Greba mugagabean daude Legution eta Abadiñon kokatutako Metal Group Smelting and Precision enpresako langileak
Abenduaren 18an erabaki zuten langileek greba mugagabea egitea enpresak enplegu-erregulazioko espediente bat proposatu ondoren. Abadiñoko lantegia itxi egingo dutela eta Legution langile ugari kaleratuko dituztela jakin eta gero hartu zuten erabakia beharginek.
