“Rapa euskaraz egitea euskara kalera itzultzea da”
Ningra da bere izen artistikoa. Raplaria da eta atera berri du Hazia bere lehen bideoklipa, Enbor taldearen eskutik. Kontzerturen batean ikusten baduzue, mundua bide onetik doan seinale.
Gehiago…
Gehiago…
Ningra da bere izen artistikoa. Raplaria da eta atera berri du Hazia bere lehen bideoklipa, Enbor taldearen eskutik. Kontzerturen batean ikusten baduzue, mundua bide onetik doan seinale.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte bihar, azaroak 28, CAF enpresak Israelentzako eraiki behar duen tren proiektuaren aurka. Trenak Israelek okupatutako Palestinan ezarritako legez kanpoko koloniak Jerusalemgo hirigunearekin lotuko ditu. Gasteizen Bilbo Plazan mobilizatuko dira, eguerdiko 12:30etan.
Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo dute elkarretaratzea, goizeko hamarretan.
Mobilizazioak berehala martxan jarri dituzte Aernnovako langileek; ehun kaleratze iragarri ditu enpresak, eta denbora kontra dute.
Lan heriotzen odolusteak ez du etenik Euskal Herrian. Arabako errepideetan azken astean bi garraiolari hil direla salatu du LAB sindikatuak. Gutxienez 63 dira 2020an Euskal Herrian lanean hildako beharginak; gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du datorren azaroaren 30erako.
Ikasle Abertzaleakek indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren testuinguruan hitzaldia antolatu behar zuen Ekialde II ikastetxean.
Beste urte batez kaleak hartu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren baitan. Iparralde gizarte etxetik abiatu zen ehunka emakume elkartu zituen eguneko manifestazio nagusia.
Indarkeria sexitaren aurkako nazioarteko egunaren baitan mobilizazio ugari antolatu ditu mugimendu feministak. Pandemiak egoerak baldintzatuta bada ere biolentzia heteropatriarkalaren aurkako aldarriek hartu dituzte Arabako kaleak.
Mobilizazio asteburua antolatu du Sarek azaroaren 20, 21 eta 22an. Arabako herri eta eskualde ugaritan burutu dira Euskal Presoen etxeratzearen aldeko ekimenak. Gasteizen milaka lagunek parte hartu zuten hiriko kaleak zeharkatu zituen mobilizazioan, “Euskal preso eta iheslarien etxerako bidean urrtas berriak emanez”.
2019ko azaroaren 27an Judimendi auzoko SUmendi espaziora gerturatu zen Ertzaintza ateko zerraila aldatzeko asmoz. Larunbatean, bizikleta martxa batekin salatuko dute duela urtebete jasandako erasoa, SUmendi “auzotik eta azuoarentzat” eraikitako espazioa dela aldarrikatuz.
Elkartasun argazkia egiteko deialdia egin dute, astelehenetan, azaroaren 30ean, 19:00etan Matxete plazan.
Sahararen autodeterminazio erreferenduma aldarrikatu dute ehunka lagunek asteburuan Arabako herri eta eskualdeetan. Marokoko Erresumak, azaroaren 13an hautsi zuen 1991eko Bake Akordioa, Guerguerateko mugan protestan ari ziren ekintzaile sahararren aurka militarrak bidali ostean. Geroztik, gerra egoera ezarri du Fronte Polisarioak.
Gaur goizean kereila bat aurkeztu dugu Hala Bediko kideok, Arabako Justizia Jauregian, TALKA espazio feministako desalojoan kazteari baten lana oztopatu zuen polizia agentearen aurka. Hala Beditik informatzen, poliziaren gehiegikerien irudiak zabaltzen eta eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu Hala Bedin, herritar ororen eskubidea baita.
Sahararen autodeterminazio erreferenduma aldarrikatu dute ehunka lagunek asteburuan Arabako herri eta eskualdeetan. Marokoko Erresumak, azaroaren 13an hautsi zuen 1991eko Bake Akordioa, Guerguerateko mugan protestan ari ziren ekintzaile sahararren aurka militarrak bidali ostean. Geroztik, gerra egoera ezarri du Fronte Polisarioak