Kimuak Atarrabik udalaren utzikeria salatu du irtenbide faltaren aurrean
Aisialdi taldeak salatu du Gasteizko Udalak utzitako lokala ez dela segurua eta hiru urtez ez duela konponbiderik eman. Taldeak lokal egonkor eta egoki bat eskatzen du haurrekiko konpromisoa eta aisialdi euskaldun eta alternatiboa bermatzeko.

Argazkia: Ekaitz Anda / Alea
Kimuak Atarrabi aisialdi taldeak prentsaurreko batean salatu du Gasteizko Udalak utzitako lokala egoera txarrean dagoela. Lokalak, hezetasuna, sabian zuloak, azpiegitura kaskarra, itoginak eta ur-putzuak dituela salatu dute. 2013an sinatutako hitzarmenak mantentze-lanak jasotzen zituen arren, udalak ez du bere hitza bete eta taldeak hamairu urtez erabili duen espazioa geroz eta okerrago dagoela diote aisialdi taldetik.
Azken hiru urteotan, udalak eskainitako alternatibek, Simone de Beauvoir Elkarteen etxea, Itziar edo Rogelia de Alvaro bezalako guneak izan dira baina espazio hauek ez dituzte aisialdi taldearen beharrak asetzen. Diotenez, ez dute jolasteko lekurik, ez materiala gordetzeko aukerarik, eta erreserba-menpekoak dira.
Hala ere, egoera kaxkarraren aurrean, Kimuak Atarrabiko kideak beste alternatibarik aurkitu ez eta espazio hauek erreserbatu, giltzen bila joan, eta berriro itzultzen egon dira. Egoera nekagarria dela salatu dute. Familiekin duten harreman onari esker, taldeak Odon de Apraiz eskolako frontoia erreserbatzeko aukera izan du eta, honela, larunbatero biltzeko toki finko bat eduki dute.
Horrela egon dira azken hiru urteetan baina ikusita udalak esandakoa betetzen ez duela eta egoerak suposatzen duen nekearen ondorioz, egoera publiko egitea erabaki dute. Beraien jardunaren ehuneko handi bat lokalaren kudeaketa egiteari eta alternatibak pentsatzeari dedikatzen diotela diote eta horrek haurrentzako aisialdi euskaldun, alternatibo eta bizigarri bat eskaintzea oztopatzen duela salatu dute.
Kimuak-ek udalari Espazio zabal bat duen lokal bat eskatzen dio, oinezkoentzako gune batean eta materiala gordetzeko aukerarekin. Hala ere jakinaren gainean daude irtenbidea ez dela erraza. Horregatik Gasteizko Udalari konpromisoa har dezan eskatu eta bilera batean elkartzeko gonbidapena luzatu diote epe motz batean elkarrekin irtenbide bat bilatzeko. Taldeak gogorarazi du bere lana bolondresa izan arren, udalak balioan jarri beharko lukeela egiten duten lana eta ekarpena.
Aisialdi talde bat baino gehiago
Kimuak Atarrabi ez da aisialdi talde bat soilik, hezkuntza ez-formalaren arloan diharduen komunitate bat da. Gaur egun 50 ume eta gaztek hartzen dute parte urtean zehar antolatzen dituzten ekintza ezberdinetan. Eta gutxi gora behera 25 bat familia daude egun Kimuak-en.
35 urte baino gehiago daramatzate lanean Gasteizko familia euskaldun zein euskaltzaleei aisialdi espazio bat eskaintzen. Taldearen arrakastaren gakoa “gaur ikasi, bihar irakatsi” leloari jarraituz dator. Hasieran ume zirenak begirale bihurtzen dira gero, eta begiraleok ere umeengandik ikasten dute etengabe. Taldeak bere jarduna hezkuntza ez-formalean kokatzen du eta balio batzuk transmititzen dituzte hezte prozesu horretan: “balio berdinzale eta transfeministak, euskal kulturan eta honen sustapenean oinarrituak, elkarlanean ekinez (ume helduenak eta txikienak elkarrekin), naturarekiko errespetua eta gertutasuna lantzea” besteak beste.
Kimuak gehiago ezagutzeko bertan 30 urte bete zituztenean Hala Beditik egindako bideoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
