Grebara jo dute soinu teknikariek
EAEko ikuskizun eta ekitaldietako langileek grebara jo dute gaur, lan baldintza duinak eskatzeko. Gasteizen, 18:00etan mobilizatuko dira, Batbatean jaialdiaren hasieran.
Gehiago…
Gehiago…
EAEko ikuskizun eta ekitaldietako langileek grebara jo dute gaur, lan baldintza duinak eskatzeko. Gasteizen, 18:00etan mobilizatuko dira, Batbatean jaialdiaren hasieran.
Errekaleorrek atzo pairatutako eraso polizial larria eta kale egoeran dauden pertsonak proiektuari azpiak jateko instrumentalizatu izana salatu du.
GKS-k eta Etxebizitza Sindikatuak seigarren urtez jarraian Gasteizko Txosnetatik kanpo utzi dituztela salatu dute, eta egoera hau Ezker Abertzaleak Mugimendu Sozialistako eragileen aurka aplikatzen duen beto politikoaren ondorio dela azaldu dute.
Errekaleor denuncia la grave agresión policial sufrida ayer y señala la instrumentalización de personas en situación de calle con la intención de minar el proyecto.
Aurreko asteburuko gertakariak, eta poliziak Alde Zaharrean duen presentzia “itogarria” salatzeko, “Kutxipasa zaratatsua” antolatu du Gasteizko Gaztetxeak ostegun honetarako. Hala Bedi Tabernatik abiatuko da, 19:30etan.
Larunbat goizaldean Ertzaintzak esku hartu zuen bi herritarren arteko liskar batean, Gasteizko Alde Zaharrean. Hala Bedik eta Gasteizko Gaztetxeak zabaldu dituzten bideoetan ikusi daitekeenez, kalez jantzitako polizietako batek pistolarekin destatu zuen herritarretako bat, eta ertzain uniformatuek lekukoen aurka egin zuten. ARGIAk bertan izan zen herritar baten testigantza jaso du.
Un policía de paisano encañonó a un joven ayer por la noche en el Casco Viejo. La desproporcionada intervención policial ha sido denunciada por testigos y el Gaztetxe.
Ostegun goizerako zegoen deituta Tubos Reunidoseko grebaren jarraipena bozkatzeko bilera Amurrioko lantegian. Galdeketaren antolatzaileek eta batzarrera sartu diren langileek Ertzaintzaren babesa izan dute eta zain zituzten piketeak; grebalarien ustez, batzarra “zuzendaritzaren maniobra” da. 232 langilek bozkatu dute grebaren aurka, 889 behargin ditu enpresak.
Lana eta familia bateragarri egiteagatik lanaldia murrizten duten langileei antzinatasun plusaren eta garapen profesionalaren osagarriaren ehuneko ehun jasotzeko eskubidea onartu du Gasteizko auzitegi baten epai batek.
Alquiler Seguro enpresak 500 etxebizitza inguru ditu Hego Euskal Herrian, horietako 275 inguru Gasteizen. LABek salatu du enpresa horrek sistematikoki legezkoak ez diren praktikak burutzen dituela eta alokairu grebaren kanpaina betean maizter brigadak antolatu dituzte.
2025eko ekainean Gasteizko Alde Zaharreko Korda espazioa indarkeriaz desalojatu zuten. 2026ko martxoaren 17an, Greba Orokorraren egunean, Korda defendatu zutenen kontrako isunak iritsi ziren, mozal legean oinarrituta 7.000 euro baina gehiagokoak.
Ziegako leihotik hainbat aldarri politiko kentzeari uko egiteagatik isolamenduan sartu dute. Protesta modura, Bilbaok gose eta komunikazio greba abiatu ditu.
Ostiralean bulotzat eta albiste faltsutzat jo zuten albistea, baina gero jaso dute deialdiaren berri. Iturri sindikalek multinazionalaren zuzendaritzako maniobratzat jo dute eta iragarri dute ez duela inolako eraginik izango greban.