Hala Bedi Rock jaialdia 2025eko maiatzaren 31n itzuliko da Gasteizko Gaztetxera
Gasteizko muinoko etxea berriz ere musikaz beteko da datorren larunbatean. Hala Bedi Rock jaialdiaren edizio berria 2025eko maiatzaren 31n ospatuko da Gaztetxean, eta bertan Arabako eszenako sei talde igoko dira oholtzara: Domeka, Belaño, Buridan, Humane, Mehatxu eta Birkit.
