Gasteizko lorezainek Jaurlaritzaren proposamena baztertu dute
ELA, ESK eta LAB sindikatuek ez dute uste Jaurlaritzak eskainitako soldaten hobekuntza nahikoa denik. Atzo Enviser enpresarekin eta Jaurlaritzako Lan Saileko arduradunekin bildu ziren berriz ere langileak. Jaurlaritzak adierazi du ez duela bestelako proposamenik aurkeztuko.
Lorezainek greban 100 egun bete eta egun gutxira heldu da Eusko Jaurlaritzaren proposamena eta langileek ezezkoa eman diote. Enviserreko enpresa batzordean ordezkaritza duten sindikatuek baztertu egin dute Jaurlaritzako Lan Sailak burututako lan baldintzen inguruko proposamena.
Astelehenean heldu zitzaien Enviserreko zuzendaritza eta sindikatuei Jaurlaritzak grebarekin bukatze aldera egindako proposamena. Hurrengo egunean, sindikatuek batzar orokor bat deitu zuten proposamenaren bozketa egiteko. Emaitza bestelakoa izan zen; desadostasuna nagusi, bozketa egiteko beharrik gabe, sindikatuek proposamena atzera botatzeko akordioa lortu bai zuten.
Atzo bildu ziren berriz ere lorezainak eta Enviser enpresa Lan Saileko ordezkariekin proposamena baztertu dutela jakinarazi eta aurrera jarraitzeko dituzten aukerak aztertu eta mahaigaineratzeko. Eusko Jaurlaritzak atzera egin du eta adierazi du ez duela beste proposamenik ekarriko. Hurrengo egunetan adostuko dute langile eta sindikatuek zeintzuk izango diren epe laburrean eman beharreko pausuak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
