Eusko Jaurlaritza zigortu dute 2016ko kaleratze batean “Mozal Legea” aplikatzeagatik
Epaimahai batek baligabetu egin ditu Ertzaintzak 2016an Kaleratzeak Stop Araba plataformako sei kideri ezarritako “Mozal Legea”. Plataformak auzitara eraman zuen Eusko Jaurlaritza eta aste honetan ebatzi da epaia. Ertzaintzak, 2016ko kaleratze hartan, zabaldutako sei espedienteetatik bost artxibatuta zeuden, dagoeneko, irregulartasunen ondorioz.
