Aritz Arrizabalaga: “Plastikoak jango gaitu”

Aritz Arrizabalaga: “Plastikoak jango gaitu”

Kantoian Aritz Arrizabalaga izan dugu itsasoko plastiko irlen eta horien inguruan hizketan. 2050 urterako itsasoan arrain baino plastiko gehiago egongo da, eta horren arrazoi nagusiak eta eraginak aztertu ditugu gaurkoan.

Beñat Goitia (Montauk): “Letren abstrakzioek entzulearen parte hartzea ahalbidetzen dute”

Beñat Goitia (Montauk): “Letren abstrakzioek entzulearen parte hartzea ahalbidetzen dute”

Aitor Pujana eta Endika Cañok letren eta musikaren inguruan egiten duten hilabeteroko kolaborazioan Beñat Goitiarekin hitz egin dute. Montauk taldearen abeslariak “Geruza” izeneko diska berriaren nondik norakoak azaldu ditu, letren esanahia eta sorkuntza nabarmenduz.

Lierni Balantzategi (sukaldaria): “Ardoa ekoizteko erabiltzen den Mazerazio Karbonikoa, Arabar Errioxan eta Burdeos inguruan erabiltzen da gehien bat”

Lierni Balantzategi (sukaldaria): “Ardoa ekoizteko erabiltzen den Mazerazio Karbonikoa, Arabar Errioxan eta Burdeos inguruan erabiltzen da gehien bat”

Hilabetero bezala, gure kolaboratzailea den Lierni Balantzategi sukaldaria ardoaren ekoizpenaren inguruan hitz egin digu eta hurrengo batean, ardo motak eta zein elikagaiekin konbinatu kontatuko digu.

Postalezko Gasteiz? Ez, eskerrik asko!

Postalezko Gasteiz? Ez, eskerrik asko!

Kantoian izan dugu gaur, denboraldian azkeneko aldiz, Hebe Gonzalez gure arkitekto kolaboratzailea. Denboraldia bukatzeko azterketa jarri digu entzule eta kantoitarrei: nola erabiltzen dugu hiria? Eta zergatik erabiltzen dugu horrela? Uda honetarako gomendioekin agurtu dugu tartea. Hemen entzungai:

Mendeku Itxuaren itzulera: euskal metalari egurra

Mendeku Itxuaren itzulera: euskal metalari egurra

Mendeku Itxua talde usurbildarra izan dugu gaur Kantoian. 5 urte inguru isilik pasa ostean bueltan datoz ostiral honetan, ekainak 15, Oñatiko gaztetxean eta ekainaren 30ean Usurbilgo frontoian kontzertuak eskaintzeko. Taldeari buruz solasten aritu gara Martin Larrañaga taldeko bateria-jolearekin.

Kolonbiako nasa yuwe hizkuntza indigenarekin elkarlanean

Kolonbiako nasa yuwe hizkuntza indigenarekin elkarlanean

kolonbia, nasa yuwe, lankidetza, euskara

Kantoian gaur Garabide Elkarteko kideen laugarren (eta denboraldi honetako azken) kolaborazioa izan dugu eta, hilabetero bezala, munduko hizkuntza gutxitu bati buruz aritu gara: Kolonbiako nasa yuwea. Garabideren kolaboratzaile eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako kide den Mikel Mendizabalek azaldu digu hizkuntzaren biziberritze lanetan euskaldunok eta nasek elkarri egiten diogun eta egin diezaiokegun ekarpena.

“Orainaldian: laissez faire” dokumentala, nostalgiaren kontrako manifestu bat

“Orainaldian: laissez faire” dokumentala, nostalgiaren kontrako manifestu bat

orainaldian, laissez faire, dokumentala, gasteiz, kultura, alternatiboa, gazte, sortzaile, hala bedi, Mikel Buruaga eta Gindi Auzmendi hurbildu diraKantoira “Orainaldian: laissez faire” dokumentalari buruz hitz egitera. Izan ere, asteazkenean izan zen ikus-entzunezkoaren estreinaldia Florida zinemetan. Gasteizko kultura alternatiboaren Story Map-a egin ondoren bideo formatuan bildu dituzte Gasteizko 12 sortzaile gazteren bizipenak.

Arkitektura feministaren ikur: Margarete Schütte-Lizhotzky

Arkitektura feministaren ikur: Margarete Schütte-Lizhotzky

              

Gaur Kantoian izan dugu Hebe Gonzalez arkitekto gasteiztarra. Hilabetero egiten duen kolaborazioan arkitektura eguneroko bizitzara hurbiltzen digu, gaurkoan Margarete Schütte-Lizhotzky, emakumezko lehen arkitekto austriarra hizpide. Bazenekien zure etxeko sukaldearen diseinua bere lanean oinarrituta dagoela? Berak asmatutako “Frankfurteko sukaldea”-k iraultza eragin zuen duela mende bateko gizartean. Horrez gain, nazien kontrako aktibista feminista ere izan zen Margarete Schütte-Lizhotzky. Podcastean emakume hau ahanzturatik ateratzeko soka Heberen eskutik:

“STI-en prebentziorako onena gure osasun sexualaz jabetzea eta besteei komunikatzea da”

“STI-en prebentziorako onena gure osasun sexualaz jabetzea eta besteei komunikatzea da”

Hilabetero lez, Sexologiaren inguruan hitz egiteko aukera izan dugu Josu Pedrosaren eskutik. Oraingoan sexu-seguruaz aritu gara, sexu praktiken bidez transmitizen diren infekzioen baina bereziki hauek prebenitzeko sexu praktika seguruen inguruan informazio eta gomendio anitz eman digu Josuk. Hau dena eta askoz gehiago entzungai podcastean:

“Iraultza egiteko beste modu bat da dantza”

“Iraultza egiteko beste modu bat da dantza”

Dantzaz konpainiako Andrea Loyola izan dugu gaur Kantoian, hilabetero bezala, dantzari buruzko solasaldi pausatuan. Dantza komunikatzeko prozesu bezala ulertzen du Andreak, gorputzaren bitartez sentiaraztea da dantzaren helburua bere hitzetan. Bere bizipenak ere ekarri dizkigu, Bruselatik Euskal Herrira eta bueltan ekarritako esperientziak, bidean ikusi eta ikasitakoak podcastean entzungai.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies