«Konponbidea ez da osasun zentroetan asistentziari murrizketak ezartzea, baizik eta giza-baliabideak eta azpiegiturak areagotzea»
Babes handia izan dute atzo, abenduak 22, Arabako Osasun Zentroetan egindako mobilizazioek, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutakoak. Lehen ere hilzorian zegoen Lehen Mailako Arreta lan-karga jasangaitzagatik, eta pandemiaren kudeaketak okertu egin du egoera: «arazoak egiturazkoak dira, egungo osasun-krisia baino askoz sakonagoak eta zaharragoak», salatu dute.