Ixone (Etxebizitza Sindikatu Sozialista): “Moratoriaren dekretuak berak dio familia hauek ezin direla etxetik kanporatu “
Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du Gasteizko Udalak hiru familia etxegabetu nahi dituela. Alde Zaharrean bizi dira familiak eta adin txikiko seme-alabak dituzte. Udalaren “hipokrisia” salatu, eta etxegabetzeak bertan behera uzteko exijitu dute.
