arabera | Teresa Ruiz de Arbulo Ugalde
Una vida marcada por las políticas de dispersión y el sacrificio que conllevan los innumerables viajes por todo el estado español y sus cárceles.
Gehiago…
Gehiago…
Una vida marcada por las políticas de dispersión y el sacrificio que conllevan los innumerables viajes por todo el estado español y sus cárceles.
Astelehenean gertatu zen, 16 urteko Aimarrek patinete elektrikoaren gainean zebrabidea igaro zuela egotzita. Gasteizko udaltzainek geratzeko agindu zioten eta gaztea ihes egiten saiatu zen. Zenbait minutuko jazarpena eragin zuen Zabalgana auzoan, baina azkenean harrapatu zuten. Atxilotzeko unean, gaztea jada entregatu zenean, lurrera bota, belaunekin eta ukabilekin kolpatu zuten eta gazteari sudurra hautsi zioten. Udaltzainek familiari esan zioten erori egin zela. Bideoz grabatu zuen auzokide batek, ordea, eta han ez da halakorik ikusten. Familiak salaketa jarri du epaitegian. Gasteizko Udaltzaingoak ARGIAri adierazi dio “ezin dutela ezer esan”.
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, milaka pertsona mobilizatu dira Araban. Martxoaren 8a abiapuntutzat hartuta, zaintza eskubide unibertsalaren aldeko greba orokorrerako prozesua martxan jarri du Mugimendu Feministak.
Mugimendu feministak eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta ekitaldiak izan dira Arabako eskualdeetan, herrietan, hiriburuan eta auzoetan; eta martxoan zehar ere askotariko jarduerak izango dira.
Gaurko eguna abiapuntutzat hartuta, zaintza eskubidearen aldeko greba orokor baterako prozesua martxan jarri du Mugimendu Feministak
Martxoaren 8 honetan Bilbon egindako prentsaurrekotik eman dituzte Denon Bizitzak Erdigunean prozesuari buruzko zehaztapenak. Urrats ezberdinen artean jarri dute greba orokorrarena. Gaurtik aurrera, aliantzak eta proposamenak bateratu nahi ditu herri mugimenduekin eta eragile sozio sindikalekin, hortik “aldarrikapen agenda bat sortzeko”.
Salhaketa elkarteak mobilizazioa egin du Gasteizen, Zaballako kartzelan gertatutako azken heriotza salatzeko. Presoaren senideek jakitera eman dute gorpua Aljeriara eramateko baimenaren zain daudela eta auziaren prozeduran aurkeztuko direla.
Asteazken honetan, martxoaren 8an, mobilizazioak eta bestelako ekitaldiak antolatu ditu mugimendu feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Arabako herrietan, hiriburuan eta auzoetan.
-Estreno viernes 10 de Marzo-
Lodifobiaren aurkako eguna ospatu zuten larunbatean, Ezin Kabitu taldeak berak antolatuta, gizentasunak sortzen duen aurkakotasuna arbuiatu eta pertsona lodiek urteetan jasan dituzten zapalkuntzei «planto» egiteko asmoz. Iaz ekin zioten lodifobiaren aurkako aktibismoa sustatu eta saretzeari, eta orduan proposatu zuten eguna antolatzea.
Euskal Eskola Publikoaren aldeko Gasteizko Plataformako kideek salaketa-prozesio egin zuten larunbatean, ikasleak doktrinatzen jarraitu dezaten eliza katolikoaren menpe dauden ikastetxeek diru publiko gehiago jasoko dutela salatzeko. Ekintza honekin, Hezkuntza Akordioaren sinatzaileak diren EAJ, PSE, EHBildu eta Elkarrekin Podemos alderdi politikoei adierazi nahi diete hartu duten erabakiarekiko erabateko desadostasuna.
Hainbat lagun identifikatu zituzten kalez jantzitako Ertzainek eta bi atxilotu. Desordena publikoak eta agintarien kontrako erasoa egotzi dizkiete.
Identifikatu ugari izan dira, gainera. Gazte Blokeak mobilizazioa egingo du atxiloketak salatzeko, martxoaren 4an 13:00etan.
Milaka pertsona mobilizatu dira “Bizi-baldintzen suntsiketaren aurka”, martxoaren 3ko sarraskiaren omenez sindikatuek eta biktimen elkarteak deitutako manifestazioan.