Zaldibarko zabortegiko hondakinak Gasteizera ekartzeko aukera mahai-gainean

Gasteizko Udala prest agertu da Zaldibarko hondakin “ez arriskutsuak” Gardelegiko zabortegian hartzeko. Urte luzez lindanoa metatu da Gardelegin eta hainbatetan isurketak gertatu dira Zadorra ibaira.

HALA BIDEO | ‘Tortura, zauri irekia’

Otsailaren 13a, Torturaren Aurkako Eguna da gaur. Honen harira, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak torturatutako belaunaldi ezberdinetako lau arabarren testigantzak bildu zituen Hala Bideok 2018ko erreportaje honetan: Marina Sagastizabal, Xabier Izaga, Txiki Donnay eta Susana Atxaerandio. Horiekin batera, Ixone Legorburu psikologoak ere parte hartu zuen erreportajean. Erreportajea sei hizkuntzatara azpititulatua izan da: Euskara, Gaztelania, Katalana, Galegoa, Italiera eta Ingelesa

Denuncian al Ayuntamiento de Gasteiz por un delito de coacción contra las vecinas de Olarizu

La denunciante asegura que el Ayuntamiento de Gasteiz está realizando “mobbing inmobiliario” con el objetivo de que abandone su vivienda, a pesar de que varias sentencias judiciales dicten lo contrario. Denuncian que los cortes en el suministro de luz, agua y alumbrado público afectan especialmente a los menores que viven en el barrio.

TUVISAk langile baten greba eskubidea urratu zuen urtarrilaren 30ean

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean TUVISAk kudeatzen duen Santa Barbara parkingeko langile bati greba eskubidea urratu izana salatu du ESK sindikatuak.

Klase batasuna aldarrikatuko dute martxoaren 3an eta 8an

“Elkartasunetik klase batasunera” dinamika jarri dute martxan hainbat gaztek martxoaren 3aren eta 8aren atarian. 10 eguneko dinamika izango da otsailaren 28tik abiatuta.

Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa auzitan

“Causa Especial 20907 / 2017” dokumentalaren proiekzioa antolatu du otsailaren 14erako CDR Gasteizek, Joseba Azkarragaren, Jaume Rouresen eta Andreu Van Den Eynde Oriol Junquerasen eta Raul Romevaren abokatuaren parte hartzearekin

Gasteiz infernu bilakatuko dute otsailaren 22an hiriko gune autogestionatuek

Gasteizko proiektu autogestionatuek egitarau bateratua osatu dute inauterietarako: deabruz mozorrotu eta “kapitalaren hiria” infernu bilakatuko dute otsailaren 22an. Egunaren nondik norakoak eta mozorroak egiteko hitzorduak egin dituzte publiko dagoeneko.

Lanuzteekin jarraituko dute aste honetan zehar Laminaciones Arregui enpresan

“Enpleguaren defentsan” aurreko aste bukaeran abiatutako lanuzteei segida emango diete aste honetan zehar Laminaciones Arreguiko langileek. Plantilla murrizteko neurriak geldiarazi nahi dituzte horrela.

“Gora Judimendi!” dinamika aurkeztu zuen atzo Judimendiko Gazte Asanbladak

Judimendiko Gazte Asanbladak 20 urte betetzen ditu aurten eta auzoaren alde lanean jarraitzeko helburuarekin “Gora Judimendi!” dinamika jarri du martxan. Diagnostiko bat abiatuko dute auzokide eta eragileekin Judimendiko gabeziei aurre egiteko.

Gasteizko Herri Unibertsitateko egitaraua aurkeztu dute

Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.

Lakuan manifestatu ziren atzo EHU eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako garbitzaileak

Negoziazio mailaren de desblokeatzea eskatu zieten patronalari eta Eusko Jaurlaritzari atzo Lakuan elkartutako EHU eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako 300 garbitzailek. Unibertsitateko ikasleen babesa ere jaso dute.

Alfredo de Miguel: hiru soldata igoera eta karguz goratua auzia hasiz geroztik

Ustelekeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandianok bi elkarte publikotan jarraitzen dute lanean: Hazin eta Miñanoko Parke Teknologikoan. De Miguelek, gainera, hiru soldata igoera eta karguz goratze bat izan ditu auzia hasiz geroztik.

Mozal legea aplikatzeagatik Kaleratzeak Stop-ek Jaurlaritzaren aurka jarritako salaketa epaiaren zain geratu da.

Eusko Jaurlaritza auzitara eraman zuen Kaleratzeak Stop Arabak plataformako sei kideri mozal legea aplikatzeagatik. Atzo ospatu zen hori ebazteko epaiketa eta epaiaren zain geratu dira. Etxegabetzeen aurkako plataformak elkarretaratzea egin zuen Justizia Jauregiaren aurrean.

Elkarretaratzea egin zuten atzo Arabako erresidentzietako langileek

Erresidentzia pribatuetako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Probintzia Plazan sektoreak bizi duen prekarizazioa salatzeko. Lan baldintza txarrek erresidentziako erabiltzaileek jasotzen duten zaintza kaltetzen dutela adierazi zuten.

Archives by Month:

Archives by Subject: