Gazte bat jipoitu zuten bi udaltzaingoek isun bat ordaindu beharko dute indarkeria “neurrigabea” erabiltzeagatik
Gertakariak 2023ko martxoak eman ziren bi udaltzainek hamasei urteko gaztea atxiki eta eraso zutenean zebrabide bat ez errespetatzeagatik. Epaileak isuna jarri die indarkeria "neurrigabea" erabili izanagatik.

Argazkia: Gasteiz Hoy
Abenduan izan zen Gasteizko bi udaltzaingoen kontrako epaiketa 2023ko martxoan patinete elektrikoan zihoan Aimar izeneko gaztea jipoitzeagatik. Poliziek indarkeria “ez beharrezkoa” eta “neurrigabea” erabili zutela aitortzen du ebazpenak, eta gaztea atxikitzean gehiegizko presioa egin zutela jasotzen du. Honen ondorioz, gazteak gorputz osotik lesioak jasan zituen, eta baita kalte psikologikoak ere.
Arabako Probintzia Auzitegiak 1.800 euroko isunak jarri dizkie udaltzainei eta 4.380 euroko kalte ordaina ere eman beharko diote Aimarri. Akusazioak eta fiskaltzak kartzela zigorra eta inhabilitazioa eskatzen zuten arren, agenteak haien “eginbeharra betetzen” ari zirela adierazi du epaileak, eta horregatik zigorra murriztu die.
Aimar eta bere familiak aukera dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean sententziaren aurkako helegite bat aurkezteko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
