Mati Iturralde: “Osasungintza publikoan dauden arazoak konpondu gabe, merkatu pribatuan beste ate bat irekitzen dabiltza”
Ehunka pertsonek Gasteiz, Donostia eta Bilboko kaleak hartu zituzten otsailaren 1ean, pasa den larunbatean, osasungintza publikoaren alde, egiazko konponbide estrukturalak eskatzeko. Aurpegi eta diskurtso berriak dira nagusi osasungintza sailean. Diskurtso berri honen aurrean baina, behin egonezina onartuta, “non kokatzen dituzte agintariek egonezin hauek? Zer aterabide planteatzen dute?” Hauek dira Mati Iturralde mediku ohiaren arabera, larritzekoak diren galdera nagusiak.
