Arabako Foru Aldundiak aurretiko baimena eman dio Larragorriko zentral eolikoari
Eusko Jaurlaritzak martxoan emandako pausuei jarraiki, Arabako Foru Aldundiko Deskarbonizazio zuzendariak aurretiko baimena eman dio Green Capital Energy enpresak Larragorri mendian eraiki nahi duen zentral eolikoari. Laudio, Amurrioko eta Orozkoko Udalek izango dute orain azken hitza.

Pasa den martxoan eman zion baimena Eusko Jaurlaritzak Orozko, Laudio eta Amurrion, Green Capital Energy enpresak martxan jarri nahi duen Larragorriko zentral eolikoari. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Mikel Jauregiren zuzendaritzapean, eman zion baiezkoa Larragorriko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren deklarazioari.
Uztailaren 2an, Jaurlaritzaren erabaki berbera hartu zuen Arabako Foru Aldundiak. Aurretiko baimena emanez, Foru erakundeak Green Capital Energy enpresaren neurri guztiak onartu, eta herritarrek aurkeztutako alegazio guztiak baztertu ditu.
Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak salatu duenez, Larragorriko zentral eolikoak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO) biltzen den araudia urratzen du Orozko eta Laudioko herrietan. Plataformaren esanetan, “bost aerosorgailuek okupatzen dituzten lursailak paisaiaren babes bereziko eremuak dira, hortaz, ezin da bertan eraiki”.
Orozkoko Udalak ere, hirigintza arauen urraketa salatu du behin baino gehiagotan. Aingeru Olaguenaga Iza zinegotziak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez: “Ezin dugu lizentzia hori eman, HAPOren kontrakoa delako. Bizkaiko Foru Aldundiaren ondorioa bera izan da”.
Orozko, Laudio eta Amurrioko Udalek izango dute azken hitza.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
