Glovorentzat lanean aritu naiz Gasteizen
2015ean sortu zen Glovo. Garraio enpresa bat da. Haren berezitasuna da edozein motatako gauzak ordubete baino lehenago banatzen dituztela bizikletaz nagusiki mugitzen diren langileek. Hasiera-hasieratik mundu osoan barreiatzeari ekin dio, eta hain azkarra izan da hedapena ezen oraindik ezin izan dugun behar bezala aztertu gure bizitzetan izan duen eragina. Barrutik ezagutu nahi nuen fenomeno berri hau eta horregatik hainbat hilabetez Glovorentzat Gasteizen lan egitea erabaki nuen. Bizi izandakoa jaso dut ondorengo orrietan.