Hala Bedi urak hartu zuenekoa
Maiatzaren 24ko igande gauean, denok etxean lasai geunden bitartean, gure irratiak bere kabuz erabaki zuen igerileku moderno bat izateko unea zela. Hodi bat hondatu zen, eta gaueko isiltasuna aprobetxatuz, urak Hala Bedi bere egin zuen. Inork ez zuen ezer entzun, inork ez zuen ezer ikusi. Horren emaitza? Astelehen goizean lanera iritsi ginenean ikusitakoa: gure estudioak igerileku bihurtuta.
Irratiko sarreran dagoen aldapatxoa bajatu eta txop txop entzun zen. Lurra urez beteta zegoen, erredakzioko ordenagailuak urpekaritza egiten, gabonetan ipini genuen egurrezko “tarima flotante” berria benetan flotatzen, eta gure estudioak tamaina ezberdinetako igerileku bihurtuta, akaso hauetako batean hidromasajerako aukera egongo da… tira, lehortzen zeuden landareak ez dira kexatuko behintzat.
Hasierako harriduraren ostean, laguntza deitu behar izan genuen. Udaltzaingoak etorri ziren lehenak baina askotarako balio ez dutela erakutsi eta laster egin zuten hanka irratitik.
Beranduxeago etorri ziren suhiltzaileak eta eskerrak hauek bestelako jarrera bat erakutsi zutela. Jolasteko gogoa ekarri eta igerilekura sartu ziren asko pentsatu gabe. Mangerak eta bonbak hartu eta orduak pasa zituzten gure lokala lehortzeko ahaleginak egiten. Lurra lehortzeko tresna bat ere utzi ziguten joan zirenean. Egunen batean itzuliko dizuegulakoan gaude, eskerrik asko ekipo! Suhiltzaileek ahal zuten guztia egin eta gero alde egin zuten. Bertan geratu ginen gu, bainujantzia soinean, fregona eskuan eta tresna elektronikoak lehortzeko tenderetea prestatzen.
Egoera honetan ulertuko duzue gure erritmoak nabarmen egin duela behera, barne tramite ugari daude orain egiteko eta lanerako ordenagailu gabe gaude. Itsasontzia urez betetzen ari bada ere, ezbehar guztien aurka nabigatzen jarraituko dugu, urteetan egin dugun bezala. Aukera ona da gogorarazteko Halabelarri egin zaitezketela irratia babesteko info@halabedi.eus emailera idatziz. Mila esker gure aldamenean egoteagatik eta beroa izanez gero etor zaitezkete Hala Bediko igerilekura zuen burua freskatzera!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
