Tubos Reunidosek “milioi askoko irabaziak” izan dituen arren, Amurrioko lantegian ABEE bat ezarri nahi duela salatu du ESK sindikatuak
ESK sindikatuak salatu du, "azken urteetako produkzio egoerarik onenean" ezarri nahi duela aldi baterako enplegu-erregulazio berria Tubos Reunidos enpresak Amurrioko lantegian. 2020tik ezartzen duten seigarren ABEEa da, eta oraingoan gainera, langileen langabezia prestazioak erabili dituzte "finantzaketa publiko eta behartua" jasotzeko ESK-k seinalatu duenez.
ESK sindikatuak ohar bat plazaratu du Amurrioko Tubos Reunidosen lantegian gertatzen ari denaren berri eman eta egoera salatzeko. 2022tik “milioi askoko irabaziak” lortu dituen arren, enpresak aldi baterako enplegu-erregulazio (ABEE) berri bat “nahitaez” ezarri dela salatu du sindikatuak. Neurri honen atzean ustelkeria eta iruzurra ezkutatzen direla seinalatu dute.
Ohar berdinean, sindikatuak adierazi du “poz handiz” jaso zutela Tubos Reunidos Premium Threads enpresak jaso dituen zigorrak, bai “langileen greba eskubidearen” urraketagaitik, bai Langraizko lantegian “praktika txarrengatik” jasotakoagatik. Baita “2022an ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazio bat baliogabetu” dutelako. Baina Amurrioko lantegian aldiz, egoera “etsigarria” dela salatu dute.
ESK-k jakinarazi duenez, ABEE berria indarrez ezarri nahi duen bitartean, enpresak lan sistemak, produktibitatea eta egutegiak “bere gaitasun historiko handienean” ditu. Gainera, sindikatuak salatu du enpresak behin-behineko langile asko kontratatu zituela duela hilabete gutxi, eta “zinismo-hiperbole” batean, produkzio linea batzuen aldaketetan eta geldialdietan “segundoak murrizteko” plantilla “entrenatzen” ari dela.
Tubos Reunidos Groupek nazioarteko egoera makroekonomikoa erabili du “neurri traumatiko” hori justifikatzeko, “ustelkeriagatik zigortutako Deloitte aholkularitza-enpresak marraztu duena”. Baina beharginen antolakundeak argi dauka ABEE berria ez dela behar bezala erabiltzen ari, baizik eta agintarien poltsikoak aberaste aldera, “modu ustelean” aplikatzen ari dela. ESK sindikatuak adierazi duenez, “egoera prekarioan dauden enpresetako lanpostuak salbatzera soilik bideratuta egon beharko lukeen tresna” bestelako bi helburu lortzeko ezarri du enpresak.
Alde batetik ESK sindikatuaren ustez, “langileen langabeziagatiko prestazioen bidez zeharkako eta behartutako finantzaketa publikoa jasotzea da bilatzen duena –2020tik kateatutako sei ABEEren ondoren, prestaziorako eskubidea agortzen ari dira–, eta, gainera, plantilla malgutzeko hitzarmen negoziatua saihestu nahi du”.
Bestetik, sindikatuak aditzera eman duenez, enpresak “milioi askoko irabaziak ditu 2022tik. 2023an, irabaziak 56,6 milioi eurokoak izan ziren, eta horrek aukera eman dio enpresari bere agintarien soldatak eta bestelako ordainsariak nabarmen hobetzeko, aldi baterako lan-erregulazioekin langileen soldatak gutxitzen dituzten bitartean”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
