Herriak Zutik. Un año decisivo en la lucha contra el TAV

El pasado mes de febrero, representantes de las plataformas contra el TAV de Araba y Sakana estuvieron en el Parlamento Europeo, situado en Bruselas, junto a los acádemicos de la UPV-EHU David Hoyos y Gorka Bueno. Hala Bideo acompañó a esta delegación, y en este reportaje recoge la visita a Bruselas, así como las diferentes problemáticas surgidas en torno a las obras del Tren de Alta Velocidad en estos territorios del sur de Euskal Herria: Valles Alaveses, Lautada y Sakana.

Durante las próximas semanas y meses, varias movilizaciones llevarán a la calle la reivindicación que llevaron hasta Europa: “No al TAV. Sí al Tren Social”. Las mencionadas manifestaciones se celebrarán el 30 de marzo en Altsasu y el 18 de mayo en Gasteiz, sucediendo a la multitudinaria concentración celebrada en Tafalla el pasado 16 de febrero. Las plataformas organizadoras hablan de movilizaciones masivas que marquen un punto de inflexión en el futuro de las obras del TAV.

En Bruselas, las plataformas realizaron diversas reuniones, entre las que cabría destacar la mantenida con representantes de la Comisión Europea de Transporte, que contó como observador con un miembro del Tribunal de Cuentas Europeo, con el objetivo de conocer de primera mano la situación de estos proyectos de alta velocidad en Europa y transmitir la preocupación social y académica que existe en estas comarcas. Recientemente, el propio Tribunal de Cuentas español cifraba en 139 millones el sobrecoste por la entrada del TAV en Gasteiz.

Además, también realizaron numerosos contactos con europarlamentarios y grupos de izquierdas, a quienes transmitieron estas preocupaciones con la intención de tejer alianzas en las instituciones europeas.

Testimonios de las mujeres de Gasteiz en la masacre del 3 de Marzo

El pasado miércoles 6 de marzo se presentó en Hala Bedi el libro Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de Marzo de 1976, acompañado de una tertulia en la que se recogieron diversos testimonios de mujeres que vivieron aquellos sucesos o que, de algún modo, han vivido sus consecuencias.

En dicho encuentro, presentado por la periodista de Hala Bedi, Maialen Kortabarria, participaron Nerea Martínez (Martxoak 3 Elkartea), Zuriñe Rodriguez (autora del libro), Mertxe Gutierrez (vecina de Zaramaga) y Maite Elizondo (trabajadora de una fábrica). Además, el coloquio fue retransmitido en directo por Hala Bideo.

El libro se presentó oficialmente el pasado mes de noviembre tras más de año y medio de trabajo. Un libro, que ahora puede ser escuchado y que recoge entrevistas a casi medio centenar de mujeres, con perfiles diversos, que vivieron los días previos a la matanza, el mismo día de la masacre y los días posteriores.

Este proyecto, elaborado de forma colectiva entre Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Martxoak 3 Elkartea y Sudergintza, tiene como autoras a Zuriñe Rodríguez, Nora Miralles e Itziar Mujika. Siendo conscientes de que muchas de las personas que vivieron aquel fatídico día tienen una avanzada edad, han querido facilitarles el relato de sus compañeras.

Para ello, se pusieron en contacto con diferentes compañeras, protagonistas del libro, periodistas y colectivos feministas de la ciudad para poder grabar todas las voces en los estudios de Hala Bedi Irratia. La radio libre de Gasteiz ha querido poner su granito de arena siendo altavoz de las historias de las mujeres y del propio libro.

Ahora, esta casa, de manera conjunta con Martxoak 3 Elkartea y el Gaztetxe de Gasteiz, organizó una mesa redonda una vez pasado el 43º aniversario de la masacre de 1976 y pocas horas antes de la Huelga Feminista del día 8.

Arteak Ireki como forma de respuesta a un “decretazo” que limita la cultura

Arteak Ireki como forma de respuesta a un “decretazo” que limita la cultura

¿Cómo afecta el “decretazo del Gobierno Vasco que limita los conciertos en bares a uno al mes? La Plataforma Arteak ireki ha nacido para darle la vuelta a esta ley y Hala Bideo ha aprovechado para hablar con ‘Pela’, cantante de los Sumisión City Blues, y con Rakel Cooper, cantante y hostelera.


Ante el “decretazo” del Gobierno Vasco relativo a las actuaciones y actividades recreativas en directo, un grupo de hosteleras y artistas han decidido dar un paso al frente y unirse en la plataforma Arteak Ireki. Se trata de una ley que afecta a Araba, Bizkaia y Gipuzkoa y que no permitirá a bares ofrecer más de 12 actuaciones al año. Dicho de otra manera, cada local solo podrá organizar un concierto mensual.

Uno de los primeros pasos fue el de presentar un manifiesto que ya ha tenido más de 2.000 firmas. Tras varias adhesiones de artistas mediante las redes sociales, Arteak Ireki ha ofrecido su primera rueda de prensa a pocos metros del Parlamento Vasco acompañada de una performance para dejar claro que “Seguiremos cantando, bailando, tocando y actuando. No nos vamos a casa”.

Una cita que Hala Bideo ha aprovechado para hablar con ‘Pela’, cantante de los Sumisión City Blues, y con Rakel Cooper, cantante y hostelera.


Izan Media tailerrak, urrats sendo bat herri mugimendua ahalduntzeko bidean

Ikasturtero bezala, giro ezinhobean antolatu zituen Hala Bedik Izan Media herri komunikazio tailerrak pasa den larunbatean, urtarrilaren 19an, Oihaneder Euskararen Etxean.

35 bat pertsonak parte hartu zuten aurtengo edizioko tailer ezberdinetan: bideogintzan, kartelgintzan, irratigintzan zein prentsa eta sare sozialetan ahalduntzeko helburuarekin. Bideogintza tailerreko ikasleek beraiek egindako bideo honetan, eguneko irudiak bildu ditugu.

Eta orain zer?

Orain, herri mugimenduetan zein Hala Bedin bertan ikasitakoa praktikara eramateko ordua da tailerretan parte hartu zuten lagunentzat.

Horretarako aukera ederra izan daiteke Hala Bedin parte hartzea eta proiektu honen parte izatea. Tailerrean parte hartu dutenek formakuntza minimo bat jaso zuten larunbatean, baina Oihaneder Euskararen Etxera hurbiltzeko aukera izan ez zenutenok ere parez pare dituzue ateak zabalik, eta beharrezko formakuntza minimoa irratian eskaintzeko prest gaude.

Harremanetan jartzeko: harremanak.halabedi@gmail.com

Basoaren koloreak: basogintza eredua bidegurutzean

Azken aldian, euskal basoetan jazotako gaitzaz asko hitz egin da. Antza denez, Lecanosticta acicola onddoak eragindako gaixotasunak jota, pinuak hilzorian daude Euskal Herriko basoetan. Nahiz eta ondorio larrienak Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren, gure lurraldea ez da egoera honetatik kanpo geratu.

Arabako basogintzaren ahots ezberdinak bildu ditu Hala Bideok erreportaje honetan, egoera zehatz honetatik doan arazoa ezagutzeko eta basogintza ereduaz sakonean hausnartzeko. Zein izan da egoera hau eragin duen arazoa? Nola garatu da basogintza eredua Euskal Herriko herrialde ezberdinetan? Ba al dago alternatibarik?

‘Talka’ espazio feminista okupatua errealitate bihurtu da

24 ordu baino gehiago igaro dira emakume* talde batek, “sistemaren partetik jasan behar ditugun erasoetaz kezkaturik”, Gasteizko Zapatari kaleko 101. zenbakian kokatuta dagoen Álava-Velasco Jauregiaren okupazioa publiko egin zuenetik, TALKA izeneko proiektua sortzeko.

Dagoeneko errealitate bihurtu den espazio feminista honen okupazioaren eta lehen orduetako bizitzaren irudiak bildu ditu Hala Bideok. Gainera, ekimenaren nondik norakoak jaso ditugu, TALKAko ekintzailetako baten hitzetan.

  • Proiektu berri honen azken orduko nobedadeen berri izateko, klikatu hemen.
  • Jauregiaren historia bildu dugu hemen.

 

Montauk eta Izaki Gardenak, erraietako soinuen lekuko

Azken asteotan, bi talde gasteiztarrek diska berriak kaleratu dituzte, Erraia Diskoak zigilupean: Montauk-ek ‘Geruzak’ izeneko lana aurkeztu zuen urrian, eta azaroaren amaieran, Izaki Gardenak taldeak ‘Dena Oskol’ diska berria argitaratu du.

Nobedade hauek aitzaki hartuta, Montauk taldeko Beñat Goitia eta Izaki Gardenak-eko Jon Basaguren bildu ditugu Zuloa Irudian HalabeditaROCKeko edizio berri batean.

Bi belaunaldi ezberdinetako musikariak dira eta, azken aldian, elkarlanean aritu dira Erraia Diskoak zigilua sortzeko, beste kide batzuekin batera. Solasaldi interesgarri honetan, euren sorkuntza prozesuen inguruan aritu dira Goitia eta Basaguren. Kantaren sorreratik, taldearekin lantzera. Entsegu lokaletik, estudioan grabatzera. Eta diskaren ediziotik zuzeneko emanaldietara.

Aurki, lan berriak aurkezteko lehen kontzertuak eskeiniko dituzte biek. Montauk-en kasuan, abenduaren 23an Oihaneder Euskararen Etxean izango da, 360º-ko emanaldi batean. Eta Izaki Gardenak-en lan berria zuzenean entzuteko lehen geltokia Jimmy Jazz aretoa izango da, urtarrilaren 12an.

2018/2019 ikasturteko nobedadeei ongi etorri beroa eman die Hala Bedik, parrilla berria aurkeztuz

Gazte Bulkadak, Basati Irratia, Traumreise eta Piuke Ausart irratsaioak nobedadea izanik, Hala Bedik 34 irratsaio propioz osatutako 2018-2019 ikasturteko parrilla berria aurkeztuko zuen pasa den larunbatean. Hala Bedi Tabernak ere, egutegi kultural zabal bati hasiera eman zion, parrillada guzti horren abiapuntua izanik.

Ikasturte hasierarekin batera, Hala Bedi irratiak ikasturte berrirako dituen nobedadeen berri eman zuen larunbatean, azaroaren 17an, dagoeneko klasiko bihurtu den Parrillada Egunarekin. Gainera, Hala Bedi Tabernan egindako aurkezpenean, urtero legez, gonbidatuz betetako zuzeneko irratsaioa egin zen tabernatik bertatik eta hurbildu zirenentzako zizka-mizkak ez ziren falta.

2018-2019 ikasturteko programazio berrian, lau dira aipatzekoak:

  • Traumreise | Musika elektronikoari eskainitako irratsaioa. Larunbatero gaueko 23:00etatik 24:00etara entzungai, Hala Bedi Bat-en.
  • Basati Irratia | Drum’n’bass, dubstep eta gertuko musika zein rave eta underground kultura oinarri izango dituen irratsaioa. Gautxorien bafleak astinduko ditu larunbatero gaueko 1:00etik 3:00etara, Hala Bedi Bat-en.
  • Gazte Bulkadak | Gazteengandik gazteentzako egindako irratsaioa, Gazte Mugimenduen espresio ezberdinek lantzen dituzten gai zein proiektuak ezagutarazteko eta hausnarketak emateko tartea. Asteartero 19:00etan Hala Bedi Bat-en entzungai.
  • Piuke Ausart | Hego Ameriketako jatorrizko herrien eta, bereziki, Mapuche herriaren inguruko berriak landuko dituen irratsaioa. Igandero 14:00etatik 15:00etara entzungai Hala Bedi Bat-en.

Gainera, aurreko ikasturtearen erdialdera martxan jarri zen Poeta Madarikatuak irratsaioa, irakurzaleek irakurzaleentzat egindako saioa, ere entzungai izango da igandero 21:00etatik 22:00etara.

Aipatutako irratsaio hauek guztiak Hala Bediren kate elebidunean izango dira entzungai, Hala Bedi Bat-en (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan).

34 irratsaio propio izango ditu aurten Hala Bedik

Hala Bedi Bi-ri dagokionez, euskara hutsezko katea (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan), ikasturte honetan ere Araba Hizpide goizeroko magazinarekin aurrera jarraituko dute, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etik 10:00etara, aktualitateari eta inguruko albisteei goizeroko errepasoa egiteko. Horretaz gain, 21:00etan hasita, Arrosa Sareari esker gurean entzungai izango ditugun beste irrati batzuetako programak eskainiko dira egunero. Gainera, larunbat eta igandetan, 10:00etan, Alai Bedi umeen irratsaioa entzun ahal izango dute etxeko txikienek kurtso honetan ere.

Ohiko magazinetaz gain –Suelta la Olla, Zebrabidea eta Kantoia-, 34 irratsaio propio daude aurten Hala Bedi Bat-eko parrillan: 12 euskaraz izango dira, 21 gazteleraz eta bat galizieraz.

Tabernaren ikasturte berria

Hala Bedi Tabernan ere, hasiera eman diote 2018-2019 ikasturteari eta parrillada ere izan zen ekimen horietako bat. Hala ere, badaude beste hainbat ekintza, programazio kulturala betetzen dutenak: Erria aldizkariaren aurkezpena, kontzertuak, Bertxoko sariketa… Gainera, hilabetean behin Hala Bediko irratsaio ezberdin bat DJ gisa arituko da eta musika pintxatuko du tabernan. Lehenengoa, Basati irratsaioa izango da, azaroaren 24an.

  • 18, igandea (19:30): Mau Lee & The Kutxaratxas kontzertua (folk zikina, AldeZaharra-Errekaleor).
  • 22, osteguna (23:00): DJ Maripili.
  • 24, larunbata (23:59): DJ Boskebeat (Basati irratsaioa, Drum&Bass).
  • 27, asteartea (19:00): Erria aldizkariaren aurkezpena.
  • 29, osteguna (20:00): Bertxoko sariketaren finala + DJ Ous.

Halabeditarrak | Pikara Magazine y O No Será, tejiendo redes feministas en el espacio comunicativo

A raíz de la presentación del 6º Anuario de Pikara Magazine en Gasteiz, realizada la semana pasada en los locales de Hala Bedi, Hala Bideo ha reunido a Andrea Momoitio -de Pikara– y a Amaia Villanueva -del programa sobre feminismos de Hala Bedi, O No Será-. Ambos proyectos iniciaron una alianza gracias a la cual, entre otras cosas, O No Será también puede escucharse a través de la web de Pikara.

En esta nueva edición de Halabeditarrak, ambas periodistas charlan y reflexionan sobre sus respectivos proyectos, y también sobre medios, comunicación, feminismos, alianzas y ciberacoso machista, entre otros temas. En plena era digital, el feminismo continúa tejiendo redes en el espacio comunicativo.

“Presoen senide eta lagunen bizitza ezin da zortearen eskuetan utzi”

Azaroaren 3an aske gelditu zen Alfredo Remirez ‘Erre Harria’ amurrioarra, urtebetez espetxean egon ondoren. Berriro etxean dago, libre, eta aste honetan, Hala Bediko estudioetan izan da. Besteak beste, espetxealdia, sakabanaketa, adierazpen askatasuna eta euskal preso politikoen egoera izan ditu hizpide Araba Hizpide magazinean egindako elkarrizketan.

2015an atxilotu zuten Remirez, Armiarma operazioaren baitan, eta 2017an urte erdiko zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, sare sozialetan “terrorismoa goratzea” egotzita. Aurretik, 2009an, urtebeteko zigorra ezarria zuen, herriko jaietan preso baten panpina ateratzeagatik. Bi zigorrak aintzat hartu zuen Auzitegi Nazionalak Alfredo espetxeratzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies