Haserre eguna Euskal Herrian: osasuna, enplegua eta lan baldintzen defentsan mobiliztatzen ari dira langileak
Lantokietan mobilizazioak deitu ditu gaurko euskal gehiengo sindikalak. Langileek beraien haserrea erakutsi nahi diote Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta patronalari. Eguerdiko 12:00etan kazeroladak egingo dira balokoietatik langileei elkartasuna adierazteko.
