Diru bilketa kanpaina abiatu du GEU Elkarteak, “Gasteizen euskarak aurrera jarrai dezan”
Covid-19ak sortutako egoerak GEU Eelkartearen hainbat ekintza eta diru iturri bertan behera utzi ditu, tartean, Gasteizko jaietan kudeatutako txosna. Hutsune horri aurre egiteko eta urtean zehar euskara sustatzeko ekimenak finantzatu ahal izateko “crowdfunding” kanpaina abiatu dute.