Vibora: “Aurten buru-belarri egon gara abesti berriak egiten eta Europako gira antolatzen”
PENA splita argitaratu du Vibora talde gasteiztarrak, eta aurkezpen bira hasiko dute laster.
Gehiago…
Gehiago…
PENA splita argitaratu du Vibora talde gasteiztarrak, eta aurkezpen bira hasiko dute laster.
Hogei urte bete ditu aurten ZAPateneok, Gasteizko Zapatagile kaleko ateneoak. Urteurrena aitzakia, espazioaren sorrerari, ibilbideari, funtzioei eta filosofiari buruz mintzatu dira hainbat kide.
Batzarra egin zuten Aramaion Statkraft enpresak Itsaraz proiektuari buruz azalpenak emateko. Aurretik, elkarretaratzea egin zuten zenbait lagunek kanpoaldean Arabako Mendiak Aske plataformak deituta.
Izen-ematea bultzatzeko ekitaldiz beteriko hainbat asteren ostean, Euskaraldiari hasiera emateko jaialdia antolatu dute ostegun honetan, azaroaren 17an, Jimmy Jazz aretoan eta, ondoren, Hala Bedi Tabernan. Eta, jakina, ez ahaztu zure txapa jasotzea!
Erribera Beherea Bizirik elkarteak gardentasuna eskatu die EEEri eta Erriberabeitiko Udaleko gobernu taldeari, Ekiluz merkaturatzailearen egindako kontratuen harira herritarren eskakizunen aurrean.
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak jakitera eman du Alde Zaharreko etxebizitza bat Blackstone putre funtsak “berehala” desalojatzeko arriskuan dagoela, urteetan hutsik egon eta alternatibarik ez zuten pertsonek okupatu eta birgaitu ostean.
Gasteizko Udalak adimen artifizialarekin funtzionatuko duten bideobigilantzia kamarak instalatuko ditu. Eskubide politikoen aurkako erasoak eta kontrol soziala salatzeko, egitaraua antolatu du Gasteizko GKSk azaroan eta fanzine kolaboratibo batean parte hartzeko deia ere luzatu du kolektiboak.