Giza kate batek inguratu zuen atzo Abendaño Ikastola

Ikasleen eskubideen alde, guraso elkarteak antolatuta, giza katea egin zuten atzo Abendaño ikastola inguratuz.

Bi gazte atxilotu dituzte emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Taser pistola batekin mehatxatu zuten.

Administrazio publikoei inplikazioa eskatu diete Arabako aeronautika sektoreko langileek

Ehunka lagun mobilizatu ziren larunbatean Gasteizko kaleetan Arabako aeronautika sektoreak bizi duen egoera larria salatzeko. Patronalak murrizketak eta kaleratzeak burutu nahi ditu Aernnova eta Alestis enpresetan besteak beste.

Ospitaleko langileen mobilizazioa: “Honaino heldu gara!”

Iragan ostiralean Lehen Arretako Zentroek egin bezala, EAEko ospitaleetan mobilizatu dira gaur Osakidetzako langileak. Osasun zerbitzuek bizi duten “muturreko egoera” salatu dute.

Legutioko “Desjabetuon Hotela” desalojo arriskuan egon daitekeela ohartarazi dute

Hilabeteko epean Legution abiatutako “Desjabetuon Hotela” proiektuaren aurkako sententzia exekutatzeko arriskuaz ohartarazi dute bertako kideek. Egoera honen aurrean “Desjabetuon Hotelaren “beharrezkotasuna” azpimarratu eta “langileon kontrolpeko espazioak” defendatzeko deia zabaldu dute.

ARGAZKI GALERIA | Eskola jantokiek bizi duten egoera salatu zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako “Tupperradan”

Gasteizko ikastetxeetan jantoki zerbitzu egoki bat aldarrikatu zuten atzo dozenaka familiek. Ezarritako neurrien ondorioz ikasleen heren batek baino ezingo du jantokia erabili, familia langile asko alternatiba gabe utziz.

Amnesia iraunkorraren aurrean “Gure Memoria” aldarrikatuko dute asteburuan Errekaleorren

Irailaren 25 eta 26an “Gure Memoria” jardunaldiak antolatuko dituzte Errekaleor Auzo Askean. Euskal Herriaren iragan hurbileko historia izango dute ardatz, “botere dominatzaileen” interesen aurrean errelatoaren norgehiagoka eta honen hegemonia erdigunean jarriz.

Ikas baldintza duinen alde antolatzen hasi dira unibertsitateko ikasleak

Ikasturte hasiera kaotikoa ari da izaten Gasteizko EHUkokanpusean. Ikasle talde batek asanblada irekia deitu du datorren urriaren 1erako gaia landu eta Letren Fakultateko eta Kirol Hezkuntza Fakultateko dekanotzei aurrez aurreko kalse presentzialak bermatu ditzaten exijitzeko.

El sorteo solidario KINKEA ha dejado 20.000 euros en Gasteiz

El número del KINKEA 1148 ha sido premiado con 20.000 euros que han ido a parar a Gasteiz. Etxerat inició en 2018 la promoción de obras artísticas para ayudar en la asistencia jurídica y sanitaria de las presas políticas vascas.

Zaballako espetxeko azken heriotza salatu zuten astelehenean

Urtea hasi zenetik hiru pertsona hil dira “arrazoi ez-naturlangeatik” Zaballako espetxean, azkena iragan astean. Salhaketak elkarretaratzea egin zuen atzo azken heriotza salatzeko.

Salburua Eskolan hutsik zeuden bi lanpostuak beteko ditu Hezkuntza Sailak

Atzoko protestek eragina izan dute eta Hezkuntza Sailak bi irakasle gehiago bidaliko ditu Salburua Eskolara. Haur hezkuntzako eta gorputz-heziketako bi lanpostu hutsik zeuden iraila hasieratik eta zuzendaritza taldeak bere funtzioak alde batera utziak zituen horiek betetzeko

HALA BIDEO | “Hazia” bideoklip berria aurkeztu du Ningrak

Ningrak, bere “HAZIA” bideoklip berria aurkeztu digu ENBOR kolektiboko kide den Sofiarekin batera. Zizka-mizka moduan MakingOn-Klip hau prestatu dizuegu. On egin.

Arabako aeronautika sektorea kalera aterako da larunbatean

Kinka larrian aurkitzen da aeronautika sektorea Araban. Alestis eta Aernova bezalako enpresek kaleratze ugari iragarri dituzte. Sektorearen eta enpleguaren defentsan manifestazioa burutuko dute langileek irailaren 26an Gasteizen.

Lehen Arretako zentroetan mobilizatzen ari dira Osakidetzako langileak

Osakidetzako langileak baliabiderik gabe daudela salatu dute. Mobilizazioak hasi dituzte gaur Lehen Arretako zentroetan, urriaren 3an manifestazioa egingo dute Bilbon.

Archives by Month:

Archives by Subject: