José Lejarreta kaleko plaka eta Espainiako bandera kendu du Ernaik

“Ekinez egina, gazteok independentzia!” kanpaina nazionalaren baitan burutu dituzte ekintzak. “Independentizaren aldeko eta espainolismoaren aurkako ekimen desnormalizatzailetzat” jo ditu.

Goiener pone en marcha en Gasteiz su servicio de asesoría

Hablamos con Erika de Goiener, la cooperativa de generación y consumo de energía renovable euskalduna.

Su-eten faltsua salatu du Palestinarekin Elkartasunak

NBEk partizio plana sinatu zuenetik 78 urte igaro direnean, Palestinarekin Elkartasuna plataforma kalera atera da “bi estatuen irtenbidea hasieratik irtenbide faltsua zela” eta partizioak eta genozidioak aurrera jarraitzen dutela salatzeko.

Gasteizko Eskolen Sukaldeak plataformako kideek gertuko sukaldea eta jantokietako ratioak jaistea eskatu dute

Asteazkenean Gasteizko hamar ikastetxe ezberdinetan mobilizatu ziren familiak eskola jantokien eredu aldaketa eskatzeko.

Astelehenean ospatuko da HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Sidálavak hiru eguneko egitaraua antolatu du HIESaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.

GKSko kide bat epaitu dute, emantzipatzeko ezintasunaren aurka borrokatzeagatik

Gazteen emantzipatzeko ezintasunaren aurkako mobilizazio baten ostean gertatu zen atxiloketa, eta gaur izan da epaiketa. Hamarnaka lagun elkartu dira epaitegiaren aurrean epaitutako gazteari babesa emateko.

Hapoel Tel Aviv eta Maccabi talde israeldarrak Gasteizera etorriko dira martxoan eta apirilean

Datorren urteko martxoaren 27an Hapoel eta apirilaren 7an Maccabi talde sionistak etorriko dira Buesa Arenara Baskoniaren aurkako partidak jokatzera. Bi taldeek lotura zuzena dute Israelgo Estatu eta proiektu sionistarekin. Palestinarekin Elkartasuna plataformatik partida hauen aurkako kanpañak abiatuko dituztela esan dute Suelta la Ollan egindako elkarrizketan.

Iraultzak jasaten duen errepresioa salatu du

Taldeak ohar batean azaldu duenez, “haren jardueraren esparru guztietan” islatzen da jasaten duen errepresioa. Horren azken adibidea Mendizorrotzako estadioa hilabetez ixteko proposamena eta 60.001 euroko zehapena izan da, Alavesen historia biltzen duten hainbat mural aitzakia hartuta. Muralak estali ondoren, “ondo egindako lanaren gogobetetzea” geratzen zaiela adierazi dute zaletuek.

“El plan de paz para Gaza acepta el apoyo a Israel e institucionaliza la violencia”

Hablamos con Ester, de la plataforma Palestinarekin Elkartasuna, con motivo de las movilizaciones que se llevarán a cabo en las 5 capitales de Euskal Herria este sábado. El 29 de noviembre es una fecha señalada: conmemora el plan de partición de Naciones Unidas para el territorio palestino.

ELAk eta LABek Maderas de Llodio enpresaren proposamena atzera bota dute eta grebaren eta bide juridikoaren bidearekin jarraitzea defendatu dute

Laudioko langileek uko egin diote zuzendaritzaren eskaintzari, deslokalizazioa eta nahitaezko irteerak mantentzeagatik.

📷[Argazki galeria] Gasteizko kaleak hartu ditu Mugimendu Feministak Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean

Matxismoaren aurkako euste-horma indartsu bat sortzera deitu du Itaiak aurtengo azaroaren 25ean

Indarkeria matxistarekin amaitzeko langile klaseko kolektibo ezberdinen zapalkuntzak indartzen dituen gizarte ereduaren kontra antolatzearen beharra azpimarratu du Itaiak, eta erasotuak diren emakumeak defendatzea eta erasotzaileen inpunitatearen aurka borrokatzea guztion ardura dela aldarrikatu du.

Hamaika aldarriz busti dira Gasteizko kaleak Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean

«Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista» lelopean, manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu Gasteizko kaleak indar erakustaldi batean. Mugimendu Feministak autodefentsarako eta antolatzen jarraitzeko deia egin du.

Eguzki Irratiak bere 40.urteurrena ospatzeko dokumentala estreinatuko du Gasteizen

Datorren abenduaren 4an estreinatuko dute Gasteizen Iruñerriko Eguzki Irratiak egindako dokumentala. Proiekzioa Eva Forest Liburutopian izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Archives by Month:

Archives by Subject: