Uhintifada : Teresa Aranguren: «Bada okerreko ideia bat, kontakizun historiko objetiboa egiteko parte guztietako bertsioak bildu behar direla, baina ez da horrela, izan ere, badira bertsioak errealitatea estaltzeko propio sortuak direnak. Horixe da Israelgo bertsioa, gaur egun mendebaldeak ere onartzen duena, eta Palestinan herri bat dagoela ere ukatzen duena»

UHINTIFADA 462. Denboraldi honetako azken atalean udarako gomendio literario bat ekarri nahi izan dizuegu. Horretarako, aurkeztu dizuegu “Palestina. El hilo de la memoria” liburua. Teresa Aranguren kazetariak 2004an idatzi zuen eta duela gutxi berrargitaratua izan da, ahatik, 19 urte geroago ez du inolako gaurkotasunik galdu. Liburu honetan Arangurenek Palestinako kolonizazioaren historiaren errepasoa egin du; XIX. mendearen bukaeran mugimendu sionista hasi zenetik; garaiko indar kolonial boteretsuenarekin, Britania Handiarekin alegia, interes bertsuak izanik, Palestina historikoaren eremuan estatu judua ezarri zutenekotik pasata; gaur egun irauten duen herri palestinarra desagertarazteko garbiketa etniko kanpainia abian jarri zuten arte.

Uhintifada : Ez zarete ongi eTOURriak!

Israel-Premier Tech taldearen presentzia normaltasunez onartzen badugu, Israelgo zurikeria estrategiaren ideologoak garaile aterako dira, horixe baita haien helburua, Israelgo apartheid erregimenaren anormaltasuna normaltasunez onartua izatea mundu mailan, haren krimen zitalak estaltzeko.

Uhintifada : Santiago Gonzalez Vallejo: «CAFeko zuzendaritza ez da oraindik jabetzen mundu osoko erakundeek haren kontrako boikot ekintzak bultzatzeak ekar diezazkiokeen ondorioez, eta hori areagotu egingo da. Guk justizia gure alde daukagu. Haiek aberastea beste helbururik ez daukate»

UHINTIFADA 461. Pasa den ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu zuen bere Beasaingo egoitzan, eta urtero bezala, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak enpresa Jerusalem Ekialdearen eta hirigunearen artean eraikitzen ari den apartheid trenbidearen proiektua salatu zuen konpainiako inbertsiogileen bilkuraren aurrean. Bilkuraren barrualdean, bestetik, zenbait abots kritiko ere izan ziren eta galdegin zioten konpainiako zuzendaritzari azalpenak eman zitzan nazioarte mailan okupatutzat hartzen diren eremu horietan gerra krimen batean parte hartzeko erabaki estrategikoaren inguruan. Biltzarkide kritiko horien artean zeuden, besteak beste, Amnesty International erakundeko hiru kide eta gure aste honetako solaskidea, Santiago Gonzalez Vallejo. Gonzalez Vallejo ekonomilaria da eta Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea, eta horrez gain, CAFeko akzioduna ere bada, izan ere, duela lau urte enpresaren urteroko batzarrean parte hartu ahal izateko adina akzio erosteko erabakia hartu zuen.

Uhintifada : «Gaur bildu gara Beasainen CAFen negozioak palestinarren odolez zipriztinduta daudela salatzera, datorren urtean ez dugu protesta ekitaldirik antolatuko, CAF lurralde okupatuetatik erretiratu delako ospakizuna baizik»

UHINTIFADA 460. Pasa den ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu zuen bere Beasaingo egoitzan, eta urtero bezala, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak enpresa Jerusalem Ekialdearen eta hirigunearen artean eraikitzen ari den apartheid trenbidearen proiektua salatu zuen konpainiako inbertsiogileen bilkuraren aurrean. Batzar hori foro egokia izan zitekeen enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodunei nazioarteko legedia urratuz eta okupaziopeko eremuetan zehar eraikitzen ari den azpiegitura ilegal horren inguruan, baina, beste behin ere, ezikusiarena egin zuten etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. Hor, ordubetez aritu zen Uhintifada irratsaioa, aire zabalean, aldarrikapen eta festa giroko jardunaldi horretara ekarpen xumea egiten.

Uhintifada : Amaia Elorza: «CAF oso konpainia garrantzitsua da hemen, Beasainen, baina galdetu beharko genuke zertarako baliatu nahi duen CAfek botere hori, azpiegiturak eraikitzeko edo Palestinako kolonizazioa sustatzeko»

UHINTIFADA 459. Datorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. Kontu honetaz hitz egiteko Amaia Elorza abokatu beasaindarra gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Elorza sei urte luzez aritu da Palestinan bizitzen eta lanean, hain zuzen ere, Bethlehem eskualdeko Aida errefuxiatuen kanpamenduan. Orain, berriz, Beasainen bizi da, txanponaren ifrentzuan, kolonizazioaren azpiegiturak eraikitzen ari den konpainia hain errotuta dagoen eskualdean.

Uhintifada : Santiago González Vallejo: «CAFek erantzun erabat zinikoa eman die Kontakturako Nazio Puntuak eskatutako txostenei, adierazi die inbertsiogileei tranbiaren proiektua Israelen jorratuko dela, baina gauza nabarmena da trenbidearen ibilbidea Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetan zehar doala»

UHINTIFADA 458. Datorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zien CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Kontu honetaz hitz egiteko Santiago Gonzalez Vallejo ekonomilaria gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Gonzalez Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea da.

Uhintifada : «CAF konpainiak, Elhuyar Fundazioaren urteroko sariak diruz lagunduz, Palestinan burutzen ari den proiektu ilegalaren inguruko erantzunkizuna zuritu egin nahi du, estrategia hori Euskalwashing dela salatu dugu»

UHINTIFADA 457. Israelgo erregimenak bere irudi publikoa zuritzeko bere propaganda aparatuak baliatzen dituen bezala, haren politika kolonialetan esku hartzea duten nazioarteko eragile eta konpainiek ere zurikeria-kanpainia erakinkorren beharra dute euren etika gutxiko jokaerak ezkutatzeko. CAFen kasuan euskara eta euskal kulturaren inguruko ekimenen sustengua da bere jokabide kriminalaren gaineko arreta desbideratzeko trikimailua; dela Korrikaren kilometro bat diruz lagunduz; dela, azken asteotan bezala, CAF-Elhuyar zientzia sariak sustatuz. Estraegia horri “Euskalwashing” izena eman zaio.

Uhintifada : «Nakbaren testuinguruan israeldarrek Palestinako bertako populazioa bortzaz kanporatzea planifikatu zuten; eta hori, argi eta garbi, garbiketa etniko kasu bat da»

UHINTIFADA 456. Maiatzaren 15ean 75 betetzen dira Nakba egunetik, Israelgo estatuaren alde bakarreko aldarrikapenak eragin zuen hondamendi palestinarretik, alegia. Egia esan, Palestina historikoaren eremuaren gainean estatu judu bat sortzeko bertako populazioa garbitzea helburu zuen proiektua hamarkada batzuk lehenago jarri zen abian, ia mugimendu sionista sortzearekin batera, baina estatu hebriarra aldarrikatutakoan legalitate bermea eman zitzaion proiektu garbitzaile hari. Izan ere, hilabete batzuk lehenagotik, gerora israelgo armada erregularra osatuko zuten talde paramilitar sionoistek sarraski bereziki anker eta zitalak burutu zituzten palestina historikoaren eremuan. Horietako batzuk bereziki odoltsuak eta kupidagabeak izan ziren, hala nola Deir Yasinekoa (1948ko apirilaren 9an), izan ere, triskantza haien helburua palestinarren artean izua eta ikara zabaltzea zen erbestera ihes egin zezaten.

Uhintifada : Eugenio Garcia Gascon: «Israelgo gobernuak areagotu egin du Zisjordaniako anexioa eskuin muturra exekutiboan sartzearekin batera, baina baita mendebaldeko herrialdeen eta Palestinako Agintearen beraren utzikeriagatik, eta Jerusalemen aurkako erasoekin okupaziopa justifikatzen duen erantzun palestinarra bilatzen ari dira»

UHINTIFADA 455. Aste honetako arretaren jomuga Jerusalemen jarri dugu, izan ere, azken asteotan Israelgo erregimen kolonialaren armadak eraso bortitzak burutu ditu hiri honen kontra. Erasoak, gainera, ramadanaren ospakizunen testuinguruan gertatu dira, eta komunitate musulmanaren otoitz leku esanguratsuen kontra zuzendu dituzte, bereziki Al Aqsa mezkitaren kontra. Bortizkeriaren gorakada hau duela hilabete batzuk abiatu zen Zisjordanian, eskuin muturra gobernu hebriarrera sartzearekin batera, baina duela hainbat hamarkada erregimen sionistak Palestinako bertako populazioaren kontra zuzendutako garbiketa etnikoaren kanpainiaren testuinguruaren barruan kokatzen da. Eraso hauek eta erasook gertatzen diren testuinguru politikoa aztertzeko Eugenio Garcia Gascon izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Garcia Gascon itzal handiko kazetaria da, hiru hamarkadatik gora bizi izan da Jerusalemen eta bertan garatu du bere ibilbide profesionala.

Uhintifada : Lidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko»

UHINTIFADA 454. Iragan martxoaren 16an 20 urte bete ziren Rachel Corrie ekintzaile estatubatuar gaztea erail zutenetik. Corrie Rafah eskualdean zegoen, Gazako hegoaldean, palestinarren etxebizitza bat birrintzekoa zen Israelgo armadako bulldozerraren ibilbidea oztopatu nahian, ibilgailu militarrak zanpatu eta hil zuenean. Bi hamarkada geroago oraindik ez da erailketa horren inguruko erantzunkizunik zuritu. Corrie Israelgo armadak Palestinako lurraren barruan erail zuen lehenengo nazioarteko ekintzailea izan zen, eta gerora beste batzuk ere izango ziren. Gertaera hura oroitzeko Lidon Soriano izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Soriano ekintzaile beteranoa da eta Komite Internazionalistak Palestinan antolatu dituen brigadetan koordinatzaile lanetan ibilitakoa.

Uhintifada : Jaldia Abubakra: «El régimen sionista sigue desde hace cien años cometiendo una limpieza étnica, aplicando la fuerza bruta contra la población palestina. En el 48 lo hacían a través de un genocidio masivo y ahora en forma de goteo diario, haciéndoles la vida imposible para que se marchen»

UHINTIFADA 453. El 30 de noviembre se conmemora a nivel internacional el Día de la Tierra Palestina, en el que se recuerda una matanza perpetrada ese mismo día de 1976 por el régimen sionista contra la población nativa que protestaba en la zona de Galilea, al norte de la Palestina histórica, contra la confiscación de tierras por parte de la fuerza ocupante. En esta jornada hemos querido recoger el testimonio de quienes desde la diáspora reivindican en esta fecha el derecho de retornar a su tierra originaria, como es el caso de nuestra invitada, Jaldia Abubakra. Esta integrante del movimiento Masar Badil (Movimiento por la Ruta Revolucionaria Alternativa Palestina), nació en Gaza en el seno de una familia refugiada originaria del area de Beerseba, en el territorio palestino ocupado en el 48.

Uhintifada : Luz Gomez: «7 urte zituela Darwishek bere etxetik ihes egin behar izan zuen atzean ohea bero eta irratia piztuta utzita. Berea istorio pertsonala da, baina baita 1948tik palestinarrek pairatzen duten hondamendi-historia kolektiboaren parte bat ere»

UHINTIFADA 452. Martxoaren 13an Mahmud Darwish idazle palestinarraren jaiotzaren urtemuga oroitzen da. Darwish egile maitatu eta itzal handikoenetakoa da Palestinan zein Palestinatik kanpo, eta Uhintifadan probestu nahi izan dugu efemeridea literatura palestinarreko autore ospetsu hau hobeto ezagutzeko. Alde batera utzi dugu azken asteotako aktualitate lazgarria, sionismoak Zisjordania gainean burututako ofentsiba latzak baldintzatuta, eta Palestinako kulturaren pertsonaia erreferente hau izan dugu hizpide, izan ere, bere urtemugaren bueltan Ediciones del Oriente y el Mediterraneo argitaletxeak idazlearen azken urteotako elkarrizketak biltzen dituen liburua kaleratu du: “El poeta troyano. Conversaciones sobre la poesía de Mahmud Darwish”. Palestinako literaturaren egile hau gertuagotik ezagutzeko Luz Gomez izan dugu solaskide gure mikrofonootan, liburuaren ekoizle eta itzultzailea.

Uhintifada : Daniel Lobato: «Kongresuko delegaritzak Israelgo Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen da, eta Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea du helburu»

UHINTIFADA 451. Aste honetako atalean gure ohiko kolaboratzaileetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Daniel Lobato, Palestinako eta Ekialde Hurbileko egoeraren azterlaria. Harekin hitz egiteko asmoa iragan urtarrilaren 21ean El Salto egunkarian argitaratu zuen erreportai baten haritik dator. Bertan, Espainiako Kongresuko diputatuen delegaritza batek Israelgo Rafael armagintza enpresara egindako bisita aztertu zuen, izan ere, Defentsa Ministerioa konpainia horrekin milioi askotako kontratua sinatzeko bidean dago. Nolanahi ere, bere jarduerako zati handi bat aktualitateko beste zenbait gai aztertzera ere dedikatu du, hala nola, pasa den astean Israelgo okupazio armadak Zisjordaniako Nablus hirian burutu zuen sarraskia, edo Madrilgo Unibertsitatean Israelgo enbaxadorearen bisitaren aurka antolatu zuten protestaldia. Manifestazio horretan Palestinaren aldeko bi lagun atxilotu zituzten eta Israelgo delegaritzako kide batek pistolaz mehatxatu zituen protestariak.

Uhintifada : «Kirola aitzakia da, kontu guztiz politikoa, erregimen sionistak bere krimenak zuritzeko erabiltzen duen bezala, guk ere errefuxiatuen egoera arretaren jomugan jartzeko erabiltzen dugu»

UHINTIFADA 450. Aste honetako atalean datorren larunbatean, hilak 25, Portugaleten antolatu duten Palestinarekiko elkartasun egun berezia izan dugu hizpide. Jardunaldi berezia da, izan ere, publiko oso eta anitzari zuzendutako ekitaldiez aparte, goiz partean boxeo eta, oro har, borroka disziplinen inguruko jedeari zuzendutako egitaraua ere prestatu dute antolatzaileek. Ekimen berritzaile honen aurkezpena egiteko German izango dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. German Ezkerraldea Borroka Taldeko kidea da eta 97.0 irratiko Alerta Gorria irratsaioko kolaboratzailea.