Elkarretaratzea egingo dute urriaren 12ko auzipetuen absoluzioa eskatzeko
Urriaren 12an atxilotutako eta ikertutako pertsonen aurkako prozesu judiziala martxan dagoela jakinarazi dute auzipetuek eta urtarrilean deklaratzera deituak daudela plazaratu dute. Honen aurrean elkarretaratzea deitu dute urtarrilaren 20an Andra Maria Zuriaren plazan arratsaldeko 19:00etan.
2025eko urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, Gasteizera etorri ziren Falange Española de las JONS talde ultraeskunidarreko kideak. Beraien elkarretaratzean Euskal Herriaren nazio izaera ukatu eta aldarri faxista eta espainolistak egin zituzten besteak beste. Honen aurrean ehunka antifaxista elkartu eta protesta egin zuten Falangeko kideen aurrean. Ertzaintzak egindako esku-hartzean hamarnaka pertsona zauritu zituzten, hemeretzi lagun atxilotu eta hainbat pertsona ikertzen ari dira gerora, denak antifaxistak.
Urriaren 12ko gertakarien ondorioz atxilotu eta ikertuak izan diren antifaxistek beraien aurkako prozesu judiziala martxan dagoela jakinarazi nahi izan dute komunikatu baten bitartez. Urtarrilaren 20an deklaratzera deituak daudela komunikatu eta datozen hilabeteetan data gehiago egongo direla iragarri dute. Auzipetutako antifaxistei elkartasuna adierazteko eta hauen absoluzioa eta kasuaren itxiera exijitzeko elkarretaratzea deitu dute Andra Maria Zuriaren plazan urtarrilaren 20an arratsaldeko 19:00etan.
Auzipetuek kaleratu duten komunikatuan Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko udalak duten erantzukizuna seinalatu dute. Izan ere, instituzioen onespenarekin mobilizatu ziren Falangeko kideak Gasteizko Probintzia plazan “La unidad de España ni se vota ni se negocia” lelopean. Baina azpimarra ertzaintzaren jardunean jarri nahi izan dute. Auzipetuek salatu dute ertzaintzak falangistekin batera kargatu zuela azken hauek makilekin eta piper-espraiekin antifaxisten aurka oldartu zirenean. Ertzaintzak faxistekin batera kargatu zuela ere salatu nahi izan dute, eta irekitako ikerketa eta prozedura judizial denak antifaxisten aurkakoak izan direla. Horrek agerian uzten du faxistek duten ekiteko inpunitatea eta babesa.
Bestalde, instituzioen bozeramaileen jarrera salatu dute. Faxisten probokazioak seinalatu beharrean, adierazi dute “antifaxisten aurkako kriminalizazio kanpaina juridiko eta mediatikoa jarri zutela martxan”. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta beste kargu publiko batzuek egindako deklarazioak “surrealista” bezala kalifikatu dituzte, tartean antifaxistei “faxista” deitzea.
Plazaratutako komunikatuan adierazi dute “faxismoa borrokatzen jarraitu behar dugula eta hauen aurkako protesta guztiz legitimoa eta beharrezkoa dela”. Seinalatu dute bizi ditugun garai hauetan “faxismoaren hazkundeari eta normalizazioari aurre egin behar zaiola” eta Falange bezalako alderdiek “ez dutela tokirik izango gure kaleetan”.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
