Oldarraldi erreakzionarioa salatu dute LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunean
Gasteizko zenbait eragile kalera atera ziren atzo, LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunean, “Autoritarismo arrazistaren aurrean kuir antolakuntza” lemapean. “Bazterretan bizi diren kolektiboek” azaldu dutenez, euren kontrako oldarraldi batean gaude, autoritarismoa eta militarizazioa hedatzen diren bitartean.
Gasteizko mugimendu transmaribibolloak ekainaren 28a borroka egun bat dela aldarrikatu du, eta hizkuntza gutxituen zapalkuntza, feminismoaren lorpenen aurkako estrategiak, trans pertsonen deshumanizazioa eta kapazitismoa salatu ditu, besteak beste. Horiek horrela, borroken arteko intersekzionalitatea indartzearen beharra azpimarratu dute.
Mobilizazio amaierako ekitaldian, eragile ezberdinek hartu dute hitza. Euskal Herrian Euskaraz-ek nabarmendu du gaur egungo testuinguru erreakzionarioaren aurrean, “gizarte askeago, anitzago eta justuago” baten alde borrokan jarraituko dutela. Onekak “askotarikoa, agerikoa eta diskriminaziorik gabeko zahartzaroa” aldarrikatu du, eta Eginaren Eginez elkarteak gogorarazi du “aniztasun funtzionala duten pertsonek herritartasun osotik kanpo” jarraitzen dutela eta euren gorputzek eta identitateek errespetua eta aitortza merezi dutela adierazi du.
Gasteizko Mugimendu Feministak “mundu zaharraren alternatiba” sortu nahi duela azaldu du, “ertzetako bideak okupatzen” dituztenen eskutik. Sumud Flotilla Euskal Herritik, palestinar herriaren eskubideak defendatzen eta sionismoaren hiruki garbiketa salatzen jarraituko duela adierazi du. Gasteiz Antiarrazistak “kolonizatu nahi gaituen sistema honen aurrean, arrazializatutako gorputz eta identitate disidente guztien erresistentzia” aldarrikatu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
