Ostalaritzako Langile Asanbladak Iceberg tabernako abusuak salatu ditu
Ostalaritzako Langile Asanbladatik (OLA) Salburuan kokatuta dagoen Iceberg tabernako zerbitzarien “legez kanpoko” kaleratzeak, lan baldintza “abusiboak” eta lan jazarpena salatu dute.

Argazkia: gedar.eus
Salburuan kokatua dago Iceberg Berria taberna. Bertan, OLAk salatu duenez, bi langile modu bidegabean kaleratuak izan dira, bata urtarrilean eta bestea otsailean. Gaineratu nahi izan dute hirugarren langile batek lana utzi behar izan zuela “lan-baldintza guztiz lotsagarriak izateagatik”. Bi kaleratze hauen kasuak bide judizialean daude dagoeneko.
Langile hauen egoera babesgabeari erreparatu diote OLAtik, bietako bat jubilatzeko urte bete falta zitzaionean kaleratu zuten eta bestea berriz gaixotasun baja batean zegoela. Egoera hau salatzeko kontzentrazio bat egin zuten apirilaren 12an tabernaren aurrean.
Kaleratze hauek zerrenda luze bateko azken gertakariak direla azaldu dute eta honen ondorioz zenbait langilek “ostalaritzako hitzarmena etengabe urratzen duten enpresaren praktika onartezinak elkarrekin salatzea erabaki dute”. Urraketa horien artean hurrengoak aurki daitezke:
- Ordutegiak atzerapenekin ematea.
- Opor eta aparteko ordu behartuak.
- Gehiegizko lan-kargak.
- Nominak bezalako dokumentuak ez ematea.
- Lan-kategoria ez onartzea.
- Aparteko orduen ez ordaintzea, batzuetan 40 ordu baino gehiago direnean.
Gaineratu dute hori dena “mehatxu eta muturreko kontrol” egoera baten baitan kokatutako dinamika batekin sostengatzen dela. Hori gutxi ez balitz hainbat langileren aurkako “jazarpen sexual errepikatu eta inpunea” ere salatu dute.
Ostalaritzako Langile Asanbladak testuinguruan jarri nahi izan du gertakari hau, beraien hitzetan ez da kasu isolatu bat “ostalaritzako sektorean ohikoak diren praktika enpresarialak dira”. Bukatzeko, ostalarien eskubideen urraketa sistematikoaren aurrean batuta eta antolatuta erantzungo dutela esan dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
