Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa egingo dute datorren igandean
Gasteizko Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak "festa txiki baina handi bat" antolatu du iganderako, datorren ikasturteko matrikukatzeko epea hastear dagoen honetan.
2026-2027 ikasturterako ikastetxeetan matrikulatzeko epea iritsi da. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak jaialdi bat antolatu du, familiei “eskola publikoa gure seme-alabentzako aukerarik onena dela” esateko helburuarekin.
Plataformako kideek azaldu dutenez, publikoa babestu nahi dute “bizikidetzaren, pluralismoaren eta kohesioaren babesleku kolektibo gisa pribatizazioa, indibidualismoa eta intolerantzia nagusitzen ari diren garai hauetan”.
Adierazi dutenez, “eskola publikoa gure gizartearen errealitatea islatzen duen aniztasuneko bizikidetzaren ispilua da” eta horregatik familiei dei egin diete igande goizean Santa Barbara plazan antolatu duten egitarauan parte hartzeko, eta baita seme-alabak eskola publikoan matrikulatzeko ere.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
