Mercosurren aurkako protestek jarraitzen dute
A-1 errepidean egingo dute gaur protesta nekazari eta abeltzaintzek, Durruma parean. Joan den astean Gasteizen mobilizatu ziren.
Europa osoan bezala, Arabako nekazariak errepideetara atera dira traktoreekin Mercosur eta Europar Batasunaren arteko hitzarmena salatzeko. Aurreko astean Gasteizko erdigunean mobilizatu ziren, eta gaur A-1 errepidera atera dira, Araia parean.
ATACAk (Arabako eta Trebiñuko nekazarien elkartea) Europar Batasuna eta Mercosurren arteko akordioa “landa eremuaren biziraupenerako eta Europako elikadura burujabetzarako mehatxu zuzena dela” adierazi du, eta lehen sektorearentzat kaltegarria dela seinalatu du. Akordioaren ondorioz, nekazariek lehia handia izango dutela seinalatu du ATACAk, “soldata txikiagoekin, zerga baxuagoekin eta ingurumen, lan eta osasun eskakizun malguagoekin ekoiztutako produktuen” aurrean.
Aurreko ostiralean onartu zen Europar Batasunaren eta Mercosurreko herrialdeen (Brasil, Argentina, Paraguay eta Uruguay) arteko ituna, 26 urteko negoziazioen ostean. Akordioak Europar Batasuneko esportazioen muga-zergak ezabatuko ditu, eta Europako muga zergak %90 baino gehiago jaitsiko ditu Mercosurren ondasunetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
