Urkabustaizek landa-eremura egokituko den egoitza eskatzen du
Dependentzia-gradu ezberdinak jasoko dituena, eta pertsona nagusien zahartze duina ahalbidetuko duten beste zerbitzu batzuekin, hala nola jantokia.
Babes handia lortu du udalerrian eskaera hori babesteko burutu den sinadura-bilketak: 1470 biztanleko herria izanik, dagoeneko 482 sinadura bildu dira, adinez nagusiak diren biztanleen artean. Parte hartzea erabatekoa izan da (% 90etik gora) herri txikietan. Agian, bertan bizi direlako adineko pertsona ugari, asko bakarrik, eta hirira joateko zailtasunez.
Datozen egunetan Urkabustaizko Nagusien Plataforma harremanetan jarriko da Aldundiko arduradunekin, udalarekin eta Batzar Nagusietako taldeekin, bere eskaera helarazteko.
2023ko urtarrilean Izarrako Zabalbide egoitza txikia (14 plaza) itxi zenean, eta erabiltzaileak urrundu zituztenean, haserrea eta kezka sortu zen biztanleen artean, herrian ez baitago inolako zerbitzurik adinekoentzat.
Beste herri askotan gertatzen da arazo hau, herrietako pertsona nagusiak larriki diskriminatuak daude hirietako biztanleekiko. Gazteak kanpora joaten dira eta herrietan jende zaharra geratzen da, baina bizitzaren azken unean urruneko egoitza handietara bidaltzen dituzte, zaintza negozio bihurtzen ari diren agintarien plangintzari jarraituz.
2024ko otsailean bilera egin zen Urkabustaizko Nagusien Taldeak eta Osasun Publikoaren aldeko Plataformak eskatuta, Aldundiko Gorka Urtaranekin eta Xabier Alvarez de Arkaya alkatearekin, diskriminazio egoera salatzeko eta konponbideak eskatzeko. Bertan, Urtaran jaunak indarrean dagoen araudiaren mugak aipatu zituen erantzun eza justifikatzeko, eta bestalde, biztanleen iritzia ezagutzearen beharra azpimarratu zuen.
Hartara, 70 urtetik gorakoen artean udalak burututako inkestaren emaitzetan egoitzaren beharra nabarmendu zen, eta horrekin batera, eguneko zentroa eta egoera zaurgarrian bizi diren pertsona nagusientzako bazkari zerbitzua.
Gaurko zaintza-araudiak ez die erantzuten landa-eremuko herrietako beharrei, hortxe da arazoaren koska, hirietarako eginak baitira. Horrela, herrietako biztanleak dependentzia mailagatik egoera zaurgarrienean daudenean kanpoko egoitzetara bidaliz zigortzen dira, bere ingurunetik eta familiarengandik urrunduz.
Urkabustaizko Nagusien Plataformak sinadura bilketa honekin arduradun politikoei zera eskatzen diegu, hasi daitezela lanean herrietarako egokia izango den “egoitza mistoa” diseinatu eta gauzatzeko, mendetasun egoeran dauden pertsonak zainduz, eta egoera zaurgarrian dauden adinekoei ere zerbitzuak eskainiz.
Herrietan bizi eta era duinean zahartzeko eskubidea ez dadila kanpainetarako eslogan hutsa izan, zaharrok ezin gaituzte talde itxietan sailkatu, batzuk Aldundiarenak, besteak udalarenak, eta 2. mendetasun-mailara iristean, lagunengandik, familiagandik eta ingurunetik urrundu, ezinduen egoitzetara eramateko. Hori da gaur Kanpetzun, Espejon, Araian… gertatzen ari dena: zaurgarrienak etxebizitza komunitariotik botatzen dira, urruneko egoitzetara bidaltzeko.
Zaindua izatea eskubidea da, ez negozio-gaia, eta arauak egokitu behar dira egoerara, ez egoerak arauetara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
