Kubarako bilketa solidarioak Gasteizko hainbat auzotan eta hezigunetan
EHKSk eta IASek, Euskadi-Cuba elkartearekin batera, elikagaiak, produktu sanitarioak eta kirol materiala batuko dituzte Kubara bidaltzeko.
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak eta Ikasle Antolakunde Sozialistak bilketa solidarioak antolatu dituzte Kubarekiko elkartasunez. Ameriketako Estatu Batuen blokeoa tarteko, Kuba muturreko egoeran dagoela gogorarazi dute, “Estatu Batuek Kubaren aurka izan duten politika isolazionisten eta kriminalen” ondorioz. Euskadi-Cuba elkartearekin elkarlanean antolatu dituzte bilketak Euskal Herrian zehar, 93 herritan eta 100 hezigune baino gehiagotan.
Gasteizen, hainbat auzotan eta hezigunetan jarri dituzte bilketa puntuak. Aurreko egunetan, Unamuno, Mendebaldea, Lakua, Federico Baraibar, Ekialde, Zabalgana, Koldo Mitxelena, Ikasbidea, Los Herran eta Olabide ikastetxeetan bilketa puntuak jarri ditu Gasteizko IASek.
Datorren larunbatean, Gasteizko auzoetara zabalduko da ekimena, gasteiztarrek haien ekarpena egin dezaten. Era horretan, hurrengoak izango dira apirilaren 25ean, 11.30etatik 14.30etara, jarriko diren bilketa puntuak:
- Andra Mari Zurian.
- Gasteiz Hiribidean, Europa jauregiaren aurrean.
- Aranan, Itxas-berri plazan.
- Judimendin, Médico Tornay plazan.
- Salburuan, Ekialdeko parkean.
- Zabalganan, Bastida plazan.
Material sanitarioa, elikadura-osagarriak, elikagai ez galkorrak, higiene materiala, ikasmateriala (testu-liburuak eta entziklopediak kenduta), eta panel fotovoltaikoetarako dirua bilduko dituzte, eta keinu internazionalista honetara batzeko deia luzatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
