Gasteizko Txosnak 2026
Gasteizko Txosnetako egitarau osoa aurkeztu dute. Aurten 45 ikuskizun baino gehiago izango dira txosnagunean.
Gasteizko Jaiak hasteko bi hilabeteren faltan, Gasteizko Txosnek bere egitaraua aurkeztu dute. Aurten, txosnaguneak abuztuaren 4tik 9ra irekiko ditu bere ateak, eta azkenengo lau urteetan bezala Entxosnatu, etorri gugana! Izango da lelo nagusia.
Aurten 45 kontzertu edo ikuskizun inguru izango dira txosnagunean. Gaurkoan, eszenatoki nagusian, Entxosnatu Karpan eta Gazte Karpan izango direnak iragarri dituzte, eta datozen asteetan egingo dituzte publiko gainontzekoak. Oholtza gainean egongo dira Maruxak, Naxker, Sedientos de Cumbia, Izaki Gardenak eta Skabidean, besteak beste.
Aurten ere, Hala Bedik txosna izango du Gasteizko Jaietan. Horretaz gain, ekainaren 18tik 23ra Judimendiko txosnagunean egongo gara.
Gasteizko Txosnetako 2026ko programazioa:
ABUZTUAK 4 ASTEARTEA:
Ezta Ilen, Estoldetan, Fito Skins, Akerbeltz, DJ Bloody Blossom eta DJ Reibax.
ABUZTUAK 5 ASTEAZKENA (Etxera! eguna):
Chocolate Remix, Arranbe, Maruxak, DJ Izenordainak eta Radio Patio.
ABUZTUAK 6 OSTEGUNA (Ikasle eguna):
Irten-Bide, Matah, Fatal, Ganibet, Süne, DJ Rosa Mari eta DJ Lobak.
ABUZTUAK 7 OSTIRALA (Gazte eguna):
The Lio, Attürri, Maskak, Naxker, Sedientos de Cumbia, Elena Baker, DJ Zirtzart eta Beltranz.
ABUZTUAK 8 LARUNBATA (Egun Feminista):
Zinez, Bele Raven, Izaki Gardenak, No Limits, Leihotikan, DJ Pomeranian eta DJ M.ravarino.
ABUZTUAK 9 IGANDEA (Egun internazionalista):
Sashagurrupachikuda, Les Testaruredes, Indabe, Skabidean, DJ Manbu eta DJ Suqlent.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
