GKSk eta IASek kaleak hartuko dituzte martxoaren 3an

Datorren martxoaren 3an mobilizatzeko deia egin dute Gasteizko GKSk eta IASek. Ikasle greba deitu eta omenaldi bat ere egingo dute. Arratsaldean bloke sozialistara batzeko deia zabaldu dute.

Independentzia eguna ospatuko du Ernaik

Datorren larunbaterako egun osoko egitaraua antolatu du gazte antolakundeak.

Auzoaren 1000. urteurrenari bukaera eman diote Adurtzako bizilagunek

Larunbatean eman zioten itxiera Adurzaha 1025-2025 dinamikari, hirurogei ekimen baino gehiago egin ostean.

Polizia jarduerak eta El Correoren artikulua salatu du Errekaleor Bizirikek

Errekaleor Bizirikek komunikatu bat plazaratu du El Correo egunkarian David Gonzalezek idatzitako artikulu bati erantzun eta azken asteetako operatibo polizialak salatzeko. Auzoan egiten ari diren polizia jardueren eta David Gonzalezek idatzitako artikuluaren atzean Errekaleor auzoa kriminalizatzeko eta auzoa Gasteizko herritarrengandik urruntzeko saiakera dagoela adierazi du kolektiboak. Jarraian Errekaleor Bizirikek kaleratu duen komunikatua:

[Hala Bideo] Negozioaren eta pribatizazioaren aurrean zaintza sistema publiko komunitarioa

Negozioaren eta pribatizazioaren aurrean zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatzeko Gasteizen egindako manifestazioaren bideoa.

[Argazki galeria] Zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko manifestaldia egin dute Gasteizen

Denon Bizitzak Erdigunera dinamikaren baitan manifestazioa egin dute gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta udalei zaintza sistema publiko eta komunitario bat eskatzeko.

[Argazki galeria] Justizia Kermanentzat herri plataformak deituta elkarretaratzea egin dute Arka Plazan

2025eko otsailaren 23an erail zuen Mitika diskotekako segurtasun-atezainak Kerman Villate Beitia. Juztizia, egia eta erantzukizuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizko Arka plazan Justizia Kermanentzat plataformak deituta.

Etxebizitza Legearen kontra mobilizatu da Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista

Atzo onartu zen Legebiltzarrean Etxebizitza Lege berria. Sindikatuak salatu duenez, lege hau “eraikuntza enpresen eta espekulatzaileen neurrira” eginda dago, eta “ziklo eraikitzaile eta errentatzaile berri bat bultzatzea” du helburu, etxebizitza eskuratzeko egiturazko arazoei erantzun beharrean.  

Adin txikikoak dituen familia bat etxegabetu du Gasteizko Udalak

Hustutako etxebizitzaren jabea Ensanche 21 udal enpresa da. Elkarretaratzea egin zuten atzo egoera salatzeko.

Ikamak deituta, ikasleen greba izan zen atzo Hego Euskal Herrian

Greba eguna goizeko lehen orduetan hasi zuten piketeekin eta hamabietan manifestazioak egin zituzten Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon. Euskararen aurkako «oldarraldi judizial eta politikoa» salatzeko eta hezkuntza euskaldun propioa aldarrikatzeko elkartu ziren Ikamak deituta.

[Argazki galeria] «Gure hezkuntza euskalduna!» lelopean zeharkatu dituzte ikasleek Gasteizko kaleak Ikamak deitutako greba egunean

Eusko Jaurlaritzaren Itun Soziala energia berriztagarrien makroproiektuak inposatzeko «aitzakia» dela salatu dute Lurraren defentsaren aldeko kolektibo sozialek

Labrazako berehalako obrak eta alderdi politikoen jarrera kritikatu dituzte elkarretaratzean, tailer instituzionalak enpresa energetiko handiei mesede egiteko «aurpegi garbiketa» gisa kalifikatuz.

Hezkuntza sistema propioaren aldeko greba, Ikamak deitua

Euskararen zentraltasuna aldarrikatuko dute, sistema autonomo eta euskaldun baten baitan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan deitu duten greba egun honetan.

Absolbitu egin dituzte Gasteizko 21 antiabortistak

Epaileak adierazi du antiabortistak otoitz egiteko elkartu zirela eta ez zutela inor jazarri. Abortu eskubidearen alde mobilizatzera deitu du Itaiak ostiralean.

Archives by Month:

Archives by Subject: