Sarriugarteri elkarrizketa eta bere liburu baten zozketa. Ezetz asmatu nori egokitu zaion?

Gaurkoan Dalene Sarrieugarte izan da gurekin eta bere idatzietako hainbat pasarte komentatu eta bat entzuteko aukera izan dugu. Bere liburua ere zozketatu dugu hilabetero bezala, eta dagoeneko asmatuko zenuten nori tokatu zaion. Halaxe da, 3.moduluko anonimoei, azkenean tokatu zaie. Nola ez ba… Hala ere jada xamurtu dugu gure arteko harremana, gure asteroko kolaboratzaile izateko bidean daude… aupa zuek eta eskerrik asko! Goza ezazue!

Kafe Expreso : 2023/02/22: Gaurkoan Itziar Moreno egon da gurekin!

Bai barrutik eta bai kanpotik gure kolaboratzailea izandako Itziar Moreno egon da gurekin estudioan. Irratsaio berezia izan da, noski!!! Beti bezala mezu eta muxuak barrukoentzako!!!

Kafe Expreso : 2023/02/15: 3.moduloko anonimoei gure erantzun goxoa

Gaurkoan, mezutxoak barrukoentzako, eta mezu oso berezia 3.moduloko anonimoentzako… Rubenek abesti eder bat prestatu die… Zoragarria!!! Bestalde, aspaldiko partez, elhuir atala egin dugu. Goza ezazue!

Kafe Expreso : 2023/02/08: Maria Medina, frankismoko Alacanteko kartzelako preso baten alabaren olerkiak ezagutu ditugu

Gaurkoan Maria Medina, frankismoko Alacanteko kartzelako preso baten alabak idatzitako olerkia “Las miseriade sus crimenes” errezitatzen entzun dugu. Honekin lotuta kartzelako olerkarien istorio haietan inspiratzen den “Entre poetas y presos” La Raiz Gandiako taldearen diskoko izen bereko abestia ere entzun dugu. Eta nola ez… 3.moduloko anonimoekin gure harremana gaiztotuz doa!!! Gaurkoan beraien txanda izan da, baina gure erantzuna ez da atzean geratuko. Ez dugu barkatuko!!! Aupa zuek!!!

Kafe Expreso : 2023/02/01: 3.moduloko anonimoek egurra eman digute

Gaurkoan, gurean ohikoak diren kolaboratzaileak beste behin maitasuna lau haizeetara zabaltzen, eta 3.moduloko anonimoek egurra eman digute… baita oparitxo goxo bat ere… Amaitzeko Irati Jimenezen elkarrizketaren 2.atala eta bere liburuaren zozketa burutu dugu. Nori tokatuta ta gure “Katu” kuttunari!! Aupa zu!!!

Kafe Expreso : Irati Jimenezi elkarrizketa osorik

Kafe Expreso : 2023/01/25: Irati Jimenezen elkarrizketaren 1.atala

Gaurkoan, Ekaitz eta Ainhoaren urteak ospatzearekin batea kaosa hasi da gure estudioan. All Inthe hause jaialdiko audioak jarri nahi genituen eta audioa kaxkarra zela eta Irati Jimenezen elkarrizketari eman diogu paso. Gaur lehendabiziko atala, datorrena astean, 2.atala eta bere liburuaren zozketa burutuko dugu. Goza ezazue.

Kafe Expreso : 2023/01/18: Mezu goxo ikaragarri!

Gaurkoan maitasun mezu asko elkarbanatzeko aukera izan dugu!!! Bestalde UHTko Gazte Drogaguneko sketxa berreskuratu dugu eskaera bati erantzunez, zoragarria!!! Irratsaioko bigarren partean aldiz, orain aste batzuk Hizpideako lagunei lapurtutako Jon Santamariaren Espainiar estatuko preso sozialen mugimenduari buruzko Memoria historikoko kolaborazioaren lehenengo zatia eskaini genuen programan, gaurkoan bigarren partea eskaini dugu.

Kafe Expreso : 2023/01/11: Egoitz Coto preso ohiari eta bere alaba Lurri elkarrizketa oso berezia!

Gaurkoan mezutxo zoragarriak bai barrutik eta bai kanpotik. Amaitzeko elkarrizketa oso oso berezia, Basauriko espetxetik gurekin kolaboratu duen eta egun kalean aske dagoen Egoitz Coto preso ohiari eta bere alaba Lurri maitasun handiz eginiko elkarrizketa. Aupa zuek!!!

Kafe Expreso : 2022/12/28: Inuxente egun hontan nola ez genuen ba txantxarik egingo?

Gaurkoan inuxente eguna aprobetxatuz ziri ederra sartu diegu Zaballako funtzionario bati. Txantxak aparte, mezu gutxi ditugula eta, gure datu basetik tiratu dugu algara txikiak atera nahian. Amaitzeko, Leire Ibargurenekin ibili gara solasean eta bere bi liburu zozketatu ditugu gurekin batera parte-hartzen duten barruko lagunen artean. Goza ezazue!

Kafe Expreso : 2022/12/21: Mezu zoragarri pila bat eta Hebe De Bonafini, Maiatzeko plazako ama hil berri dela eta1997an egin zuen hitzartzea.

Gaurkoan bai barrutik eta bai kanpotik, mezu pila bat jaso ditugu. Arazo tekniko batzuk tarteko, azkar goxatu ditugu barrenak mezu zoragarriekin. Amaitzeko, Hebe De Bonafini, Maiatzeko plazako ama hil berri dela eta, Senideak-ek antolatuta 1997ko maiatzaren 30ean Bilbon egin zuen hitzartzea berreskuratu dugu. Goza ezazue!!!