Ertzaintzak eman zuen Buesa Arenan Palestinako banderak kentzeko agindua
Segurtasun Sailak jakinarazi du “Kirolean gerta daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako” legean oinarrituta hartu da erabakia.
Segurtasun Sailak jakinarazi du “Kirolean gerta daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako” legean oinarrituta hartu da erabakia.
Guztira 81.659 euro gastatu ditu Gasteizko Udalak zazpi taser pistolatan. Udaltzainak “berehala” hasi ahal izango dira arma horiek erabiltzen, urte honen amaieran edo datorren urtearen hasieran.
Beste urte batez, Baskoniak Israeleko taldeen kontra jokatuko du Euroliga txapelketan. Gaur Hapoel Tel Aviven saskibaloi taldeak Gasteizen jokatu du, eta Palestinarekin Elkartasunak deituta, ehundaka pertsona kalera atera dira Hapoel Tel Aviven eta Maccabiren presentziaren aurka eta Palestinaren askatasunaren alde.
Baskoniako zuzendaritzak Hapoel Tel Aviven aurkako Euroligako partida abonatuentzat soilik irekitzea erabaki du. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta Indar Baskoniak boikoterako deia zabaldu dute, eta bihar 19:00etan mobilizazioa deitu dute Andra Mari Zuriaren plazan.
Milaka lagunek hartu dituzte Gasteizko kaleak greba orokorreko deiekdiei erantzunda. Goizean goizetik, pikete informatiboek, kontzentrazioek eta sektore guztietako lanuzteek Arabako hiriburuko ohiko jarduera erabat aldatu dute.
Joan den urtetik Lakua eta Txago auzoetan antolatzen den gazte talde batek Mailu Gazte Asanblada aurkeztu zuen urrian. Asanbladako kide diren Ainhoa eta Enekorekin hitz egin dugu asanbladaren sorreraz, bizi dugun testuinguru larriaz eta gazteen antolakuntzarako espazioen beharraz.
A11ko greba orokorraren baitan pikete zaratatsua egin zen Alde Zaharreko kaleetan eta zenbait ekintza zuzen egin zituzten grebalariek.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kide den Ixone Santamariarekin egon gara. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaroaren 11ko grebarako deia egin du. Ixonerekin Sansomendiko etxegabetzearen inguruan, etxebizitzaren arazoaz, eta grebaren izaeraz eta ematen dituen aukeraz hitz egin dugu.
Alizia Iribarren Andueza, Errigorako kideari elkarrizketa “Euskarari puzka” kanpainara gerturatzeko.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak azaroaren 11n egingo den greba orokorrerako deia egin du. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearen baitan dago Auzoan Bizi eta bertatik “etxebizitza eskubide unibertsalaren, soldaten igoeraren eta langileon bizi-baldintzen hobekuntzaren alde” borroka egiteko deia egin dute.
LAB sindikatuaren Etxebizitza Asanbladako kideekin elkartu gara beraien lanaren inguruan hitz egiteko, Alquiler Seguro eta Vitalquiler-en maizterraketorri dira baita ere beraien egoera azaltzeko. Bukatzeko, langile, herritar zein maizterrei, datorren azaroaren 11n egingo den greba orokorrera batzeko deia egin diete.
Askapenako lagunekin elkarlanean José Manzaneda elkarrizketatu dugu. Luze hitz egin dugu Kuba bizitzen ari den egoeraz, eta Euskal Herritik laguntzeko egin dezakegunaren inguruan.
Orain dela hamar urte piztutako suak Judimendi auzoa indarrez argiztatzen jarraitzen du. Urtemuga borobila ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute Sumendiko kideek; mahai-ingurua, zumba herrikoia, bazkaria, antzezlana, kalejira eta zuzeneko musika besteak beste.
Bart gauen Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta kanpaldi bat egin zuten avenida de los Huetos 28 kalean. Bertan sei adin txikiko dituen familia bat etxegabetu dute gaur goizean. Etxegabetzea gauzatzeko dispositibo polizial oso handi bat, foam balak eta borrakadak erabili dituzte Ertzainek.
Gasteiz Anitza ha presentado una Co-etik(et)a de eficiencia política y democrática, herramienta con la que realizará un seguimiento de los discurso de los partidos políticos de Gasteiz sobre diversidad cultural, migración y convivencia intercultural.