Israel rechaza la libertad condicional para Juani Rishmawi, trabajadora humanitaria en Palestina y colaboradora de Hala Bedi

El pasado 17 de noviembre un Tribunal militar la sentenció a 13 meses de prisión y 14.000 euros de multa tras aceptar un acuerdo de culpabilidad para rebajar la pena. La defensa solicitó entonces la libertad condicional.

Memoria Gara organiza la jornada “El 11 a las 11” para seguir avanzando en la creación de un espacio de memoria en la Iglesia de San Francisco de Asis

El objetivo del encuentro es realizar “un ejercicio colectivo e interdisciplinar sobre el terreno” y contará con la participación de personas con experiencias en diferentes ámbitos de conocimiento.

Ehiza dorreen aurkako sabotaia ekintzak egin dituzte Araban eta Euskal Herri osoan

Animalen Askapenerako Fronteak bere gain hartu ditu ekintzak.

“Kafe Expreso” irratsaioa jaio da, “espetxeetako harresiak zulatzeko”

Abenduaren 30ean egingo dute Kafe expreso irratsaioaren lehenengo saio berezia, Hala Bedi Tabernatik zuzenean. Aurrerantzean, ostegunero entzun ahalko da uhinetan. Hego Euskal Herriko kartzela guztietara heltzea da helburua, preso eta kalean daudenen artean sentipenak, sormen lanak, eskaerak zein mezuak elkarbanatzeko.

Araba Bizirikek protesta egin du Legebiltzarrean, Tapia Legearen aurka

EAJ-ri egotzi diote “maltzurki” aldatu nahi duela EAEko Lurralde Antolakuntzaren Legea, Goi Mailako Interes Publikoko Proiektuen figura baliatuz horretarako. Legea aldatuz gero, Eusko Jaurlaritzak eskumen osoa izango luke proiektuak onartzeko, tokiko administrazioen iritziak kontuan hartu gabe.

23 personas se encuentran en riesgo de ser desahuciadas en Gasteiz

El Sindicato de Vivienda de Gasteiz ha dado a conocer que 23 personas se encuentran en peligro inminente de ser desahuciadas. Se trata de 5 familias que viven en alojamientos dotacionales de Alokabide en Portal de Arriaga y 16 inquilinos de un hostal privado situado en la calle Barrancal del Casco Viejo.

Glovoko riderren lana aitortzeko lehen epaiketa Araban

Gasteizko Justizia Jauregian ospatu da Glovoko riderren lana aitortzeko Arabako lehen epaiketa kolektiboa. Langileei “babesa eta elkartasuna” adierazteko elkarretaratzea egin dute LAB eta ELA sindikatuek.

Hegoaldeko auzokideek, auzo elkarteek eta ikastetxeek 300 bat alegazio-idazki aurkeztu dituzte Jauregilanda kalean gasolindegi bat jartzeko proiektuaren aurka

Red de Gasolineras de Levante SL enpresak jarduera lizentzia eskatu du tabernarik edo jatetxerik gabeko zerbitzugune bat jartzeko Jauregilanda kalean, Iturritxutik sartuta. Bizilagunen ustez “egoera larriagotuko du” eta arriskuan jarriko du auzokideen osasuna.

4.220 euroko isuna ezarri diote Aiaraldeko Ernairi Tubacexeko lan heriotzak salatzeagatik

Diru hori jada lortu dutela nabarmendu dute gazte antolakundeko kideek, azken hilabeteetan abiatutako elkartasun dinamikari esker.

[ARGAZKI GALERIA] Mobilizazioak egin dituzte sindikatuek lan eta pentsio erreformen aurka

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian gaur goizean, bizitza duinen alde eta lan eta pentsio erreformen aurka. Gasteizen, Agurainen, Laudion eta Oionen ehunka lagun atera dira kalera. Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte hiri, herri eta auzoetan, herri mugimenduko eragileekin batera.

HALA BIDEO | SANTI COBOS: “Txori urdina, kaiolan bai, baina txoria”

Santi Cobosen bizitza eta espetxeari buruzko liburua aurkeztu zuten larunbat goizean, Hala Bedi irratian.

Gizonezko bat atxilotu zuten igandean, bikotekideari eraso egiteagatik

Atxilotu bat izan da asteburuan Gasteizen indarkeria matxistagatik.

“Jarraipen zabala” izan du Altan Bernedoko greba mugagabearen lehen egunak

KPIaren igoerak jaso eta lanaldiari eutsiko dion enpresa hitzarmena lortu nahi du Altan Bernedoko enpresa batzordeak. Hori dela eta, gaur hasi dute greba mugagabea, eta “jarraipen zabala” izan du.

Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Gasteizko Udalari

Atzo, azaroaren 26an, jarri zituzten martxan gabonetako argiak eta 42 egunez egongo dira piztuta. Eguzkik “energia xahutzea” egotzi dio Udalari, argindarraren prezioak “familia asko zeharo ikaratuta” dituenean.

Archives by Month:

Archives by Subject: