15 azaroa, 2022 Iruzkinak desaktibatuta daude 2×02: melatonina vs kortisol; sendabelarrak, astalarrosa; Diego Pallés El Salvadorri buruz; for you malagisona. sarreran
Zergatik egiten dugu lo gauez? Zergatik da gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena? Melatoninaren eta kortisolaren garrantziaz mintzatu zaigun Goretti.
Sendabelarrei buruzko atal berria estreinatu dinagu bigarren atal honetan. Badakin zer bildu udazkenean basoan onddoez gain? Astalarrosa koordenadarik gabe ere topatuko dun, eta probetxugarria dun. Gehiago jakin nahi al dun?
Diego Pallés gasteiztarra gonbidatu dinagu El Salvadorri buruz hitz egiteko; izan ere, pasa den uztailean SETEM gobernuz kanpoko erakundearekin egon zunan bertan.
Euskarari buruzko zertzeladak. Honako hau ulertzeko gai al haiz?
For you malagisona
Normandia txabe handia.
Sunbat galtsardia for.
For mi presenta for you biskusa eta sagarduna.